Nire oiloipurdikoak

Saioa Garin

2020.02.03

Abesti zerrenda osatzerako garaian, hauxe izan da nire abiapuntua: nire nerabezarotik gaur arte Euskal Musikan entzun eta bereziki gustatu zaizkidan abesti batzuk aukeratzea.

“Bereziki” gustatze hori honela definituko nuke: bai melodia bai hitz esanguratsuak uztartzen dituzten abestiak direla, alegia, nik abesti perfektuak deitzen ditudanak direla, oiloipurdia jartzen didatenak.

Abesti hauen ordez beste batzuk ere egon zitezkeen zerrendan, baina nire ustez, artista hauek zerrendan egoten jarraituko lukete.

Bestalde, zerrenda idazterakoan, kontuan izan dut artista hauek noiz ezagutu nituen/ditudan, eta kronologikoki zaharrenetik berrienera ordenatu ditut.