2016.01.18
Piztiak

Piztiak

  • 1991
  • Ondarroa (Bizkaia)
  • Rocka
  • Webgunea
U
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Josu Aranbarri, ahotsak, banjoa, teklatuak, gitarrak eta baxuak
  • Peio Larrañaga, bateria, teklatuak eta perkusioa
  • Txomin Uribe, ahotsak, teklatuak eta gitarrak
  • Jesus Galan, gitarrak eta teklatuak
  • Kirmen Uribe, hitzak

 


EROSI
Gabeko kalapitxixak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Josu Aranbarri, ahotsa, baxua
  • Peio Larrañaga, bateria, perkusioa
  • Txomin Uribe, ahotsa, gitarra
  • Jose Lastra, soinua
  • Josu Eizagirre, bideoartista
  • Kirmen Uribe, hitzak

EROSI
Euriaren zain
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Peio Larrañaga, bateria
  • Txomin Uribe, ahotsa eta gitarra
  • Josu Aranbarri, ahotsa eta baxua
  • Josu Eizagirre, bideoartista
  • Kirmen Uribe, hitzak

EROSI
Zero
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Josu Aranbarri, ahotsa, baxua
  • Jesus Galan, gitarra
  • Peio Larrañaga, bateria
  • Txomin Uribe, ahotsa, gitarrak

EROSI
Argia eta itzala
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txomin Uribe, ahotsa, gitarrak
  • Jesus Galan, gitarra
  • Peio Larrañaga, bateria
  • Josu Aranbarri, ahotsa, baxua
  • Kirmen Uribe, hitzak

EROSI
Hasi orduko
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txomin Uribe, ahotsa, gitarra
  • Bernar Ituarte, gitarra
  • Justo Urkiri, teklatuak
  • Carlos, bateria
  • Josu Aranbarri, ahotsa, baxua

EROSI
Huts nazazu
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txomin Uribe, ahotsa, gitarra
  • Josu Aranbarri, ahotsa, baxua
  • Bernar Ituarte, gitarra
  • Justo Urkiri, teklatua

 
U
play_buttonadd_button

Ametsik ederrena

U

Bixitxi marabilli re
play_buttonadd_button

Bixitxi marabilli re

Bixitxi marabilli re

Zero
play_buttonadd_button

Gatibuaren balada

Zero

U
play_buttonadd_button

Geure txandi de on

U

U
play_buttonadd_button

Txikotak solte

U

U
play_buttonadd_button

Bixitxi marabilli re

U

U
play_buttonadd_button

Nun zabiz? Geatuko gaz?

U

U
play_buttonadd_button

Ohean biziko gara

U

Zero
play_buttonadd_button

Zerotik hasi

Zero

U
play_buttonadd_button

Atera poza

U

Piztiaken lehenengo grabazioa Huts nazazu (Elkar, 1991) mini-LPa izan zen. Josu Aranbarri eta Txomin Uriberekin batera Bernar Ituartek (gitarra) eta Justo Urkirik (teklatua) osatzen zuten taldea. Bateria jotzailerik ez zutenez, Juan Jose Iurrita Txufu-k (Delirium Tremens) eta Jimmy Arrabitek (Itoiz, King Mafrundi) lagundu zieten grabazio hartan. Urte berean Ez naiz ezer (Elkar, 1991) singlea kaleratu zuten, bere lehenengo lan luzearen aurrerapen gisa. Ordurako Carlos zen taldeko bateria jotzailea. Hasi orduko (Elkar, 1992) soinu gordin eta gitarrazalez hornituriko 12 kantuz osaturik zegoen —CDan 13 ziren, “Ez naiz ezer” kantuaren bertsio akustikoarekin—, tartean Lou Reed kantari estatubatuarraren “White light-White heat” abestiaren bertsio euskaratua (“Argitan berotan”). Ekoizpena Jean Phocas, Juan Carlos Perez (Itoiz) eta Piztiaken artekoa izan zen. Taldeak horrela azaldu zuen disko honetan izandako eboluzioa: “Rock’n’rollean murgildu gara. Piezak aurreko diskoan agertzen direnak baino motzagoak eta indartsuagoak dira. Huts nazazu diskoan Tu-k gure aurreko taldearen eta Piztiaken arteko bidea islatzen zen. Bertan, pop eta rock estiloen nahasketa jorratzen genuen. Orain gure bidea aurkitu dugula uste dugu: rock’n’rolla. Garapena izan da” (1).

piztiak

Txomin Uribe eta Josu Aranbarri, Piztiak-eko sortzaileak.

Disko hau aurkezten ari zirenean Carlosek taldea utzi zuen eta Peio Larrañagak (Jotakie) hartu zuen bateria astintzeko lana, gaur egunera arte dirauena. Hala ere, zazpi urte itxaron behar izan zuten Piztiak-en zaleek hurrengo diskoa entzuteko. Taldea eraberriturik agertu zen Argia eta itzala (Gaztelupeko Hotsak, 1998) diskoan, Peio Larrañagaz gain Jesus Galan gitarrista ere taldekide berria zuelako, Bernar Ituarteren ordez. Halaber, Justo Urkiri teklatu jotzaileak ere taldea utzi zuen; hortaz, soinua askoz gogorragoa eta indartsuagoa da bigarren disko horretan, kantu batzuetan sei edo zazpi gitarra daudelarik. Jose Lastra teknikariaren lana goraipatu zuen taldeak: “Berehala ulertu zuen kontzeptua. Guk berari ezer esan gabe, REM, Pearl Jam eta Dream Syndicateren diskoekin etorri zen. Maketa entzunda, bazekien gustuko taldeak genituela” (2). Lehen diskoetatik taldearentzat hitzak sortzen aritutako Kirmen Uribe idazleak pisu handiagoa hartu zuen lan honetan.

piztiak zero

Txomin Uribe, Jesus Galan, Josu Aranbarri eta Peio Larrañaga.

