Lurrazpiko poesia

Ritxi Blanco

2020.11.09

Martxoaren 7an ikusi nuen azkenengoz kontzertu bat gaztetxe txiki eta izerditsu batean. Kapital‑fluxua sortzen duten talde handiek kontzertuak lotzen dituzte han eta hemen, baina lurrazpiko poesia hiltzen ari zaigu. Mina, jada, ezin dugu jasan.

Zerrenda hau, distortsioaz gain, etika eta filosofia irakatsi didaten talde eta kolektibo horizontal orori eskerrak emateko erabili nahiko nuke. Gorputz instrumentala eta letrek osatzen duten dikotomia banaezina delako: emantzipazioari abestu, emantzipazioa praktikatzen den bitartean.

Ezereza bada zerbait, eta handik bada ere, bueltatuko gara.