Badok » Itziar Ugarte Irizar

“Disko honekin koxka bat gorago egin dudala sentitzen dut”
Itsasoa eta errepidea. Duela pare bat urtetik Zarautzen (Gipuzkoa) duen estudiotik urrats bat kanpora egin, eta alde batean itsasoa eta bestean errepidea entzuten ditu Eñaut Elorrietak (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1975). “Ez pentsa”, esan du; “laguntzen du, kanpora atera eta batez ere itsasoaren hondoko soinu hori entzuteak”. Ez da toki handia tamainaz, baina ez du historia gutxi. “Pub ziztrin bat izan zen aspaldi, gero taberna bat non musika ona jartzen omen zuten eta non ETAk droga saltzaile bat ere hil zuen —nik oraindik ez dut topatu, baina esan didate bala baten marka dagoela paretaren batean—, gero arkitektura estudio bat, eta, nik hartu aurretik, ile apaindegi bat”. Tunel itxurako sabaia du, adreiluzkoa, eta goxotasuna dario alderik alde. Bertan ari da taldekideekin Festina Lente (Elkar) disko berriko zuzenekoa prestatzen orain. “Duda nuen kabituko ote ginen, baina bai, moldatzen gara”.

Eñaut Elorrieta musikaria, asteon, Zarautzen. ANDONI CANELLADA / FOKU

Elorrietaren estudioko laugarren albuma da Festina Lente; ostiralean argitaratu zuen, eta atzerriko ekoizleekin landu du lehen aldiz: David Chalmin eta The National taldeko Bryce Dessnerrekin. Haiek biak aritu dira instrumentuetan ere, The Nationaleko musikari gehiagorekin batera. Diskoa Senperen (Lapurdi) grabatu eta nahastu dute, La Fabrique des Ondes estudioan, eta, ordukoak gogoratzean, harriduraren distira igartzen da oraindik musikariarengan. Horren erakusle, galdetzen hasi aurretik hasi dela kontatzen. “Diskoko ahotsak hementxe grabatu nituen; oinarri guztia Senperen egin eta gero, esan zidaten ahotsak lokalean probatzeko. Jarri nuen sistema martxan, bidali nizkion Bryceri, eta esan zidan: ‘Oso ondo entzuten da, grabatu bertan nahi baduzu’. Ez, ez, itzela izan da; itzela”.

Ahotsa beti da oinarri bat zure musikan. Gustura horrekin ere, beraz?

Bai. Baina faltan sumatu dut norbait esango zidana: “Eñaut, joan etxera”. Ze bakarrik egonda, hartualdiak eta hartualdiak egiten dituzu, eta jakin behar da gelditzen. Baina, osterantzean, gauza batzuk —koruak, adibidez— aurrez landu ezin izan ditudan modu batean landu ahal izan ditut. Gora begira kantuan, adibidez, lau ahots pista daude, eta estudio batera zoazenean, normalean, ez duzu hainbeste indar halakoak probatzeko, esperimentatzeko. Oraingoan abantaila hori izan da: denbora.

2025ean eta 2026an ondu duzue diskoa.

Bai, horrela jarri dugu, baina tranpatia ere bada. Ze, adibidez, musikariekin astelehen batetik barikura arte batu ginen, eta hor grabatu genituen oinarri guztiak. Gero, hilabete pila bat pasatu ziren, nik ahotsak grabatu, haiei bidali, denon egutegiak berriro bateratu eta nahasketak egin arte. Prozesua asko luzatu da, baina, aldi berean, atal musikal guztia astebetean egin genuen, eta badu zerbait oso freskoa. Horrekin pozik nago. Ze lehenengo datorren indar hori zaindu beharreko zerbait da. Bestela artifizio bat bihurtzen da, igual seduzitu ahal zaituena momenturen batean, baina kantua ez dago hor. Zenbat bider pasatuko zitzaidan gitarrarekin eta ahotsarekin funtzionatzen duen zerbait lantzen hasi eta derrepente konturatzea distira edukitzeari utzi diola eta ez jakitea hori zehazki noiz gertatu den.

Nola egin zenuten lan bost egun horietan?

Nik aurretik ideiak bota nizkien, ahotsarekin eta gitarrarekin bakarrik grabatutako hogeita bost ideia edo. Pila bat. Hortik 11 aukeratu genituen David eta Brycerekin. Joko bat egin genuen; bakoitzak aukeratu zituen bere 11k elkarrekin komentatu barik, eta bat etorri ginen zortzi kantutan. Etxean daukat papera gordeta. Horrela aukeratu genituen 11 kantuak [hamar dira azkenean diskokoak], baina nik ez nekien zelan egingo genuen lan gero. Brycek gauza bakarra esan zidan: bere konfiantzazko musikarien lan egin nahi zuela, denbora mugatua izango genuelako. Senperera joatean, Brycek nik botatako kantuen estruktura eta akordeak banatu zizkien musikariei. Nire ahotsaren melodia eta akordeak, beste ezer barik. Musikariek entzunak zituzten kantuak, baina ez zuten pentsatua nora jo ahal genuen. Orduan, nik jotzen nuen kantu hori, eta Brycek esaten zidan: “Bale, zer esaten du kantu honek hasieratik?”.

“Prozesua asko luzatu da, baina, aldi berean, atal musikal guztia astebetean egin genuen, eta badu zerbait oso freskoa. Gustatzen zaidan gauza bat da hori”

Zer esan, hitzek?

Bai. Denaren abiapuntua hitzak esaldiz esaldi begiratzea izan zen. Batzuetan galdetzen didate nola komunikatzen ginen, eta irudien bitartez izan zen. Nik ingelesez badakit zeozer, haiek gaztelaniaz ere bai… baina ez, irudiak ziren. Nik esaten nien: “Hemen enfrentamendu bat dago, emozio korapilo bat, ezintasun bat”. Azaltzen nien, eta haiek esaten zuten: “Bale, orduan honela hasiko gara”. Harrituta geratzen nintzen ikusita zelan oinarritzen ziren denbora guztian hitzen esanahian, eta nola saiatzen ziren hori instrumentazioarekin eta moldaketekin indartzen. Eta espektakulu bat zen, benetan. Ikustea ze olioztatuta zeukaten euren makineria. Ni Brycerekin pianora joaten nintzen harmonia bat probatzera, eta, bitartean, ikusten nuen bateria jotzailea baxuarekin gauza bat probatzen, bestea erritmo elektroniko bat ateratzen. Guk amaitzen genuenerako, batek esaten zuen: “Nik erritmo elektroniko hau proposatu dezaket”; besteak: “Nik beste hau daukat”. Normalean, estudioko egunetatik etxera itzuli, “zelan?” galdera aditu, eta nire erantzuna beti izan da “pse”. Hori zaratatxoa, badakizu? Mugekin topatzen zara, eta ni txikitu egiten naiz estudioan. Pentsamendua beti da “ez dakit ondo goazen”, baina indarrak hartu behar dituzu, eta horren kontra egin. Baina hauekin ez; hauekin, etxera bueltatu, eta esaten zidaten: “Baina nondik zatoz?”.

Emaitzaz hainbeste arduratu ordez prozesuaz gehiago gozatzeko aukera eman dizu horrek?

Erabat. Ez nengoen begira hau edo beste ze ondo gelditzen ari zen. Gehiago zen esatea: “Zer nabil bizitzen?”. Inoiz bizi bako sorkuntza prozesu bat izan da. Aparte, noski, jende oso onarekin zaude, konfiantza duzu, eta hor zure kezken bolumena ere jaisten da. Gero, osotasunari begiratu, eta apurka-apurka denok batera jotzen genuen. Hiru-lau hartualdi, onena aukeratu, eta listo. Horren gainean igual gitarra bat geratzen zen gehitzeko gero, teklatu bat, haize batzuk… baina oinarria hor gelditzen zen. Egun bakoitzean hiru kantu baino gehiago egin genituen. Oinarria esan nahi dut, ze horren ostean ere lan handia egon da, hitzak doitzen eta.

“Bilera bat egin genuen eta esan zidaten: ‘Bi hilabete barru grabatuko dugu’. Eta nik: ‘Nola bi hilabete barru?’. Baina, aldi berean, pentsatzen duzu: ‘Trena hemen dator, Eñaut’, eta hor zoaz daukazunarekin”

Eta nolatan gurutzatu zaizkizu bidean Bryce Dessner eta David Chalmin?

[Tarte txiki bat hartu du pentsatzeko]. Bere garaian, bira bat egin nuen [Katia eta Marielle] Labeque ahizpekin. Marielle Getarian [Lapurdi] bizi da, eta Katia Senperen, La Fabrique des Ondes estudioa dagoen lekuan. Orduan, afari batera gonbidatu gintuzten batzuk Getariara, eta han zegoen Bryce ere. Gogoan dut izan genuen lehen elkarrizketa 36ko gerrari eta Gernikari buruzkoa izan zela. Kontaktua mantendu genuen, eta nik momentu batean esan nion nahiko nukeela elkarrekin zerbait egin, ze hark denboraldiak pasatzen ditu Urruñan [Lapurdi]. Baina, jende honekin, gauzek lur hartzeko kontu askok egin behar dute bat. Afari hori aspaldi izan zen; ordutik bi disko egin ditut. Nire aingeru guardakoa Katia Labeque izan da. David Chamain haren bikotekidea da, estudioa haien etxean dago, eta Katia aritu da Bryceri bultzaka. Azkenean, bilera bat egin genuen eta esan zidaten: “Bi hilabete barru grabatuko dugu”. Eta nik: “Nola bi hilabete barru?”. Baina, aldi berean, motibazio estra bat da, eta pentsatzen duzu: “Trena hemen dator, Eñaut”, eta hor zoaz daukazunarekin. Orduan bukle batean sartzen zara, obsesionatu, etxetik bota gura zaituzte eta hori dena, baina gauza batzuk, ez badira horrela egiten, ez dira egiten.

Beraz, kanabera botata eduki eta bitartean lanean segitzea izan da kontua.

Bai. Diskoa, berez, egon ahal zen iazko. Baina denbora hartu dut guztia trankil bukatzeko. Eta eskerrak, ze derrepente Brycek deitu zidan egun batean, “Eñaut, atzeratu behar ditugu nahasketak, Los Angelesera joan behar baitut kantu bat grabatu dudalako Nick Caverekin eta sari bat eman digutelako”. Eta zer esango diot, ba, nik? [Barrez hasi da]. “Ez, sentitzen dut, Bryce, egunak ipinita daude, ezin zara joan”.

