Hazparneko hiru musikarik osatzen dute Falta post-rock taldea: Manu Etxegaraik (bateria, ahotsa), Sebastien Delaportek (baxua, ahotsa) eta Beñadin Lohiaguek (gitarra, ahotsa). Bi disko kaleratu dituzte gaur arte, FaltA 2017an, eta FaltA #2 2018an. Bigarren diskoa Azpeitiko Kulturaz Kooperatibaren Arkupehotsak ekimenari esker grabatu zuten.