Jasone Osoro
2016.09.12Hamar abesti hauetako bakoitzak dantzan jartzen nau. Dantzan eta kantuan. Eta dantzan eta kantuan jartzen nauen edozer maite dut. Berri Txarrak-ek abestu zuen moduan, “Jaio, bizi eta hil”, bada, horixe bera. Unearen arabera egiten dugu abesti baten edo beste baten aldeko hautua, sentitzen dugun horren, bizitzen ari garen horren edo bizi nahi genukeen horren arabera. Bada nik, zerrendak egiten hasita, gaurkoan, dantzan eta kantuan jartzen nauten abestien alde egin dut. Mingaina eta oinak ez ezik, gorputz osoa ere mugiarazten didaten doinuak dira, eta gorputz osoa mugitzen ari denean sentsazioa daukat mundua nire sabelean dagoela. Bertigoaren kontrola sortzen dit dantzak.