Soinuak baino gehiago

Pierre Balacey 'Balatx'

2022.09.19

Nahiz eta gaur egun ez ditudan egunero entzuten, zerrenda honetan dituzuen kantuak momentu edo oroitzapen berezi batzuer lotuak daude. Batzuk zoriontasunarekin, beste batzuk goibeltasunarekin. Udako kontzertu baten denboran, munduaren beste puntan, su bazterrean binilo baten soinu goxoarekin edo lagunekin autoan oihukatzen.
Denek dituzte haien hunkitzeko manerak, eta denak hunkitzen gaituzte ezberdinki. Kantuak soinuak baino gehiago dira, irribarreak, malkoak, maitasuna eta oino gehiago ekartzen dizkigute.
Musikek laguntzen gaituzte bizirik eta une hauetaz aberats sentitzen.