Laukotea finkaturik, berehala heldu zen hirugarren diskoa, Zero (Gaztelupeko Hotsak, 1999). Lan kontzeptuala izan zen; liburuaren eta diskoaren arteko hibrido bat bezala definitzen dute taldekideek. Eta horren ostean berriz etenaldi luzea egin behar izan zuten, ume asko agertu zirelako taldekideen bizitzan, azaldu zutenez. Beste zazpi urte igaro ziren hirukote bihurturik itzuli arte —Jesus Galanek taldea uztea erabaki baitzuen—. Josu Eizagirre bideoartistarekin Euriaren zain (Gaztelupeko Hotsak, 2005) ikusentzunezko obra prestatu zuten Txomin Uribek, Josu Aranbarrik eta Peio Larrañagak, eta Ondarroako Kafe Antzokian grabaturiko kontzertu berezia CD-DVD formatuan kaleratu zuten. Horren aurretik, 2002an, “Munduan dugun bazterra” kantua sortu zuen AEK Egunerako.

piztiak hirukote

Piztiak, hirukote bihurturik (2005).

Hurrengo diskoan, Gabeko kalapitxixak (Buztenbaltza, 2009), autoekoizpenaren aldeko apustua egin zuten. Tu-k taldearen kantu bat berreskuratu zuten disko horretan, “Pornographiaz”, Kirmen Uribek 15 urte zituela idatzitako letra batekin, eta Petti kantariaren kolaborazioa izan zuten bi kantutan. Egitasmo zabalago baten lehen atala da diskoa; film labur bat eta pintura erakusketa bat etorriko dira ondoren.

2012n Jesus Galan taldera itzuli zen, eta Ondarroako Marabilli jaialdian egin zuen Piztiak-ek formazio zahar-berriaren aurkezpena. Laukoteak 2015eko urtarrilean grabatu zuen U disko berria, Bilboko Tio Pete estudioan Jose Lastra soinu teknikariarekin. Taldearen arabera: lan horrek “trilogia” osatzen du Argia eta itzala eta Zero diskoekin. “Jesus Galanen bueltatzea nabaritzen da gitarra indartsuetan eta bere jotzeko era berezi horretan. Baina ezin ahaztu taldean Gabeko kalapitxixak lanak utzi duen arrastoa, abestien heterogeneitatean, abesteko askatasunean eta lasaitasunean eta akustiken erabileran. Esan genezake Piztiak-en etapa desberdinetako eragin ezberdinak batzen dituen lana dela. Orokorrean ikutu baikorra duten abestiak dira, eta lehen aldiz country ukituko abestiak daude, mandolina eta cavaquinhoa, teklatuen hainbat moldaketa…”. Diskoaren single gisa “Ametsik ederrena” aukeratu zuen taldeak.

Testua: Xabier Doncel

  • (1) Argia aldizkaria, 1.387. zenbakia, 1992ko maiatzaren 17a
  • (2) Euskaldunon Egunkaria, 1998ko apirilaren 23a

Atzera

Leave me alone

(Zuzenean)

Atzera

Bafor bat hodeizintan

Atzera

Udako arratsaldin

Atzera

Bost reinol

Atzera

Ametsik ederrena

Atzera

Bixitxi marabilli re

Atzera

Txikotak solte

Atzera

Hamasei

Egilea: Izar Aranbarri Laka

Bixitxi marabilli re
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bixitxi marabilli re

Euriaren zain
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Euriaren zain

Gaueko lagunak

Gaua hil egin da

Asilah

Balearen kanta

Ez dut behar

Ezereza

Saguzarra

Gatibuaren balada

Leave Me Alone

Gabonzarretako kanti

Blue Monday (leblu leyu)

Balearen kanta (e)

Euriaren zain (e)

Euriaren zain

Zero
play_buttonadd_button

Zero

1999

ABESTIAK:

Zerotik hasi

Ez zaitez beldur

Ezin

Abioiak zerua urratzen

Gatibuaren balada

Bili

Atsegin ditut zelai berdeak zabaltzen dituzten leihoak

Fermin tolosarraren bizitza birtuala

Maite

Zuhaitzen denbora

Autobidean

Jone eta zulo baltza

Zero

Argia eta itzala
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ordu bete

Zirkin primo!

Kaletik at

Bidaztiei abisua

Lagunak

Ene bizitza

Pedigridun egiak

Auzoa

Jainko txikia

Zurekin bilduko naiz

Garaiak aldatuz

Asmo bihurriak

Bost Reinol

Ez dut negarrez

Irri txiki (Basaurira gutuna)

Hasi orduko
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Arrebaz

Hain nekatuta

Espiral erdian

Irentsi nazazu

Azkenean

Ezari ezarian

Argitan berotan

Hasi orduko

Egizu ondo!

Ez naiz ezer

Ikaraz

Behin eta berriz

Ez naiz ezer *

Huts nazazu
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Nazkante!

Itzulia

Hire

Beltza

Piztiak

Aldatzeko