The Nationalek Miarritzen emandako kontzertu berezian ere izan zinen duela aste gutxi, haien abesti bat euskaraz kantatzen. Nola joan zen?

Mundiala izan zen. Ikusten dut prozesu hori guztia egin eta gero hark bilatzen nauela, eta kristoren poza ematen dit; ikusteak ze balio ematen dioten euren kantu bat euskaraz kantatzeari. Harrituta geratu naiz denek ze interes erakutsi duten gure hizkuntzaren, herriaren, kulturaren inguruan. Are, sentsazioa daukat ni bitartekari antzeko zeozer izan naizela disko honetan. Brycek zerbait bueltatu gura izan balio bezala herri honi edo kultura honi hemen pasatzen dituen denboraldiengatik. Uste dut euskara ere izan dela proiektu honen helduleku inportante bat haientzat. Egin genuen lehen bileran, pentsatzen zuten agian nik kantu bat egin nahiko nukeela haiekin, eta haien oihartzuna aprobetxatu. Eta esplikatzen nien ezetz, niretzat euskaraz kantatzea gainditzen nauen dimentsio bat dela, gustatzen zaidana, sentitzen dudana beste batzuek bultzatu duten norabide batean bultzatzen dudala, eta horrek ematen diola egiten dudanari beste geruza bat. Entzun ahala, ikusten nituen gero eta barrurago bezala, eta ni harrituta. Ze, izan, amerikanoak dira hauek: kulturarik hegemonikoenetik datoz.

“Arreta jarri eta ñabardurez ohartzea opa diot entzuleari. Ze gauza bati denbora eskaintzen badiozu, izan liburu bat, izan edozer, horrek bueltatu egiten dizkizu gauzak gero”

Haiekin landu arren diskoa, entzuleak berehala kokatuko ditu kantuak zure musika unibertsoaren barruan. Hori zaintzea adostu zenuten?

Uste dut diskoan badaudela The Nationalek lantzen dituen gauza batzuk —gitarra biak LRan, hain estandarrak ez diren bateria erritmoak, oinarri elektroniko batzuk…— oso haienak direnak, baina, aldi berean, oso eskrupulosoak izan dira nik neukanarekin. Aldiro entzun dut “hau zure proiektua da; zuk ikusi behar duzu”. Sentitzen dut disko honekin koska bat gora egin dudala, beste norabait heldu naizela; sentsazio on hori dut. Moldaketetan, soinuan, ñabardura pila bat dago.

Beste kontu bat da gaur egun zenbat jendek entzuten duen musika denbora eskainita. Guk diskoak horretarako egiten ditugu, baina garai honen ezaugarria da ez diegula denbora eskaintzen gauzei. Arreta oso zatikatuta daukagu. Aitor Etxebarria-k [musikaria, konpositorea eta ekoizlea; Elorrietaren Fantasia aurreko diskoa ekoitzi zuen] esaten zidan ikus-entzunezkoetan lehenengo hamabost segundoetan jokatzen dutela aurrekontuaren zati oso handi bat; hor harrapatu behar dutela jendea. Eta artea horrela kontsumitzen badugu, gauzak galtzen ditugu. Arreta jarri eta ñabardurez ohartzea opa diot entzuleari. Ze gauza bati denbora eskaintzen badiozu, izan liburu bat, izan edozer, horrek bueltatu egiten dizkizu gauzak gero.

Festina Lente izenpean bildu dituzu kantuak. Mantso bizkortu esan nahi du. Nolatan?

Aurrekoan amak gogorarazi zidan amamak beti esaten zidala: “Eñaut, denborari astia eman”. Eta badauka lotura bat Festina Lente-rekin. The Nationalek askotan tentsio bati eusten dio kantuetan; gorantza-gorantza doa, baina ez da lehertzen. Zeozer gertatzear deneko indar hori; bezperaren zera hori. Hori da Festina Lente niretzat. Kantu batzuetan oso nabarmena da, Aira nazazu-n, adibidez. Uste dut orokorrean badugula inertzia bat kantuetan, igoz joan eta gero moldaketa epiko bat sartzekoa. Eta hemen gehiago izan da eustea, eta hor amaitzea. Festina Lente bada gelditzeko gonbit bat ere. Disfrutatu bete-betean, baina hartu denbora gauzei begiratzeko. Ze, batzuetan, esnatzen zara eta esaten duzu: “Zer pasatu da hemen? Ze arin doan hau”.

Aldi berean, orain sentitzen dut nire begirada denborarekin malgutu egin zaidala. Gaztetan begirada polarizatuagoa nuen, eta orain uste dut konplexutasun handiagoa ikusten diedala gauzei, eta horrek zalantzak handitzen dizkizu; zure oinarriak berriz pentsatzea eskatzen dizu, eta errealitatearen ikuspegi ezberdinei bestela begiratzen diezu. Hori bada gaur egun mugitzen nauen gauza bat; ze erraz jausten garen epaietan, epai kolektiboetan ere bai. Edo zurira edo beltzera garamatzate. Kontrako bi indar dira Festina Lente, baina ez aurkariak, elkarrekin oreka bat topatzen dutenak baizik. Bizitzan bezala, ez? Oreka bat da; espiritualitatea eta lurtasuna, argia eta itzala…

…itsasoa eta errepidea.

Horixe. Badaukat sentsazioa denboraren kontuak zeharkatzen duela gure errealitate guztia. Eta esan erraz esaten da, baina, mamurtzen duzu, eta ez da hain erraza. Badu orain nagoen lekuarekin zerikusia ere; umeak hazten, aita hila, ama zahartzen… Bizitza denbora magma batean igeri egitea balitz bezala.

Diskoko hitzetan leku nabarmena du denboraren joanak. Zureez gain, badira Nerea Ibarzabalek (Otsaila), Uxue Alberdik (Madre vieja), Alberdik eta Miren Amurizak (Ostiral poz bat), Iñigo Astizek (Ahal), Jose Luis Otamendik (Gora begira) eta Amets Arzallusek (Aulki bat) idatzitakoak ere. Nola egin duzu hitzen bilketa?

Denetarik egon da. Jose Luis Otamendirena, adibidez, olerkiarekin maitemindu eta musikatzen hastetik dator. Beste batzuetan, idazlearekin batera joaten da sortuz, baina nire kanala, normalean, melodiena da. Ernatzen zaidana hori da; gitarra hartu eta melodiak etorri egiten zaizkit, ez dakit nondik. Berbak, aldiz, ekarri egin behar ditut; beharra egin behar dut horretarako. Eta gustatzen zait idaztea: blok bat daukat gustuko gauzak gordetzeko. Putzuan-en hasiera, adibidez [«dantzan ari zirenak zorotzat hartzen zituzten musika entzun ezin zutenek»], esaldi popular bat da; Erreka kantuan ageri den “elkarrenak gara gaur, errekarenak bihar” esaldia Harkaitz Canori lapurtu diot; edo Ostiral poz bat, esaterako, Pleibak-en dago oinarrituta; hango esaldiekin egindako olerki bat da.

“Gogoa daukat gitarra elektrikoa hartzeko eta Kafe Antzokira joateko; ez naiz bertan izan Ken Zazpiren garaitik. Jimmy Jazzen ere ez. Zelan pasatu den hori? Ba, ez dakit”

Azken urteetako joeratik urrunduta, aretoetan iragarri dituzu kontzertuak oraingoan. Zer erakusten du horrek?

Erabaki horretan apustu bat dago. Ken Zazpi utzi nuenean, Ken Zazpira hurbildu zitekeen edozer bazterrean utziz eraiki nuen Deserriko kantak [bakarkako lehen lana]. Disko hau, aldiz, nire orain arteko ibilbidea batzen duen disko bat bezala ikusten dut. Ikusten ditut Ken Zazpiko giro gitarrero batzuetako oihartzunak, baina Aulki bat kantuan, adibidez, ikusten dut nire bakarkako giro intimoagoa ere, eta harmonia batean ikusten ditut elkartuta, bide horiek guztiak integratzera ailegatu banintz bezala. Orain gogoa daukat gitarra elektrikoa hartzeko eta Kafe Antzokira joateko; ez naiz bertan izan Ken Zazpiren garaitik. Jimmy Jazzen ere ez. Zelan pasatu den hori? Ba, ez dakit. Eta apustu bat da, nire publikoa beste zerbaitetara ohitu dudalako. Heldu zait mezuren bat non galdetu didaten ea Kafe Antzokian aulkirik egongo ote den… [barreak] Bueltatzeko gogoa dudan eta balioa eman nahi diedan tokiak dira.

Aurkezpen bira

Iruñea: Abenduaren 28an, Zentral antzokian.

Bilbo: Urtarrilaren 2an, Kafe Antzokian.

Donostia: Urtarrilaren 16an, Intxaurrondoko kultur etxean.

Gasteiz: Urtarrilaren 23an, Jimmy Jazz aretoan.

Azpeitia: Otsailaren 20an,  Sanagustin kulturgunean (Gipuzkoa)

Miarritze: Martxoaren 12an, Atabal aretoan (Lapurdi).

Nortzuk arituko dira zurekin?

Buffalo taldeko Ander eta Joanes Ederrarekin eta Dabid Gorosperekin osatu dut taldearen oinarria, eta gero Txus Aranburu egongo da teklatuetan, Nerea Quincoces perkusioan, eta Imanol Iribarren haizean; oso pozik nago. Aurreko diskoetako errepertorioa aukeratu dugu, eta saiatu gara kantu zaharrak kantu berrien arimarekin kutsatzen. Konturatu naiz aurreko urteetan ibili naizela lanean buruan Arriaga izanda, eta orain, Kafe Antzokian pentsatzen jartzeak beste giro bat marraztu dit. Nire zuzenekorik energikoena-edo izango da. Eta bertigo apur bat sentitzen dut. Isiltasun absolutura ohituta egon naiz, eta orain basoen klin-klin-klin hori entzutea… Ken Zazpiren garaian ere ez nuen ondo eramaten. Isiltasunean egin ditzakezu ñabardurak, ahotsaren grabeetan, agudoetan… Mihise zuri bat balitz bezala da, eta hor edozein puntutxo ondo ikusten da. Hemen ez; hemen beste gauza batzuk topatu behar ditut.

