Martxoa. Emakumeak. Uoooh!

Idoia Hernandez

2020.03.02

Zenbat kasu egiten diguten, ezta? Kontzertuak lotzeko hilabete perfektua dirudi. Ez, ez nago kontra. Aprobetxatu behar da, noski. Noizean behin autonomotan alta ematea ere komeni zait. Baina, niri ekaina gehiago gustatzen zait. Uda datorrelako. Kamiseta tiradunak janzteko garaia eta... Depilatu? Bai? Edo oraingo honetan ez? Buff! Kuadrillakoek ikusten nautenean esango dute. Hala ere, ez da lehenengo aldia. Beti izan naiz kuadrillako frikia, bere munduan dagoena. Eskerrak aspaldian sortzaile/friki/faranduleroz inguratua nagoen. Eskerrak. Pena mutil gehiegi. Edo emakume gutxi. Bueno, musikan behintzat. Edo hori ematen du. Hala ere, ez da arraroa? Musika Eskolako garaian gehiengoa neskatoak ginen. Kuriosoa, ezta? Ikasi bai, askok ikasi dugu. Eta ondoren...