Odei Barroso
2015.12.14Musika barnera bidaia bat da batzuetan, intimoa, norberarena. Etxeko sofan ordenagailuarekin kaskoak jarrita zaudela, sukaldean musika tresna zaharra ozen-ozen jarrita duzula, gelan itxita bozgorailuetatik etxe osoan entzuteko moduan duzula, autoan zoazela... Biak bakarrik, musika eta zu.
Abestien arteko tartea txikia denez gogoetarako, maiz eman izan diot pause-ri abestiak nere baitan piztu duen sentsazioa luzatzeko, pentsamenduak gogoetara luzatzeko, bestek eginetik nerea bilatzeko...
Egin dudan zerrenda honetako abestiak anitzak dira estiloari eta tonuari dagokionez, baina behin pause-ri eman nion hauek entzun ondotik eta zuekin konpartitzeko aukera ona iruditu zait. Musika eta gu.