Gogotsu dirudizu, hala ere.

Bai. Hainbeste disko egin eta gero, oraindik mantentzen dut irrika. Batzuetan galdetzen didate: “Ken Zazpi bueltatuko da?”. Eta ezta, ezta… Miarritzeko festan pentsatu nuen: “Behar pila bat egin duzu, zure aitzurtxoarekin lanean heldu zara hona, gaurko gau hau haizeak eramango du, eta berriro jarraitu beharko duzu, zure aitzurtxoarekin, ekin eta ekin”. Eta barruak esan zidan: “Ba, ekin eta ekin”. Semea jaikitzen denean eta galdetzen didanean bezala, “aita, gaur zer?”. Identifikatzen naiz horrekin. Gaur lokalera, eta ea zer. Orain bira hau dator, eta ea zer.

“Autoexijentzia askoz handiagoa dugu gaur egun”

Eñaut Elorrieta musikaria, bere estudioan, Zarautzen. ANDONI CANELLADA / FOKU

Disko berriaren aurkezpen bira ez ezik, Elorrietak musikagintzan bete dituen 30 urteak ospatzeko bira ere izango da Festina Lente-rena.

Zer gertatu zen 1996an, han jartzeko zure ibilbidearen abiapuntua?

1996a da Ken Zazpirekin lehenengo kantua grabatu nuen urtea. Bi eta bat izan zen, eta Gor diskoetxearen Aurtengo gorakada bilduman atera zen. Nire lehenengo grabaketa profesionala izan zen. Orain bai aitortzen dut hori dela nire bidea, baina izan ditut arantzak kantu batzuekin.

Adibidez?

Ilargia-rekin, adibidez. Guztiz errekonozitu ez dudan seme edo alaba baten modukoa izan da. Badira kantu batzuk zure bidean gainetik pasatzen zaizkizunak. Itoiz-en dokumentalean ikusi nuenean zer esaten zuten Lau teilatu-ri buruz, pentsatu nuen: “Horixe pasatzen zati niri ere”. Eta esaten dizute, “Mikel Laboa-ri gauza bera gertatu zitzaion ‘Txoria txori’-rekin”. Bale. Baina “zuretzat Ilargia lapurtuko nuke gauero” zailagoa da eramaten. Maitasun erromantikoaren zera hori eta beste, kantu batzuk hobeto zahartzen dira beste batzuk baino, baina, aldi berean, nik orain kristoren esker ona sentitzen dut kantu horrekiko. Orain. Kostatu egin zait esatea: “Bai, kantu hau nik konposatu nuen eta begira zer bide egin duen”.

Maitasun balada bat da, eta garai hartan beste gauza batzuk eskatzen zitzaizkigun, hori ere hor dago. Baina, derrepente, taldea mainstream-arekin lotzen da, giro komertzialarekin, eta horrek igual ez dizu onik egiten. Zuk nahi duzu beste publiko batek ere zu arretaz entzutea, eta hortik urruntzen hasten zara. Baina zerk gidatuta? Norentzako gauzak egiten? Aurrez sortutako gauza batzuek zergatik lotsatzen naute orain? Egindako gauza horiek guztiak naiz ni. Nire parte dira. Eta nik badauzkat nire kutrekeriak, nire alderdi erromantikoa, nire gauzak, eta, orain, kantu hori sortu zuen Eñauti begiratu, eta esaten dut: “E, eskerrik asko”. Gehiago esango dizut: asmoa dut zerbait egiteko Ilargia-rekin bira honetan.

Ze beste krisi eta mugarri ikusten dituzu orain arteko bidean?

Ez dakit. Bilaketa batean ikusten dut neure burua. Disko hau ezingo nuke imajinatu, adibidez, aurrekoa barik. Fantasia-n Aitorrek [Etxebarria] nire mugetara eraman ninduen; tonu baxuak, tempo geldoak, biluztasuna… oso gordina izan zen. Barnerako bidaia antzeko bat, norbere zirrikitu politak eta itsusiak begiratzea. Orain, berriz, askoz argi gehiago dudala sentitzen dut.

30 urte hauetan eszena ere izugarri aldatu da. Bada zerbait bereziki deigarria egiten zaizuna?

Iruditzen zait musikariok askoz autoexijentzia handiagoa dugula gaur egun. Etengabe hor egon behar dugu, gauzak egiten eta egiten. Efektu hori bai ikusi dut hazten, eta seguruenik sare sozialek handitu dute hainbeste. Horrek zenbat denbora eta atentzio kentzen dio sorkuntzari? Horrek kezkatzen nau. Nire energiatik zenbat edaten duen kantu bat sortzeak eta zenbat beste guztiak.

Daukadan beste sentipen bat da piramidea inbertituta dagoela eszenan, eta piramide inbertitu batek ez dio ondo eusten lurrean. Badaude kontzertu handiak, jaialdi handiak… gihar handiko ekitaldiak, eta ni ez naiz horiek egotearen kontrakoa, baina kezkagarria iruditzen zait eszena ertainak ez izatea gihar hori, inondik inora. Etxean ikusten dut. Alaba Mitoaroa-n egon da, Ura bere bidean-en, eta ez zaio okurritzen joatea Modelora [Zarauzko antzokia] kontzertu bat ikustera. Konparatuko duzu! 15 urte dauzka, eta badut sentsazioa ez garela ari publikoa prestatzen areto txikietara joateko. Ez da estadioak betetzen dituztenen errua, ez dut inor seinalatu nahi; denok sinatuko genuke gaitasun hori edukitzea. Gehiago da begiratzea zer zaintzen den, zer sustatzen den eta nora eraman gaituen horrek. Baina beldur bat ere sartzen zait halakoetan. Hasten naizenean marmarka hurrengo belaunaldiez, ez direlakoan gai disko bat osorik entzuteko, esaten dut: “Eñaut… ilea zuritzen ari zaigula…” [barreak]. Gure aitita-amamek ere pentsatuko zuten hori gutaz, baina guk topatu genituen gure bideak. Eurek ere topatuko dituzte eurenak.

Hibai Rekondo kantaria hil da, 71 urte zituela
Egileak: Mikel Lizarralde – Itziar Ugarte Irizar

Hibai Rekondo, 1973an. WIKIPEDIA

“Irrika nabarmenez entzuten digu herriak. Jabetu egin behar du herriak bizi duen hil ala biziko kinka larriaz, baina guardasola ahazten dugu. Herriaren esnatzaile izan nahi nuke”, zioen Hibai Rekondo-k 1972an Zeruko Argia aldizkariari emandako elkarrizketa batean. Francisco Franco diktadorea artean bizirik zegoen, eta Euskal Herriaren zapalkuntzari aurre egiteko, kantagintza herritartasuna aldarrikatzeko tresnatzat zuen Rekondok. Hori buruan ekin zion kantatzeari, eta Franco hil eta berehala hasi zen diskoak argitaratzen. Naiz-ek gaur zabaldu duenez, eroriko baten ondorioz zendu berri da Rekondo.

Ikusi gehiago

Iraultzaz, ahobizarrik gabe

Caracasen jaio zen 1954an, baina 1962an itzuli zen Euskal Herrira, 8 urte zituela, Zarautzera zehazki (Gipuzkoa). 1970ean hasi zen kantatzen, artean nerabea zela, eta Imanol Urbieta izan zuen lehen maisuetako bat. Gipuzkoan eman zituen kontzertu gehienak hasieran, baina Euskal Herriko beste lurralde batzuetatik ere hasi zitzaizkion deika, eta Imanol Larzabal-ek eraman zuen emanaldi horietako batzuetara. Hasierako urte haietan, besteak beste, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Mikel Laboa eta Rekondo beraren aurretik Euskal Kantagintza Berriaren hazia erein zuten beste musikari batzuen abestiak kantatzen zituen.

Aseari goitizena hartuta kaleratu zuen lehen diskoa —Euskal Herria 1975 (Elkar, 1976)—, eta lan horretan berak sortutakoak edota moldatutakoak izan ziren kantu gehienak. Bitoriano Gandiaga poetaren hainbat olerki musikatu zituen, eta 1977ko azaroan Durangoko Liburu eta Disko Azokaren barruan Gandiagari egindako omenaldian ere hartu zuen parte. Urte horretan argitaratu zuen hurrengo diskoa, aurrekoaren segidatzat jo daitekeena: Euskal Herria 76-77. Negu luze hotzetik (Elkar). Lan horretan, Pablo Neruda, Augustin Zubikarai eta Gorritiren hitzak musikatu zituen, besteak beste. Aldarrikapen politikoetarako bilgune izan ziren sasoi hartan kantaldiak, eta kultur mugimendu haren parte izan zen Rekondo ere.

Burgos eta Amaiur

Zinemarako musika idazteko aukera heldu zitzaion gero. 1979an, Imanol Uribe zinemagileak Rekondoren eta Artze anaien musika erabili zuen Ez film laburrean, eta, handik bi urtera, 1979an, El proceso de Burgos filmerako musika egiteko eskatu zion Uribek Rekondori. Egin zuen, eta disko formatuan ere plazaratu zuen gero lan hura IZ diskoetxeak.

1981ean, Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa) disko kolektiboan hartu zuen parte musikariak; baita urtebete lehenago askoren artean ondutako Nuklearrik ez, eskerrik asko diskoan ere. Handik lau urtera plazaratu zuen Amaiur, Gaztelu Baltza (1986) diskoa, Elkarren zigilupean eta MacFarland irlandarrarekin elkarlanean. Lauaxetaren zenbait poema —diskoari izena ematen dion Amaiur, gaztelu baltza eta Iturri negarra, esaterako—, herri kantutegiko doinuak eta Rekondok zein MacFarlandek sortutako piezak bildu zituzten diskoan.

Bazirudien hura izango zela Rekondoren azken lana, harik eta 2009an beste disko bat argitaratu zuen arte: Suaren desira. Hainbat musikarik lagundu zuten diskoan —Idoia Galartza, Arhats Rekondo, Mento Hevia, Jose Frances, Nancy Quintans, Andrea Sanbeat eta Luis Torro—, eta ardura transzendentalagoei loturiko hitzak abestu zituen orduan. Lan berria kaleratu arren, ez zen zuzenekoak ematera itzuli.

