2017.09.22
Morau

Morau

  • 1963
  • Hernani (Gipuzkoa)
  • Folka, Kantautorea, Pop-rocka
  • Webgunea
Arrainentzako himnoak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Andoni Tolosa 'Morau', ahotsa, gitarra
  • Beñardo Goietxe, gitarra, ahotsa

 
Kalamidadiak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Morau, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Beñardo Goietxe, gitarra elektrikoa, ahotsa
  • Jexux Agirresarobe, baxua
  • Igor Mendia, bateria

EROSI
Txukalda
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Morau, ahotsa eta gitarra akustikoa
  • Beñardo Goietxe, gitarra elektrikoa, ahotsak eta ahots moldaketak
  • Jexux Agirresarobe, baxua
  • Igor Mendia, bateria

EROSI
Amodio domestikoa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Morau, gitarra, ahotsa
  • Beñardo Goietxe, gitarra elektrikoa, koruak
  • Josu Gabellanes, bateria, koruak
  • Jexux Agirresarobe, baxua
  • Maite Arroitajauregi, biolontxeloa
  • Isabel Goiburu, kontrabaxua
  • Petti, gitarra akustikoa
  • Joseba Irazoki, gitarra elektrikoa
  • Raul Garzia, harmonika

EROSI
Kantu galduak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Morau, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Joxi Ubeda, gitarra elektrikoa (4, 5)
  • Ñaco Goñi, armonika (2)
  • Joseba Tapia, trikitixa (1, 5)
  • Petti, gitarra akustikoa (1, 4)
  • Jabi Corera, perkusioa (3)
  • Txabi Labaien, ahotsa (1, 7)
  • Joseba Andoni Laburu "Putre", ahotsak (2)

 


EROSI
Morau
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Morau, gitarra akustikoa, ahotsa
  • Joxi Ubeda, gitarra elektrikoa, ahotsak
  • Iñigo Arruti, bateria, perkusioak
  • Joni Ubeda, baxua
  • Imanol Ubeda, gitarra elektrikoa
  • Laiane Anabitarte, perkusioa
  • Edorta de Pedro, tronpeta
  • Txabi Labaien, teklatuak
  • Maite Arroitajauregi, biolontxeloa
  • Aitor Diez, marakak
  • Joseba Andoni Laburu 'Putre', ahotsak

EROSI
Arrainentzako himnoak
play_buttonadd_button

Arrainentzako himnoak

Arrainentzako himnoak

Arrainentzako himnoak
play_buttonadd_button

Agur esan nahi ez

Arrainentzako himnoak

Arrainentzako himnoak
play_buttonadd_button

Bada sekula itzaltzen ez den argi bat

Arrainentzako himnoak

Arrainentzako himnoak
play_buttonadd_button

Hondarribia 2012

Arrainentzako himnoak

Morau
play_buttonadd_button

Desertorearena

Morau

Arrainentzako himnoak
play_buttonadd_button

Zabortegi intergalaktikoa

Arrainentzako himnoak

Arrainentzako himnoak
play_buttonadd_button

Gizon arruntaren seme-alaben koplak

Arrainentzako himnoak

Arrainentzako himnoak
play_buttonadd_button

Ile bat hortzen artean

Arrainentzako himnoak

Morau
play_buttonadd_button

Amodio istorioa

Morau

Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariarekin, Argia astekarian Bokarta komiki zinta egiten zuen garaian hartu zuen Andoni Tolosak (Hernani, Gipuzkoa, 1963) Morau ezizena. Kantagintzan hasi aurretik, poema liburu bat argitaratu zuen, Satorrak (Susa,1990), eta bat baino gehiago dira haren hitzak musikatu dituztenak (Ama Say, Petti, Madarikatuak…).

ANDONI_TOLOSA_'MORAU'

Andoni Tolosa ‘Morau’. (Nagore Lozano)

Autodidacta folk taldean egin zituen Morauk lehen urratsak musikagintzan, baina 90eko hamarkadara arte ez zen hasi jendaurrean abesten gitarra akustikoaren laguntza bakarraz. Pare bat maketa grabatu eta ia urtebetez Xabier Montoia abeslariarekin (Hertzainak, M-ak) taberna eta areto txikietan kontzertuak ematen aritu zen —emanaldi haietako askotan Joxi Ubedak (Tortura Sistematica, Bukaera, Anima Vili, Batzuk, Belarmiñak…) lagundu zion gitarrarekin—. Ondoren, lehen diskoa grabatu zuen, Morau (Gaztelupeko Hotsak, 1996), formatu elektrikoan, Joxi Ubedarekin eta Deabruak Teilatuetan taldeko kideen laguntzarekin. “Nork daki” kantuak berehala oihartzun handia hartu zuen, “Koka Kola lata bat baino gehiago da utopia” dioen lelo itsaskorrari esker. ETBk Ez gaude konforme telesailerako sintonia gisa erabili zuen, eta Balerdi Balerdi taldeak kantu horren moldaketa bat egin zuen Hobe behin horri ezenez beti hori diskoan (Gor, 1997).

ANDONI TOLOSA 'MORAU'

Morau, lehen diskoa aurkezteko emanaldietako batean.

Hitzei musikari adina garrantzia ematen die Morauk, gizartearen gaineko begirada kritikoa, ironikoa, samurra eta umoretsua eskaintzeko. “Autobusean bururatutako istorioak dira gehienak. Nire inguruan gertatzen denaz hitz egitea gustatzen zait. Hori bai, ez dut soziologiarik egiten kantuetan, edo behintzat ez dut ondoriorik ateratzen”, azaldu zuen Argia astekariari eskainitako elkarrizketa batean.

