Igor Estankona
2015.12.14Abesti borobil bat entzuten dudan bakoitzean odola bor-bor jartzen didana edo malenkoniaren existitu ez ziren malkoak isurarazten dizkidana edo alaitzen nauena egundo lehenengoko erromeria hartako izar eta maitemintze usainak lez, eta aukeratu ez ditudan abesti guztiek bat egiten dutenean hona ekarri ditudanekin, ohartzen naiz dena hasi zela harmonia eta, uneka, inarmonia mediebalista harekin, non Benito Lertxundiren gustuak bat egin zuen Jose Angel Irigarayren urrezko ezpatarekin, etxeko disko biragailuan.
Nik txikitan Maurizia Aldeiturriaga ikusten nuen egunero iturriko ura ekartzen.
Lehengoan Hasier Oleagarekin aritu nintzen, hain zuzen, horretaz.
Hitz bitan: etxean musikari anaia atera dela, baina hamar abesti hauek maite ditudala nire bizitza beste, nire bizitza baitira.