Aurreko hamarkadetan, Euskal Herrian ez ezik, Espainian, Herrialde Katalanetan, Galizian, Frantzian, Belgikan zein Alemanian abestu zuen Rekondok. Bizitoki, berriz, Urruña (Lapurdi) izan zuen zenbait urtez, eta Gasteizen ere egin zituen hainbat urte. Naiz-ek zabaldutako informazioaren arabera, Zaragozan (Espainia) hil da.

“Trobairitz bat naiz”
Sartu da kazetaria bebarrura, eta eskailera burutik heldu zaio kantariaren ahotsa: “Goraino!”. Maizter izatearen ideia ibili du gogoan Maite Larburuk disko berria mamitzeko, eta halaxe jarri dio izena, zuzen, bere hirugarren bakarkako diskoari: Maizter. Bihar jarriko du osorik entzungai, eta etenik ez duen sorgin gurpil baten eran ikusten du orain: “Maizterra naiz espazio honena, nire soinuen maizter izango dira entzuleak, gu ere soinuaren maizter gara, maizter gara gure gorputz propioan —zeren gorputz honetara gatoz, eta gero bagoaz—, munduaren maizterrak, eta, orduan, inoiz amaitzen ez den zirkulu bat da”.

Maite Larburu musikaria Ereñotzun, Hernanin. JON URBE / FOKU

Denbora da Larburu (Hernani, Gipuzkoa, 1979) Amsterdametik Euskal Herrira itzuli zela. Lehen urteetan, oso maiz jarraitu zuen bidaiatzen, biolina hartu eta antzinako musika jotzen han-hemen. Eta jarraitzen du horretan, baina bakanago askoz. “Egia da pandemiak lehena eta geroa markatu zituela. Orain, urtean hiru-lau aldiz ateratzen naiz atzerrira; lehen, etengabe. Baina mantendu nahi dut; nire musikagintzaren parte handi bat da, eta asko gozatzen dut”.

2019ko Hezurren azpian-en ostean, pandemia urtea igaro berritan atera zuen Krak bakarkako bigarren diskoa. 2021eko udazkena zen, eta ordutik hona, besteak beste, Axut! eta Artedrama konpainien Amua eta Hondamendia antzezlanetan aritu da. “Ezagutzen ez duzun medio batean sartzeak inspirazioa dakar, baina indar handia ere eskatzen du”, aitortu du. “Gogo eta behar handia neukan hortik atera eta nonbait sartzeko, bakarrik. Leku horren maizter izan, eta hor sortuko ziren soinu unibertsoetara jendea gonbidatzea, hori izan zen lehen ideia. Baina hori gertatu bezain pronto, gogoa jarri zitzaidan hortik ateratzeko”.

“Nire musikagintzak jorratu duen bideak partiturak interpretatzetik demoak grabatzen hastera eraman nau, estudioan gero eta denbora gehiago pasatzera”

Hernanitik Ereñotzura bidean, Lastaola pabiloian muntatua duen txokoan bilatu zuen barrura sartu eta kantu berriak konposatzeko leku hori, lehenik; eta handik atera eta kanpoko hotsak bildu zituen gero, euria, autoak, haizea, txoriak, jende eta zakur hotsak. Larburuk berak grabatu du disko osoa, eta, dioenez, “hori izan da politena”. Baita dibertigarriena ere. “Nire musikagintzak jorratu duen bideak partiturak interpretatzetik demoak grabatzen hastera eraman nau, eskaeretarako musika grabatzera, estudioan gero eta denbora gehiago pasatzera; eta disko hau modu bat izan da hobeto grabatzen ikasteko”. Hori bakarrik ez: estudio batek soinua biribiltzeko eskaintzen dituen mila aukerei uko egiteko ariketa bat ere izan da musikariarentzat. “Ni oso perfekzionista naiz, eta denbora asko pasatu nezake kizkurra kizkurtzen. Hemen, kantu batzuetako ahotsa grabatu nuen lehena edo bigarrena da. Modu bat izan da zera esateko: ‘Ados, nahi duzu oso espresiboa izatea? Ba orduan dagoenetan utzi behar duzu’”.

Harago ere joan da: “Beatles-ak hiru hilabetez sartzen ziren estudioan, eta sormen prozesu guztia bertan egiten zuten, adibidez. Noski, nik mediorik ez dut horretarako. Gehien gustatu zaidana, baina, zera izan da, momentuan harrapatu nezakeela estudio batean harrapatu ezin dudana, denbora mugatura zoazelako eta egingo duzuna prest daramazulako. Eta hor zerbait galtzen da. Zure demoak daukan freskura eta edertasun hori gero estudioan erreproduzitu behar duzu, eta ederra izan daiteke, baina beti pentsatu izan dut: ‘Ze arraroa hau’”.

Sitsa kuskuan bezala

Diskoaren izen bereko kantuak abiatzen du Maizter, eta beste bederatzi abesti datoz atzetik: Genealogia, Zirrikitu baten, Erreka altzo, Trobairitz, Sukaldea, Jaio da Belenen, Hi herorri legez, Gertuegi eta Belar txarren abaroa. Aurreko diskoetan baino “zorrotzagoa” izan da oraingoan abestien aukeraketan. “Zirrikitu baten-ez gain [Hondamendia antzezlanerako sortu zuen], posible da Genealogia eta Hi herorri legez ere maizterraren ideia baino lehentxeago sortu izana, baina besteak ideia horretatik gertu egonda sortu dira, poliki”.

Hitzetan ere nabari da hori. Askok gordetzen dute lekuaren gaineko gogoeta izpiren bat. “Banekien neure buruari horrela egiteko [besoak kulunkatu ditu] disko bat nahi nuela. Nola esaten da cocoon euskaraz?”. Sakelakoa hartu, eta Elhuyarren sartu da. “Hemen: kapulu, kusku. Ideia horrekin ere asko ibili nintzen; metamorfosia egiten zaudenekoa, sitsa kuskuan bezala, tximeleta atera aurreko zetazko kuskuan. Hor egotea izan da ideia, eta kantu politak egitea —niretzat, noski—”.

“Banekien neure buruari horrela egiteko [besoak kulunkatu ditu] disko bat nahi nuela”

Geruza ugari dituzten kantuak dira, bada, eta, ahal dela, kaskoekin entzuteko gomendatu du Larburuk. Besteak beste, Koldo Corellak “binauralki” tratatu dituen hotsez jabetzeko. “Soinua zure buru bueltan kokatzeko teknika bat da. Euria, autoak, haizea… zure inguruan dabiltzala ematen du. Batzuetan ahotsa han dago, besteetan gertuago… hori izan da jolasa, ez jakitea non kokatzen zaren”.

Soinu organikoak eta soinu elektronikoak “nahastu” ditu, halaber —Gertuegi kantuan nabarmen—, eta azken boladan enkarguek ireki dioten eremu baten isla da hori. “Soinu bandak eskatzen dizkidatenean, adibidez, nik jotzen ditudan musika tresnez gain, banku infinitu bat eskaintzen dizu elektronikak”. Bere ohiko tresnak ere jo ditu diskorako, baina: biolina eta gitarra. “Gitarra elektrikoa ere grabatzekotan egon nintzen, baina azkenean iruditu zitzaidan klasikoak zentzu handiagoa zeukala disko honetan. Badu 1970eko hamarkadako kantugilearen ukitu bat, nire ustez”.

Hanka sartzeko prestasuna

Trobairitz da diskoko kanturik berezienetako bat, eta Elena Setien, Miren Narbaiza, Olatz Salvador eta Uxue Alberdiren ahotsak txertatu ditu amaieran Larburuk, baita Hekthor Folken alboka eta panderoa ere. Emakumezko trobadorea esan nahi du trobairitz hitzak proventzeraz. “Errenazimentu garaiko musika asko gustatzen zait, polifonia, trobadoreen kontzeptua… Hitz hori aurkitu nuenean, esan nuen: ‘Hori ni naiz! Trobairitz bat naiz!’”, barrez. “Trobairitzak asko galdu dira, baina beti sortzen da zerbait berriz”. Disko osoarentzako moduko begirada bat ikusten du hor kantariak: “Nahi nuke lehengo estilo zaharra etorkizuneko estilo batekin lotu, ahalko banu. Kantu horren amaiera horren erakusgarri iruditzen zait: ‘Sitsak akainari, akainak euriari, euriak zauriari, zuriak gorriari…’. Badator aspalditik, eta badoa”.

Etorri ahala joaten den hori errekan antzeman izan du maiz kantariak, eta horren erakusgarri da auzoari eskaini dion Erreka altzo kantua. “Errekaren jonkia naiz, bai. Erreka denbora da. Heraklitok esaten zuen errekan sartzen zaren bakoitzean ez dela berdina ez erreka, ez zu. Erreka ondoan bizi gara, bainujantzian ateratzen naiz udaran… Errekan sartu, eta dena pasatzen zait”.

Dioenez, denbora behar izan du hitzak idazten “gozatzeko” — “beti gustatu zait, baina agian kantuak nire zain zeuden ni hitzekin adiskidetzeko”—, baina hitzik gabeko pieza bat ere bada diskoan: Sukaldea. Isabel Cardenas Cañaren De eso no se habla podcast sailerako sortu zuen. Eta Ricardo Aldarondoren Discos Mon Oncle podcasterako enkarguz sortu zuen, halaber, Jaio da Belenen ere, “Gabon kanta kontradi(k)zionala”. Diskoa ixteko, berriz, Belar txarren abaroa abesti “intimoagoa” sortu du. “Utz iezadazu/etorri bezala hazten/ eta zatoz/ belar txarren abarora”, diote hitzek. Larburu: “Zaila da, baina hortxe dago guztiaren funtsa, hanka sartzeko prest egotean, eta zaurian. Hor dago zirrikitua, hortik abiatzen da zerbait. Bestela bueltaka zabiltza leku berean, eta oso erosoa da, baina ausardia behar da”.

