Guztiak josten dituen hariari tiraka hasi, eta ezin mataza desegin. Hain da mardula, eta hainbeste koloretako hariz osatua, ezin baita nola hala askatu. Beti geratuko zait hari bat edo beste korapilatuta. Hala ere, oreka ez galtzen saiatu naiz abesti hautaketa egiterako orduan. Ez da lan Makala izan gero... Osso zaila egia esateko. Baina, tira, ea begitantzen zaizkizun proposatzen dizkizudan hari muturrak. Tira beldurrik gabe!
Son kubatarretik hasi eta metal bortitzeraino, maite ditudan 11 talde eta 11 abesti hautatu ditut. Rockabillya eta bluesa, eta elektronika pixkat. Jazza, instrumentala. Bakarlariak eta Anestesia. Jexuxmai Lopetegiri Julen Zulaikak marraztutako paradisua. Reggaea Hondartzan. Intsektu izenak eta Perlak. Denetarik eta denentzako.
Joku bat proposatu nahi dizuet baina. Ezetz asmatu zein den abesti guztiak (estilo hain ezberdinetakoak) mataza berean lotzen dituen haria?