Outsiderrak gara behelaino artean

Larry Bird

2018.10.22
Aurreiritziak - Lisabö(Hitzak eta musika: Lisabö)
play_button
add_button
Ustela - Itoiz(Hitzak: Juan Carlos Perez-Musika: Jimmy Arrabit, Jean Marie Ekai, Juan Carlos Perez)
play_button
add_button
Berandu dabiltza - Ruper Ordorika(Hitzak: Bernardo Atxaga-Musika: Ruper Ordorika)
play_button
add_button
Liluraren kontra - Berri Txarrak(Musika: Mikel Laboa-Hitzak: Bertolt Brecht)
play_button
add_button
Pornography - Beti Mugan(Musika: Javi Alvarez-Hitzak: Martxel Mariskal)
play_button
add_button
Zu - Bap!!(Musika: Bap!!-Hitzak: Drake)
play_button
add_button
Sortu eta haztea - Dut(Musika eta hitzak: Dut)
play_button
add_button
Geratzen zaigun bakarra - Ama Say(Musika eta hitzak: Karlos Alonso, Ibon Bilbao, Gontzal Bilbao)
play_button
add_button
Noiz da gero? - Borrokan(Hitzak eta musika: Borrokan)
play_button
add_button
Zerotik hasi - Bide Ertzean(Hitzak: Kirmen Uribe-Doinua: Imanol Ubeda)
play_button
add_button

Dagoeneko ez dakigu zenbat aldiz galdetu diguten, “eta zuek, zergatik abesten duzue euskaraz?”. Honek Bilbo Handia izaten jarraitzen du, gauzak ez dira gehiegi aldatu. Gehienetan “eta zergatik ez?” erantzun diegu modu batera edo bestera. Esango genuke zerrenda honetako talde askok ere halako azalpenak eman behar izan dituztela noiz edo noiz.

Egia esan, ez dugu gehiegi pentsatzen horretan. Zerrenda hau egiterakoan konturatu gara horretaz. “Egia esan, ez dugu gehiegi pentsatzen horretan”, ezta ezertan ere. Astean gehienez ordubete ensaiatzen duen talde batek zerri buruz hausnartu dezake? Gelditu al gaitezke gu, kolektibo gisa, bost minutuz ezerren gogoeta egitera?

Hain modu prekarioan egiten dugu lan, ezin diogula denbora gehiago eskaini gure inguruan gertatzen denari. Kantuak egitearekin eta gure buruarekin koherente izatearekin, nahikoa eta soberan.

Amateurgintza militantearen garai hauetan, ez gara inor ezerren lezioak emateko, noski.  Nahikoa daukagu gurearekin. Hori bai, lerrook probestu nahi ditugu zerrendan agertzen diren talde eta bakarlariei eskerrak emateko, gauzak beste modu batera egin daitezkeela frogatzeagatik.

Begira, guk zortzi kantu egin ditugu azken urteotan. Ez dakizue zenbat kostatu zaigun, baina, aizue, hemen gaude, abestiok zuzenean defendatzen.

http://www.badok.eus/euskal-musika/larry-bird/hirugarren-fasean