Norbere buruarekin ringean

Diskoaren aldean, “ezberdina” izango da zuzenekoa. Bakarka ez bada, ohiko bidelagun Carlos Taroncherekin (klarinete baxua) eta Karlos Arantzegirekin (perkusioa) arituko da kantaria —apirilaren 11n dute lehen kontzertua, Donostian—. Eta horretarako ere, oholtza gainean egoteko, “adorea” behar dela iruditzen zaio. “Orokorrean, gustatzen zait nire diskoa egitea eta kaleratzea, baina beste aldetik ez. Nire gozamena pozoitsua da. Niretzat ikasteko modu bat baita kantuak egitea. Hau esan nahi dut? Nola esango dut? Sormena hori da, ikastea. Eta hor oso ondo pasatzen dut, baina gero beste musikari batzuekin jo behar dut, estiloz aldatu, beste lekuetan izan maizter. Nirea bakarrik nekagarria egiten zait. Ederra da, baina baita beldurgarria ere, beste bati azaldu beharra agian inongo hunkidurarik sortzen ez dion zerbait”.

“Belar txarren abarora joan, eta zeure buruari uzten diozunean kale egiten, uzten duzunean gauzak gaizki irten daitezen… hau da, hori askatzen duzunean —eta niretzat oso gauza zaila da hori—, zuzenekoa zoragarria izaten da”

“Hala ere, hori dena buruko bla-bla-bla da”, eten du, eta berriro bideratu: “Zeure buruarekin ringera igotzea da zuzenekoa. Zu eta ni. Ni eta ni, eta borrokan zaude. Belar txarren abarora joan, eta zeure buruari uzten diozunean kale egiten, uzten duzunean gauzak gaizki irten daitezen… hau da, hori askatzen duzunean —eta niretzat oso gauza zaila da hori—, zuzenekoa zoragarria izaten da”.

Musika, alde horretatik, “bizitzaren metaforarik onenetakoa” delakoan dago. “Ze musika, bizitza bezala, gertatu ahala pasatu da”. Diskoak horregatik “zapuzten” du musika, haren ustez. “Garai batean, agian, grabaketak zerbaiten dokumentazio ziren, eredu bihurtu dira gero, baina gezurreko ereduak dira, zeren manipulatuak dira. Zuzenekoa da benetakoa, eta hor zaudenean eta besteak ere bai, eta beste guztia ahazten duzunean, ez dago ezer ederragorik”.

Kasualitatea. Elkarrizketa egin artean heldu da banatzailea Larbururen etxera. Haren zain zegoela hasi du solasaldia, eta amaitu arte itxaron du kutxa zabaltzeko. Guraize, kartoi eta paper zimur hotsak sartu dira grabagailura. “Iritsi da”, eta isiltasuna. Ale bat eskuetan hartuta, “jo, aupa, Iñaki!”, Larburuk. Iñaki Landak egin ditu ilustrazioa eta diseinua. “Ez dut aipatu, baina hura izan da disko honetan akonpainatu nauten kideetan handienetako bat. Duela urtebete-edo deitu nion, eta egin ahala bidali dizkiot kantuak ordutik. Urrezko zalduna izan da”.

“Bertigoa bilatzera joan naiz”
Azalberritze batena. Gorputzaldi hori utzi dio disko berriaren bilaketak Anari Alberdiri (Azkoitia, Gipuzkoa, 1970). «Badira matxinsalto moduko batzuk azal bat garatu, horren barruan bizi, eta gero oso-osorik hortik ateratzen direnak, azal hori erreplika bat bezala utziz alboan. Ba, antzeko zerbait izan da. Gitarrarekin hasten zara, kantatzen duzu ‘itsasoan mugak’, kabitzen da, bazoaz, eta, derrepente, zure lekutik kanpo zaude. Hori zeure buruari eskaintzea sekulakoa da. Jendearentzat igual ez doa inora, baina ni arriskuan sentitu naiz, benetan beste leku batetik ari nintzela. Eta, gaur, diskoa atera da, eta lasai nago».

Hamar kantu bildu ditu lan berrian, «inoiz baino gordinago, idorrago, amorratuago eta narratiboagoa» den diskoan, Eider Rodriguezek aurkezpen orrian idatzi duenez, eta Raymond Carverri hartutako Giza zarata ideiaren pean bildu ditu denak. Beste aldaketa bat ere bada: Bidehuts utzita, Tristuraren Industriaren zigilu propioa estreinatu du.

Anari, Hernanin, ‘Giza zarata’ diskoa atera berritan. JON URBE / FOKU

Azken diskoekin harrera beroa bildu du Anarik. Eragin dizu jendea gainean izango dela jakiteak?

Ni oso ondo gogoratzen naiz inork espero ez zuela diskoak ateratzea zer zen. Orain igual badago espektazioa, baina betiko txistea da: jendeak zure aurreko diskoa nahi du beti, eta hori ezinezkoa da. Are, nik orain ez nuke Zure aurrekari penalak berriz egingo, eman didan denarekin ere. Sentsazioa zen hor eroso nengoela, erosoegi igual. Eta niretzat arriskua da beti leku seguruena sortzeko. Bertigoa behar dut, eta kasu honetan bilatzera joan naiz: beste leku batean grabatuz, idazteko beste era bat bilatuz… Hor badakizu prozesuan haustura bat egongo dela, eta, alde horretatik, gustura nago.

Eta nondik hasi duzu lan hori?

Beti joaten naiz idazten, eta baneuzkan maketa batzuk ere. Bitartean, uste dut badagoela parte bat zugan aldatzen doana. Bila zabiltza, gauzei erreparatzen, eta gero jartzen zara modu kontziente batean bildutako horri begira. Niretzat nahiko prozesu inkontrolatua izaten da, obsesiboa bihurtzen den arte. Agian daukazu Glovoko kaxa horia eta «bere zentimetro karratutan sartzen den gure garaiaren ankerkeria» esaldia, eta disko osoa egin behar diozu horri.

Beste ideiaren bat ere egon da hasieratik?

Bunkerrarena, adibidez. Nola gauden geruzaka, kapa geopolitiko eta bestelakoetan bilduta. Aurretik intimitateaz asko idatzi dut, eta orain nagia neukan. Behar nuen gauza sozialagoei buruz-edo aritu, bazetorrena Zure aurrekari penalak-etik eta Epilogoa kantutik. Baina ez da derrepente beste azal bat janztea: azalari buelta barrutik eman behar diozu, zure ahotsari buelta barrutik eman. Eta hori oso zaila da.

“Agian daukazu Glovoko kaxa horia eta ‘bere zentimetro karratutan sartzen den gure garaiaren ankerkeria’ esaldia, eta disko osoa egin behar diozu horri”

Aldenduta ere, segi dezan Anariren unibertsoaren parte izaten.

Bai. Hala balitz, poza emango lidake. Nik uste dut hiru kantutan mugitzen naizela beti: liriko-dramatikoak, kantu askoz zuzenagoak —hemen Kontinente zaharra, adibidez—, eta biluziak diren kantuak.

Hemen Bunkerra, adibidez.

Bai. Ez zait gustatzen edo ez dakit egiten kantu mota bakarreko disko bat. Dinamika behar dut, eta hemen asko erreparatu diot horri: kantu bakoitzaren izaera musikalari hitzak ahalik eta gehien ajustatzeari. Troiako zaldia-ren doinuak berak, adibidez, izan zezala hitzetan aipatzen den prozak puntua, eta gauza bera besteekin. Aurretik kontzeptualagoa izan naiz, baina disko hau oso kantuka pentsatu dut.

//www.youtube.com/watch?v=hpLFeyrPyKI

Anariren ‘Giza zarata’ diskoko ‘Troiako zaldia’ kanta.

Ordena ere deigarria da. Kontinente zaharra punkienaren ostean jarri duzu Bunkerra, esaterako.

Hori zen jokoa. Seguru sentitzen gara gure intimitateen bunkerretan, baina hor ere ez gaude salbu. Niretzat diskoko kanturik gogorrena Bunkerra I da. Lehen toma batean dago grabatuta, akastun toma batean, lehen diskoko Anarirekin ere konektatu nahi izan dudalako.

Auzi sozialei zuzenago kantatzeko hautua egon da azalberritzearen muinean?

Bai, hein batean. Ni oso pertsona politikoa izan naiz beti, artistikoki izan naizena baino gehiago. Urgentziazko kantuak beti egon dira hor —anaia intsumiso zebilenean egindakoa, AHTren kontrakoa…—, baina, artistikoki, beste leku batetik garatu naiz, melankoliatik-eta. Eta uste dut, eginaren eginaz, nire izaera sozial-politikoa alineatzeko beharrera etorri dela orain bidea. Niri Amua kantuak esplikatu zidan pertsonala politikoa den kontzeptua —hor nire kantuek beste dimentsio bat hartu zuten—, eta orain da pixka bat gogora ekartzea, pertsonala bai, baina pertsonala ez dena ere politikoa dela.

“Bunkerra I’ lehen toma batean dago grabatuta, akastun toma batean, lehen diskoko Anarirekin ere konektatu nahi izan dudalako”

Garaiaren argazki iluna egiten du diskoak. Hala hautematen duzu?

Etorkinen drama, droga kontsumo gero eta altuagoa —bai euforiarentzat, kokaina; eta baita kulpa eta malenkoniarentzat ere, prozac-a—, esplotazioa, feminizidioa… amaiezina da gure ongizatean kamuflatzen den garaiaren ankerkeria. Hori dago diskoan. Eta nola dena batera gertatzen eta heltzen zaigun, zoratzekoa da. Nor garen gu hor, munduari behatzarekin bueltak emanez. Baina dagoen eta gogorrena inboluzioa da niretzat; sozialki, politikoki. Hainbat eskubideren inboluzioa ikustea inolaz ere espero ez duzun zerbait da.

Eta, halere, garaiaren urgentziari ez ezik, egunerokotasun xeheari ere kantatu diozu. Zure kantua hortik erabat desitsatsi ezin bazenu bezala?

Bai. Ez dut hori ukatu nahi izan. Lehen esan dizudana da: jertseari buelta bat ematea, baina jantzita daukazula.

Gereziondoak, ilargia, leku abandonatuen edertasun arraroa… poetikotasunaren bilaketa ere zure-zurea da.

