Zerrenda petrala

Ruben Sanchez

2021.05.10

1. — “Sigarrillos amarillos” (Hertzainak): talde kuttuna, orduko Gasteiz alternatibo erdaldunean Hertzainak sortu zen, letragile Itxaro Borda, Josu Zabala edo Josu Landa izan bai, baina baita Karra Elejalde edo Alfredito ere. Alfreditorekin topatzen gara oraindik ia egunero Bode tabernan, bere bizikleta, espainiar bandera errepublikarra eta kantuak sortzen, azkena: Lakua kua kua kua (ahatetxoarena egiten), eta esaten dizu: ondo dago, baina euskaraz egin behar da. Nolako hazi ederra erein zen bi munduen artean.

2. — "Zuk ez duzu nahi" (Itoiz): Eremuko dunen atzetik dabil diskoko edozein izan zitekeen, zeinen ederra, baita Juan Carlos Perezen Atlantic River, Hau berua...

3. — "Ene begiek" (Ruper Ordorika): Mikel Errazkinen edo Izaki Gardenak-en bertsioak biziki aholkatzen ditut, baina Ruperrena jarri beharko dugu. Sarrionandiaren olerki hori... barrenean sartzen zaizu lehen entzunaldian pixka bat, gero pixka bat gehiago, eta gehiago eta gehiago eta barren osoaren jabe egiten da eta harriak legez bukatuko duzula badakizu.

4. — “Real politik" (Joseba Tapia): Tapia sartu behar dut hemen, Kepa Junkera eta Goserekin batera, bakoitza berean, trikiari eta trikiaren mugak esploratzen, urratzen egin duten bide ederragatik... Koldo Izagirrek idatzitako koplak, oro har, latzak dira.

5. — “Oinutsik" (Kashbad): gaztaroko gogoko taldea. Soinu indartsua eta euskal musika gogorrean ordura arte gutxitan entzundako neska ahots indartsu eta ederra.

6. — “Kukutza III” (Zea Mays): talde honek molatzen duelako, egin duten ibilbidea, tarteka “Kukutza” bezalako kanta eder asko, kausa eder baten alde.

7. — “Egunsentian” (The Sparteens): hegoaldeko panorama grisean kolatu zitzaizkigun zorionez The Sparteens. Gasteizko Gaztetxean ikusi genituen eta zeinen ederki pasa genuen "Egunsentia"-rekin. Tiro batez omenduko ditut The Sparteens eta Kuraia, je je

8. — “Karramarro” (Inoren Ero Ni): talde latza, bideo latza, zuzenekoan droga bat. Inoren ero ni eta punto!

9. — “Argilunak” (MICE): ahots ederra, baxu hori, perkusioa, gitarratxo batzuk han hemen... kanta hustu eta bete... ederra.

10. — “Onddo bila” (Mugaldekoak):  hiru liburu-disko eder atera dituzte, bai horixe, zer pentsatu ugari eman eta belarritik ederki sartu, eta tarteka barre egin ere bai.

11. — "Bigarren aukera" (Willis Drummond): molatzen du Willesek, Iparraldeko eszenak, EHZak... ba bai!

12. — “Bigarren itzala” (Berri Txarrak): aitorpen bat egin duten ibilbieari, tarteka beren burua berrasmatuz, Denbora da poligrafo bakarra disko hirukoitzeko Helduleku guztiak"-en bezala.