Momentuko soinu banda

Amets Aranguren

2021.09.06

Zaila egin ohi zait kantu zerrendak egitea, are gehiago abesti kopuru zehatzekoak badira. Uste dut gehiago naizela entzuten dudana jaten dudana baino eta, egia esan, ez dakit ziur “naizen” ala, hobe esanda, “nagoen”. Beraz, buruhauste handiegirik gabe hautatu dut gaur, azkenaldian oso presente ditudanen artetik, eskukada bat kantu. Hitz batez lagundu dut bakoitza eta esan nezake nire momentu honetako soinu banda osatzen dutela (gaur igandea da…).

  • HITZEN HITZAK (Peru Galbete) – Soiltasuna.
  • LEIHOAK (Errime) – Dotorezia.
  • FIN (I) + NAPALM (Ekiza) – Zaurgarritasuna.
  • EDERTASUNAZ MINTZO (Ruper Ordorika) – Lasaitasuna.
  • LILIAK IHES (Ander García) – Edertasuna.
  • HAURRAREN KANTA (Verde Prato) – Erakargarritasuna.
  • URTE KONTUA (Tatxers) – Zirrara.
  • FRANK (Amorante) – Hauskortasuna.
  • EZ OMEN DA BERANTEGI (Aguxtin Alkhat) – Errealitatea.
  • CHORI KAYOLATIC IHES GOAN DENA (Ibon RG) – Gordintasuna.
  • 1871 (Broken Brothers Brass Band) – Zoriona.
  • ERANTZUN IV (Physis vs Nomos) – Hurbiltasuna.