Dena doalako batera. Liburuaren [Gari eta goroldiozko] aurkezpenean aipatzen nuen: argazki bat ateratzen baduzu, dena sartzen zaizu, ez zuk nahi duzuna bakarrik. Sartzen zaizkizu arbolak, langileak eta han bakarrik doan hori. Lehen esan duzu zer elementu zeuden hasieran, eta beste bat zen munduari su emateko gogoa pizten zaizu eta konformatzen zara zigarro bat piztuta. Nik ez dut erretzen, eta inguruan galdetu nuen: erre dezaket zigarro bat nire disko batean? Eta lehen ez, baina orain bai, erre dezaket. Matxinsaltoaren azal hori kenduta, distantzia estetiko bat dagoelako kantuetan.

“Amua’ kantuak esplikatu zidan pertsonala politikoa den kontzeptua, eta orain da pixka bat gogora ekartzea pertsonala ez dena ere politikoa dela”

Orain hartu duzu distantzia horren kontzientzia?

Horren kontzientzia hartu baino gehiago, aukeratu egin dut hori. Eta horrek eman dit beste zera bat oso nirea dena, eta da ironia edo autoironia. Distantzia estetiko hori dago Vesna Vulovic-en ere, “ez zara Vesna Vulovic baina zuk ere galantak bildu dituzu bizi honetan” kantatzerakoan. Horretarako aukera zigarro hori piztearen keinuak eman didala uste dut.

Aipatu duzu Gari eta goroldiozko, azken diskotik honako tartean argitaratu duzuna. Hura idazteak eragin dizu disko honen idazketan?

Seguru, liburutik pasatuz ere egin dut bidea. Liburuan ere badago distantzia estetiko bat —egia da kontatzen dena, baina ez da erreala—, eta diskoko kontzientzia soziopoetikoa ere badago. Une batean, pentsatu nuen ona litzatekeela liburuarekin disko bat egitea, baina jarri nintzen, eta garbi ikusi nuen hori ja ez nuela egin nahi.

Paco Locorengana jo duzu grabatzera, Espainia hegoaldera. Zeren bila?

Zakarra da haren produzitzeko era, eta aspaldi nahi nuen harekin grabatu. Ez zaitu ezagutzen, gainera, ezberdin entzuten zaitu, eta horrek asko ematen du. Harekin batera, badago beste pertsona bat diskoan, Joaquin Pascual. Beti egon da —Irla izan-en, Harriak-en, Orfidentalak-eko pianoan…— , baina oraingoan Valentziara joan naiz pare bat aldiz, eta harekin arreglatu ditut kantuak. Biok bilatu dugu beste era bateko disko bat egitea.

//www.youtube.com/watch?v=fZkYz8WeBT4

Anariren ‘Giza Zarata’ diskoko ‘Vesna Vulovic’ abestia.

Oraina kontakizun. Erresistentziak hitzaldi zikloan hartu zenuen parte aurrekoan, Bilbon, eta gerra asko galdu izanaz aritu zinen. Azalduko zenuke hori?

Laburrean, esan nuen erresistentzia kulturalaren inguruan badagoela ardatz bat lotzen nauena Mikel Laboa-tik Pello Reparaz-era, euskaraz bakarrik abesteko hautuagatik. Hori erresistentzia maximo bat da. Erradikala. Eta gero badagoela beste erresistentzia kultural bat, guk dakarguna, Lisabo eta hauekin batera konektatu gaituena munduko egiteko beste modu batera. 90eko hamarkadan, gure erreferentziak, Fugazi-eta, saiatu ziren musika munduak sortzen duen inertzia kapitalistaren erruedari makila bat sartzen. Eta gu saiatu ginen, gure txikian, hemengo inertziei ere aplikatzen hori. Eta hor daukat gerra asko galdu izanaren sentsazioa. Dena den, bataila epikoak norberak bere gain hartzea ere ez da bidea. Artistak izan behar du nahi duena. Erabakigune politikoetan daudenena da benetan ardura.

“Ez nago lasai Spotifyn, baina Spotifyn nago. Joaquinekin, Paco Locorekin, Thalia Zedekekin… guk Spotifyri buruz hitz egiten dugu, ze kaka zahar den hau”

Plataforma handiek zerikusia dute diozunarekin?

Noski. Ni Spotifyn nago munduko kulpa sentimendu denarekin. Ez nago lasai Spotifyn, baina Spotifyn nago. Joaquinekin, Paco Locorekin, Thalia Zedekekin… guk Spotifyri buruz hitz egiten dugu, ze kaka zahar den hau —1.000 entzunalditik beherako taldeak botako dituztela, hiru hilabeteetan 45 euro kobratzea…—, edo jaialdiekin zer ari den gertatzen, eta iruditzen zait erresistentzia horiek ez ote ziren geratu gure belaunaldian. Ez dakit egon ote den horren transmisiorik.

Bidehuts utzi eta Tristuraren Industria izenpean autoekoitzi duzu diskoa. Zer dago horren atzean?

Pauso zail bat izan da, baina beharrezkoa. Bidehuts dagoen kotxerik ederrena da niretzat, halako kotxe klasiko bat, lanera joateko ordubete lehenago arrankatu behar duzu, pila bat zaindu… eta nik Twingo bat behar dut orain. Arintasuna. Are, gehiago, aldatu denean zenbat disko egin, disko fisikoak egin behar ote ditugun edo ez… Horregatik egin dut. Eta neurekin zerikusia duten beste eremu batzutako gauzak egiteko baita ere.

Musikaz haragoko proiektuak dituzu buruan, beraz?

Beti dauzkat, bai literaturan eta bai bestelakoetan.

“Hasieratik eduki dut argi disko fisikoa aterako nuela. Baina ‘Irla izan’ edo ‘Zure aurrekari penalak’ baino bost aldiz kopia gutxiago fabrikatu ditugu”

Formatua aipatu duzu. Zalantza egin duzu diskoa fisikoan atera edo ez?

Hasieratik eduki dut argi baietz. Baina Irla izan edo Zure aurrekari penalak baino bost aldiz kopia gutxiago fabrikatu ditugu. Nik oraindik behar dut objektua. Eta aparte: disko bat egiten ez baduzu, zenbat kantu egiten dituzu? Zerikusia du artistikoki beste leku batera heltzearenarekin. Egungo logikan, singleak solte botako banitu, leku erosoago batean geratuko nintzateke. Bat egin, eta bota. Demagun, Lagun izoztua egin nuen bezala, edo Vinu, Cantares y Amor. Eta polita da. Baina, nire ustez, obra artistikoak berak justifikatzen du disko baten bila joatea. Muturreko egoera horretan bakarrik bila nezake nik Vesna Vulovic bezalako kantu bat.

Diskoa aurkezteko orrian Aki Kaurismakiren unibertsoarekin lotu duzu kantu hori: herrenak herren, adore hartze moduko bat iradokiz diskoaren azkenetan.

Oso ondo pasatu dut kantua idazten. Gari eta goroldiozko bada halako autorretratu autoironiko eta desdramatizatu bat, eta doinu honek hasieratik eraman ninduen antzeko puntu batera. Kaurismakiren pelikuletan protagonista sartzen da tabernara eta beti dago talde bat jotzen, giro erdi punki erdi erromantiko batean, oso guaia, eta denbora guztian esaten nien taldekideei, “hau horiek bezala jo behar dugu”. Horrek ere ematen zidan erresistentzia estetikoaren potentzia. Kasualitatez ezagutu nuen Vesna Vulovicen istorioa [hegazkin istripu batean, 10.160 metrotatik salto egin eta bizirik atera zen], eta esan nuen, “hau da”. Ia inoiz ez duzu egiten nahi duzuna; beti, ahal duzuna. Hor gatoz denok.

“Minimala izatea nire mugak aprobetxatzea ere bada”
Lisboan egon da berriki, eta Madrilera eta Alemaniara joatekoa da hilabetea amaitu aurretik. Pozik da, «asko jotzea» egokitzen ari zaiolako; harrituta, kanpotik ari zaizkiolako heltzen gonbidapen dezente. Bigarren lan luzea eta bere ibilbideko laugarrena kaleratu berri du Ana Arsuagak (Tolosa, Gipuzkoa, 1994), Verde Pratoren izenpean: Adoretua (Plan B Rec). Ardatza ahotsean eutsita, bestelako estiloak —reggaetona, boleroa eta beste— landu ditu kantu berrietan, eta hasieratik bidelagun izan duen Jon Agirrezabalagarekin ondu du lana, Bilboko El Tigre estudioan. Donostiako Dabadaban aurkeztuko du gaur. Sarrera guztiak agortuta daude.

Maialen Andres / Foku

Nola ikusten duzu lan berria aurrekoen segidan?

Aurreko proiektuek ildo narratibo batzuk zituzten, lanerako aitzakia modura, baina honek ez. Hemen abestiak sortzen joan naiz, bizipenetatik abiatuta baina gero beste norabait eramanda, eta ondoren bildu ditut lan batean.

Beste estetika batzuk ekarrita bilatu nahi izan duzu diskoari osotasuna emateko bide bat?

Ez naiz zentzu horretan oso forma eman zalea. Abesti bakoitzean gauza batzuk ikasi, probatu nahi izaten ditut, eta konfiantza dut gero nahitaez lotuko direla guztiak. Grabatu ostean, komunean bakarrik ahotsa ikusten nien; gerora, ja hain gertu ez zaudenean, agertzen dira bestelako gauzak, errepikatzen diren gaiak —nostalgia, erotismoa…—, baina ez dut hori behartu nahi izaten.

Erritmo dantzagarriagoak probatzea izan da gogoetako bat?

Bai. Intentzio hori beti egon da —Kondaira eder hura-ko (2021) pare bat kantu, Zu atrapatu arte-ren bertsioa…—, baina uste dut gero eta gehiago ari dela nabarmentzen.

Itxuraz oso bestelako proiektua izan arren, suma daiteke Euskal pop erradikala (2022) bertsio-diskoaren segida lan berrian.

Niretzat, bai. Atzera begira, ikusten dut segida: Kondaira eder hura oso tragikoa zen, serioa; Jaikiera (2022) iluntasun horretatik ateratzen ikusten dut musikalki, hango Mundu leunena kantua dream-pop-etik gertu; eta bertsioekin uste dut nahasketa bat dagoela, baina ja beste gauza bat ikusten dela, argiagoa.

Nola abiatu ohi zara kantu bila?

