Aida Torres
2018.07.23Zenbaitetan pentsatu izan dut egongo dela atomo bat, ñimiñoa izanagatik, duela milioika urtetatik gaur egunera arte partekatua izan dena. Gure bitartez ondorengoengana eta ama lurrera berera igarotzen joango den atomoa, eta handik beste izaki bizidun batzurengana. Lokarri bat. Werner Herzogen Cave of Forgotten Dreams dokumental hain magikoan arkeologo experimental batek, historiaurreko gizaki baten larruan jarririk, putre baten erradio hezurrarekin egindako txirula bat jotzen du. Eta bitxia da, azaltzen baitu duela milioika urte nota eskala berbera erabiltzen genuen jada, eskala pentatonikoa. Hunkigarria da pentsatzea musikak elkar lotzen gaituela garai antzinakoetatik, eta badirela, funtsean, zenbait melodia, zenbait soinu, orduz geroztik errepikatzen direnak, gauero euren konstelazioa osatzen duten izarren irudi errepikakorrak bezala, txoriek kantatzeari uzten diotenean, eta igelek errekaren ondoan korroka egiten dutenean. Eta orduan, beste garai bateko gau hartan, leize hezeetan sorginek euren ospakizunak egiten zituzten.