Lanari kanta III

Lanartea

2022.05.02

Pikutara fabula! Aspertu gara elkarri barre egiteaz, nazkatu gara lana eta kantua bereizten, gainditu dugu sortzearen eta lan egitearen arteko lehia faltsua. Noizbait behar eta, bat eginda gatoz inurria eta ttirritta. Gure lana kantua da, gure kantua lana da. Bai lagunok, hori eta bera: sindikatu bat asmatu dugu! LANARTEA, euskararen langile profesionalen elkartea.