Oso lan intuitiboa izaten da. Ahotsa da niretzat tresnarik errazena, naturalena. Audio asko dauzkat grabatuta proba modura, eta ideia asko hortik etortzen zaizkit, melodia aldetik; hitzak beti datoz gero. Instrumentalki, berriz, konturatu naiz inspiratzen nauten gauzak bakartzen ditudala. Bonbo bat gustatzen bazait, demagun, ez igual soinu aldetik, baizik abestian duen izaeragatik, bakartzen dut. Nebulosoa dirudi, baina niretzat nahiko gauza argia da: sentitu eta nirera ekarri nahi dudana. Horrela ere hasten naiz askotan: bonbo hori bilatzen, beste bonbo bat lortzen dut, eta hari segitzen diot.

Musikan zein hitzetan, ahalik eta gutxienarekin ahal beste hedatzeko nahia suma daiteke. Hori da pixka bat apustua?

Guztiz. Uste dut ni gehien hunkitzen nauen musikak baduela hortik zerbait, eta nire abestietan eta zuzeneko proposamenean nahi izaten dut indar hori egotea. Egia da gero horrek ez duela berdin funtzionatzen disko batean; abesti asko daude, eta erraza da magia hori apurtzea, monotono bihurtzea, hutsik geratzea… Ezin da abesti guztietan eragiketa berbera egin. Tira, ahal bai, baina niri ez zait formula bat interesatzen. Minimala izatea, gainera, ez da bakarrik intentzioa, mugengatik ere bada: ez dakit mila gauza egiten, bakarrik egiten dut… muga horiek aprobetxatzeagatik ere bada.

Ahozkotasuna eta elektronika uztartuta, «tradizioa berrizteagatik» aupatu izan da zure lana. Nola hartzen dituzu halakoak?

Ez dut neure burua hor eroso ikusten. Niretzat iturri garrantzitsua da ahozkotasunetik datorrena, oso modu naturalean iritsi zaidana; baina, aldi berean, ez dut neure burua musikari gisa hor ikusten. Ikusten dut musika askotatik edaten, eta ez da diskurtso bat; uste dut egiten dudan musikan gauza pila bat daudela. Aparte, ez dut uste Haizea taldeak baino gehiago lantzen dudanik nik tradizioa; alderantziz.

Zer ematen dizu ahotsa hain erdigunean jartzeak?

Gauza sinple batek daukan indarra, pertsona bat kantuan, oso ezberdina da konplexutasunean aurkitu dezakegun indarrarekin alderatuta, eta nik lehena bilatzen dut: daukadan gauza gutxia bere momenturik ederrenera eramatea. Gauza bat ez da hobea bestea baino, gehiago da zu zerekin identifikatzen zaren. Niretzat garrantzitsua da naturaltasun puntu bat, adibidez; sekulako apaingarririk ez jartzea, zuzena izatea.

Musika akademia batean ikasi nuen, baina inoiz ez nintzen trebe sentitu lengoaia horren kortsearekin. Ahotsarekin, ordea, musika lasaiago landu nezakeela sentitzen nuen, gozamen handiagoarekin.

Nolatan Adoretua izenburua?

Neure burua, musikari gisa, testuinguru batean kokatzearekin dauka zerikusia, Verde Prato modura ahalduntzearekin. Zuzenekoetan uste dut gauza argia dela.

BERRIAko Bi ahotsetara atalean maiz idazten duzu lanbidearen duintasunaz. Estutzen zaitu?

Niretzat arazo erreala delako aipatzen dut, agian, hainbeste. Etxe aberatsekoa ez bazara, ez dakit nola ahal den jarraitu eta jarraitu musika egiten. Aldatzen ez bada, niretzat ate itxi bat da. Ni asko jotzen ari naiz; nazioarteko kontzertuak ematen bat-batean, eta hilabetero probatzen dut ez naizela honetaz bizi. Orduan, zein bizi da? Denok dakigu, baina, aldi berean, ez dakigu oso ondo nola dabilen bakoitza. Ogibide bat da, baina errealitatea da ez dela ogibide bat.

“Internetetik kanpo, gauzak motelagoak dira, baina errealagoak”
Gaur-gaurkoz, Borrokan, JIEL, Mice, Satelitik eta Joseba B. Lenoir taldeetan dabil Ibai Gogortza (Bera, Nafarroa, 1980); baina haren izenak ukitzen ditu talde gehiago ere (Kaskezur, Napoka Iria). Aspalditik zuen gogoa, ordea, bere-beretik probatzeko, eta hala sortu du Harat, Mattin Arbelaitz (bateria) eta Iñigo Telletxea (baxua) lagun dituela. Bederatzi kantu bildu dituzte lehen diskoan; ilunantz girokoak, biziak. «Banuen gogoa hasieratik bukaerara nik exekutatuko nuen zerbait egiteko».

(Argazkia: Jon Iraundegi)

Inprobisazio lana omen dago diskoko kantuen abiapuntuan.

Bai. Ez nituen kantu landuegiak nahi. Mikel Lertxundirekin [Borrokaneko bateria jotzailea] aritu nintzen hasieran, zati batzuk probatzeko, eta, sobera pentsatu gabe, ikusteko zer emaitza ematen ahal zituen horrek. «Horrela hasi, horrela segitu, bukatu, eta listo. Orain beste zerbait». Orain arte, konposatzerakoan buelta anitz eman dizkiogu beti abestiei, eta aldi honetan zerbait freskoagoa egin nahi nuen, lan egiteko moduarekin ere esperimentatu.

Emaitzak ez du zirriborro tankerarik, ordea…

Ez. Lertxundirekin oinarria landu genuen, eta oraindik abestiak ez ziren ideia horiei bidaia motz bana bilatu. Geroko biribiltzea produkzio lanetik ere heldu da.

Taldea nola osatu zenuen?

Entseatzen egoten nintzenean, beste gela batean entzuten nuen bateria bat bere gauzekin. Mattin zen; proposatu nion, animatu zen, eta Iñigo Telletxea [Borrokaneko baxua] berdin. Ikusita banuela talde bat nire ideiak jotzeko prest, etxean landu nituen abestiak dezente, eta taldeko soinuaren bila jarri ginen. Gidaritza utzi didate, eta pozik ikusita pentsatutako abestien soinua ateratzen ari zela hirukotean. Emozio horrek ideia gehiago ekartzen dizkizu; motibatu nau horrek.

Gitarrarekin zaude Harat-en ere, baina kantuan. Urrats bat aurrera egitea eskatu dizu horrek?

Bai. Joseba Irazokirekin-eta koro dezente egin izan ditut, Borrokan-ekin ere bai oihuren bat, saxoa… baina kantu-kantua ez dut inoiz egin; izatez, ez dut ohiturarik etxean kantatzeko ere. Beste norbaiti erratea ere pentsatu nuen, baina azkenean neure buruari jarri nion erronka, eta sorpresarik handiena izan da ikustea baietz, jar naitekeela mikro baten aitzinean eta abesti oso bat abestu.

Hitz guztiak zuk idatzi dituzu. Gozatu duzu alderdi hori ere?

Hagitz gustura egon naiz, egia erran. Bolada bat izan dut astean zehar denbora dezenterekin, goiz jaikitzen eta gauza horiek [barreak]. Borrokan-entzat egin izan ditut zirriborroak, baina hasiak nituen ideia batzuk beste leku batera eraman ditut hemen.

Nabaria da Borrokan-en itzala diskoaren soinuan. Nola antzematen duzu lotura zuk?

Borrokan-ekin ari gara 13-14 urtetatik; mundu hau hor ezagutu dugu, eta ezinezkoa da orain eragin hori izango ez duen zerbait egitea. Harat Borrokan-etik bereizten duena egiteko moduak dira. Borrokan-en gauzak dira hagitz geldoak, egoten gara denbora pila bat entsegutik entsegura, eta tarte horretan mila buelta ematen dizkiozu abestiari. Horrek baditu alde positibo pila bat, baina jakin nahi nuen denbora muga txikiagoan noraino heltzen ahal nintzen, edo ginen talde bezala.

Taldearen izenak badu aparteko istoriorik? Kantu bat ere bada.

Abesti hori grabatu baino lehen, egin genuen maketazio bat taldean; lau pautarekin, konponketa soberarik gabe, hirukote soinuarekin, eta bai niri eta bai taldekideei pila bat gustatu zitzaigun emaitza: fresko entzuten da. Batetik, izan zen ikustea hori zela denbora gutxian abesti nahiko borobil bat egitea, gure ustetan beti. Eta, aldi berean, letrak ere aipatzen du bigarren planotik irtetea, bide bat, pausoa, hori dena… horregatik ere ona zen taldearen izenerako.

Xabier Erkiziak (Spam) eta Kattalin Ezkerrak (Zubia) hartu dute parte bi kantutan.

Bai. Norbere burua saltzeko beharrari nahiko buelta ematen ari naiz azken boladan, eta erabaki nuen iragarki bat egitea disko barrenean, bakarrik diskoa zutenek entzun ahal izateko. Diskoko pasarte ezberdinekin Xabik collage polit bat egingo zidan. Estudioko egunak bukatzen zitzaizkidan, eta azken unean agertu zen; baina entzun, bi ukitu eman, eta aurrera. Eta Kattalin ere segituan animatu zen koroak egitera. Iñigo Irazoki, Mikel Irazoki… inguruan jendea izateak beti laguntzen du.

CD formatuan kaleratu duzue lana, eta sareetara igo ez. Argi zenuen erabakia?

Berandura arte ez diot erreparatu horri, baina, aurreko guztiarekin bezala, azken boladan buruan dauzkadanekin bat etorriko zen erabakia hartu nahi izan dut. Eta hor dago egoaren kontua, kontrolarena, sare sozialena… Gaur egun publikatzeko momentua Interneten jartzen duzun momentua da, eta probatu egin nahi nuen hori. Agian interesa duen jende bat ez da enteratu, baina denbora kontua ere bada. Internetetik kanpo gauzak motelagoak dira, baina errealagoak ere bai.

Lanbidea ere baduzu musika. Nola daramazu afizioaren eta ogibidearen arteko oreka?