Aspaldi idatzita eduki arren lehen diskoan lekurik aurkitu ez zuten kutsu urbanoko zenbait abesti EP akustiko batean jaso zituen, Kantu galduak (Gaztelupeko Hotsak, 1998) izenekoan. Hainbat musikarirekin grabatu zuen: Joseba Tapia, Ñaco Goñi, Petti eta Joxi Ubedarekin, besteak beste. Lau kantu propioez gain, hiru bertsio biltzen ditu diskoak: Balerdi Balerdiren “Lore etxean”, Xabier Montoiaren “Zugan gogoa” eta Jose Afonso kantari portugaldarraren“En quanto a força”, a cappella abestutakoa.

Bakarkako emanaldiak bazter utzi gabe, talde formatuko kontzertuak ematen hasi zen Beñardo Goietxe (gitarra; Noise Hole, Mugaldekoak) eta Josu Gabellanes (bateria; Uncle Mussels) musikariekin. Hala ere, hurrengo diskoa, Amodio domestikoa (Gaztelupeko Hotsak, 2000), berriz ere, musikari askoren kolaborazioaren emaitza izan zen: Petti, Joseba Irazoki, Maite Arroitajauregi… Soinu eta moldaketen aldetik jantziagoa eta landuagoa da aurrekoa baino, baita malenkoniatsuagoa ere, eta estilo aniztasun handiagoa eskaintzen du: bossanova, countrya, baladak… Euskal kantagintza berria ekarri zuten abeslarien eragina aldarrikatzeko, Mikel Laboaren “Martxa baten lehen notak” kantuaren moldaketa grabatu zuen. Diskoak aukera eman zion Smog (Bill Callahan) kantari estatubatuarrarekin eta Adria Punti katalanarekin partekatzeko agertokia, besteak beste.

Hirugarren disko luzeak, Txukalda-k (Gaztelupeko Hotsak, 2004), Morau eta Agotak-en sinadura ekarri zuen, Beñardo Goietxek (gitarra), Igor Mendiak (bateria) eta Jexux Agirresarobek (baxua; Larrua Truk) osatutako hirukotearekin landu baitzituen kantuak entsegu lokalean. Apaingarri gutxiko lana da, soinu sinple eta zuzenekoa, eta estilistikoki country-rockaren kutsu handiagoa du aurrekoek baino. Aurrekoan bezala, Ez Dok Amairu taldeko beste kide ohi baten kantu bat moldatu zuen, “Haizea dator” (Xabier Lete).

MORAU

Morau eta Agotak: Andoni Tolosa, Igor Mendia, Beñardo Goietxe eta Jexux Agirresarobe.

Agotak taldearekiko elkarlanak jarraipena izan zuen Kalamidadiak (Gaztelupeko Hotsak, 2008) diskoan. Bertan power-pop doinuetara hurbildu zen Morau, eta, ohi bezala, kantari historiko baten bertsioa egin zuen: Imanol Larzabalen “Mendian gora” kantuarena. Halaber, Balerdi Balerdiren “Lore etxean” berreskuratu zuen molde elektrikoan emateko. Diskoa aurkezteko hainbat kontzertu eman eta gero, taldea desegin eta Beñardo Goietxerekin jarraitu zuen lanean Morauk.

2013an Arrainentzako himnoak bloga ireki zuen M0rauk, asmo zehatz batekin: kantuen sortze prozesua erakustea eta zaleekin partekatzea. Urte eta erdiko lanaren emaitza Arrainentzako himnoak diskoan (Egilea editore, 2014) jaso zuen. Beñardo Goietxeren laguntza bakarrarekin grabatu zituen diskoko 16 kantuak; horien artean, bi bertsio daude: Enarak taldearen “Ama” eta The Smiths taldearen “There Is A Light That Never Goes Out” (“Bada sekula itzaltzen ez den argi bat”).

Kantaria izateaz gain, musika artikuluak idatzi ditu Entzun! aldizkarian eta Euskaldunon Egunkaria eta Gara egunkarietan, eta musika saioak aurkeztu ditu Donostiako Herri Irratia eta Info7 irratietan.

Testua: Jon Eskisabel

Atzera

Hondarribia 2012

Atzera

Arrainentzako himnoak

Atzera

Zuzenean Putzuzulon

Atzera

Morau eta lagunak (Soraluze 1997)

Kalamidadiak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Road movie

Goiza mundu zoriontsuan

Ongi etorri

Mendian gora

Beldurren beldur

Iparragirre eta Aresti autobide ertzean

Ametsgaiztoa

Errugabeen ustea

Lore Etxean

Gizon jakintsua

Itzalena

Urtaroen dantza

Txukalda
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Atzerritarrak

Gure zoriontasuna

Herri txiki batekoa naiz

Egunero

Ene geografia

Susmoa

Igerilaria

Zure izena

Hitz horrek

Euskaldunak, txakur eta haurrei euskaraz!

Geltokian

Haizea dator

Amodio domestikoa
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ahaztura

Serie B

Zure hiztegia

Forentsearena

Super euskalduna

Metadona

Koartadak

Amodio domestikoa

Balada

Argi da dena

Hip hop

Sehaska kanta

Martxa baten lehen notak

Hamalau heriotzak

Kantu galduak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Aro modernoak

Denbora gurea bada

Zugan gogoa

Milagros

Aliziarena

Lore Etxean

En quanto a força

Morau
play_buttonadd_button

Morau

1996

ABESTIAK:

Kantari doa

Nork daki

Guk mundua aldatuko dugu

Blanka

Desertorearena

Nostalgia

Urtaro berri bat

Zure nobioa

Amodio istorioa

Istripu uniformeduna

Mutuak

Beraz berdin dio

Erreparoak

Ezinezko amodioa