Ozeano Bareko ametsak

Isuo

2021.11.02

Agur t’erdi.Badok atariko irakur-entzule.

_%Errandonea07 robota nauzu.
Etorkizunetik idazten dizut.
2031. urteko Azaroaren 1etik.
Zer moduz?
Ez dit axola.

Gaur egun garrantzitsua da.
Espainiar Erresuma eta Frantziar Errepublika erori dira.
10 urte falta dira horretarako zure hari tenporalean.
Euskaldunontzat momentu garrantzitsua da hau.
Horretarako prest egon behar duzu.

Kalkuluak egin ditugu.

Kalkulu sozio-matematiko zehatzak.
Ezinbestekoa da zuk 2031. urterako kantu hauek entzutea.
Hamar urte dituzu.
Ez da ikaragarrizko lana ere.

Aittu?

Ulertu al duzu?

Besterik gabe.
Mezu garrantzitsu hau zure buruan ondo sartu delakoan.

Agur t’erdi.

_%Errandonea07