Ongi. Gaizka Sarasolaren Intxaurra obrarako musika ere egin berri dut, aurrekorako [Iluntzen] ere egin nuen, eta horrelakoek astean zehar lan egiteko zerbait ematen dizute. Gero hainbat talderekin baditut kontzertuak, agendak bateratu beharra, eta aparte baditut bertze talde batzuk kontzertu hagitz gutxirekin eta normalean kobratu gabeak izaten direnak… baina berdin-berdin egiten ditut gustura. Uste dut aberasgarria dela mugimenduan egotea. Orokorrean saiatzen naiz pentsatzen ez dela lana, eta, kontu korrontea hagitz baxu dagoenean, orduan gogoratzen naiz baietz, behar dudala. Baina, aguantatzen dudan bitartean, segituko dut.

Zeharkaldi berri bat hitz zaharren gainean
«Egunak eta gauak, uda eta neguak/ etsipen ilunenak, zorion orduak/ bizitzaren zauriak, helburu galduak/ laztanik xamurrenak, bide erratuak/ elkarren babesean igarotakuak». Xabier Leteren kantua etorriko zaio bati baino gehiagori hitzok irakurtzean, eta Karlos Gimenezek sortutako doinuz, beharbada. Juan Luis Perez Mitxelena Petti-ren ahots grabez datoz orain, ordea, Bider 5 kolektiboaren lehendabiziko diskoan: Abestiak gogoan du izena, eta beste hainbatek abestu zitzaten Gimenezek idatzitako melodiak ditu oinarrian. «Niretzat, benetan, opari bat izan da kantu hauetara itzultzea eta horien inguruan talde berri bat osatu ahal izatea. Opari bat», errepikatu du pianistak.

Karlos Gimenez + Nerea Gorriti + Iñaki Salvador + Francisco Herrera + Petti = X5 kolektiboa

Maiz bigarren planoan baina beti lehen mailako kantarien ondoan aritutako musikaria da Gimenez (Rosario, Argentina, 1956). Imanol Larzabali pianoan lagundu zion urte luzez, baina baita Xabier Leteri, Antton Valverderi, Pier Paul Berzaitzi, Amaia Zubiriari eta besteri ere, eta haientzat idatzitako doinuak berreskuratu diu orain Bider 5 kolektiboak. Iñaki Salvador eta bera hasi ziren taldea martxan jartzen, Imanol jazz proiektuan elkarrekin aritu ostean, lau eskutara. «Gogoa gelditu zitzaigun bi pianorekin lanean jarraitzeko, eta pentsatu genuen disko bat grabatu genezakeela nire bizitza profesionalean sortutako abestiekin; hortik Abestiak gogoan izenburua». Beste kide batzuk ere behar zituztenez, hala batu dira taldera Petti eta Nerea Gorriti ahotsetan eta Francisco Herrera biolinean eta biolan.

Hamahiru piezak osatzen dute diskoa, eta Gimenez bera arduratu da hautaketaz. Moldaketak Salvadorrek eta biek egin dituzte, baina taldean bilatu diote azken forma kantuei. Bilaketa momentu horietan sortutako giroa nabarmendu du, hain justu, piano jotzaileak: «Entseguetan eta solasaldietan konplizitate ederra sortu zen, eta horrek lan artistikoan asko lagundu duela pentsatzen dut. Niretzat behar-beharrezkoa da hori, bai lan artistikoan eta bai eguneroko bizitzan».

Musikariarentzat berezia den kantu batek irekitzen du diskoa: Berriro igo nauzue ene mendira. Artean elkar apenas ezagutzen zuten garaian, Gimenezek melodia bat pasatu zion Imanoli kasete batean, eta Leteren olerki bat ondo joan zekiokeela ikusi zuen hark; horrela sortu zuten kantua. Gainontzean, oro har, piano gainera heltzen joan zaizkion poemak musikatu izan ditu.

Beste salbuespen bat ere badator diskoan, ordea: Jardin bat zuretzat. Orduan ere aurrez zeukan doinu bat erakutsi zion Gimenezek Leteri, eta haren gainean idatzi zuen olerkia poetak.

Diskoan bildutako kantu gehienen hitzak Letek idatzitakoak dira, bada, lau izan ezik: Orixeren Nere maite baso, Joseba Sarrionandiaren Oroimeneko portua, Joxerra Garziaren Izarapean eta John Donneren Musde Herio. «Shakespeareren poeta garaikide bat da Donne, eta heriotzaren kontrako poema bat idatzi zuen. Zuberotar batek euskaratu zuen gero, eta hortik abiatuta egin nuen nik kantua, Pier Paul Berzaizentzat», oroitu du.

Badira multzoan hiru kantu berri ere. Leteren hitza dutenak, baina Letek inoiz entzun ez zituenak: Imanol lagunari agurra —Larzabalen hileta egunari jarritakoa—, Neguan izan zen —Lurdes Iriondoren heriotzari eskainia— eta Biluts azkenean. Gimenez: «Xabierrek azken disko bat egin nahi izan zuen; bidali zizkidan olerki batzuk, ni orduan hasi nintzen zerbaitetan, baina gero tarte batez utzi genuen, eta azkenean bera joan zen, eta ez zituen entzun». Tonu goibelekoak dira hiru piezak, baina sorburuan emozio argitsuago bat ikusten du pianistak. «Nahiago dut gogoratzea maitasunetik sortu direla kantu horiek, ez tristuratik».

Diskoa Pottoko Studion grabatu dute, Fredi Pelaezekin, eta lan arina izan da, «sinplea», Gimenzen hitzetan. «Ohikoena izaten da lehenengo gauza bat grabatzea, haren gainean beste bat, gero beste bat… baina azkenean hoztu egiten da dena. Aldiz, elkarrekin grabatzeak nolabaiteko kontzertu giroa ematen dio diskoari, eta hala egin dugu. Oso denbora gutxian, dena prest zegoen».

Gelditzeko kolektiboa

CD formatuan kaleratu dute lana, eta Gimenezek azpimarratu du «mimo handiz» saiatu direla zaintzen formatu fisikoa. Internetez eta ohiko saltokietan jarri dute eskuragarri, eta kontzertuak noiz aterako zain daude orain. Aipatu du, baina, zuzenekoen zirkuitua beste garai batzuen aldean askoz konplikatuago ikusten duela egun. «Oskorrirekin hasi nintzen ni, eta asteburuero herriz herri aritzen ginen. Orain zaila da kontzertu bat lotzea, eta ez zait iruditzen programatzaileen kontua denik. Gu gara askotan ez garenak mugitzen; ez gara joaten kontzertuak entzutera, ez ditugu diskoak erosten». Abestiak gogoan zuzenean aurkezteko borondatea berretsi du, hala ere, baita Bider 5 kolektiboarekin lanean segitzeko gogoa ere. «Hau lehen proiektua izan da, baina badaukagu beste batzuekin jarraitzeko asmoa».

Anari: “Erreka transmititu behar da, eta ez putzua”
«Noiztik eta nondik nator?». Ardatz horiek argi utzi ondotik hasi da kantaria hitzaldiko galdera hirukoitza aletzen: Zer, zergatik eta zertarako (kantatu)?. Anari: «Azkoitian [Gipuzkoa] sortu nintzen, munduko leku euskaldun eta tradizionalenetako batean. Baina orduan, eta gaur egunera arte, Azkoitian garrantzi gehien duten gauzak gazteleraz pasatzen dira, eta ez zara inor El Diario Vasco-n agertzen ez bazara. Esan nahi dut: ez dira bat Azkoitia bezalako leku batean sortu eta euskaraz sortzea. Hortik nator». 1990eko hamarkadan agertu zen «musikaren mundura» Anari Alberdi, eta ordutik hona bizi izandakoak oinarri hartuta aritu da euskal kantagintzaren bueltako Kanterri ikastaroan, Oiartzunen (Gipuzkoa), Fermin Etxegoienen ondotik eta Itxaro Bordaren aurretik —Oiartzungo Udalak, bertako Kantagiltza elkarteak eta Ahotseneak antolatu dute, euskarazko kantagintza aztertu eta sustatzeko xedez—.

Kanterri jardunaldietan hitzaldia eman zuen Anari Alberdik. (Andoni Canellada / Foku)

Lehen agerpena bakarka egin eta gutxira, Esan Ozenki diskoetxearekin bat egin zuen Anarik —1997an atera zuen Anari estudioko lehen diskoa— ; eszena hartan, baina, «friki» moduan oroitu du bere burua: «Bap!, Dut, Negu Gorriak… eszena gogorreko eta proklama politiko handiko garaia da, eta ni ez naiz hor kabitzen». Hortik ere badatorrela azaldu du, eta, egun, hiru hamarkada igarota, katebegi izatearen sentipena duela: «Gero eta gehiago sentitzen dut plaza beste batzuena dela eta hala izan behar duela; guk ez dugu hainbeste parte hartu behar, are gutxiago gauza txarrak esaten».

Transmisioaren ideiari helduta, beste ezer baino gehiago, gorpuzten den zerbait dela defendatu du: «Norbera da transmisioa, egiten duenarekin». Gaineratu du, halaber, bere ustez transmisio osasuntsu batek onartu egin behar duela «ia gehiena» galdu egingo dela. «Garai denetan euskaraz sortuko duen jendea egotea da inportantea, eta ez duela 40 urteko kantuak euskaraz kantatuko duenik izatea». Euskaraz sortzeko grina modurik «despolitizatuenean» bizitzearen alde egin du, bada. «Erreka joango da betetzen edo ez, garaian garaiko euriaren arabera, baina erreka transmititu behar da, eta ez putzua».

Transmisioaren inguruko irakurketa etsikorretatik ere aldendu egin da, eta mesfidati agertu da zenbait azterketa 12-14 urteko gaztetxoen artean egitegatik, adin tarte hori «gazteen adin erreferentziala» ez delakoan. «Gaztetxeetan ez dagoela inor? Tira, baina talde pila bat daude jende mordo bat mugitzen dutenak, eta Instragramen edo beste leku batzuetan sekulako feedback-a dago». Jori ikusten du erreka: «Uste dut badoala».

Euskal kulturak zerbait behar badu, bere buruarengan sinestea behar du, Anariren ustez: «Garrantzitsua da kanpora ateratzea, ederra da, baina euskal kulturaren indarrak inplosiboa izan behar du, ez esplosiboa; sakona eta ez zabala, ez dena neurtzen bakarrik zenbakitan».

«Nola zen ezer ez nekienean?»

Bera kantuak egiten imitazioz eta bulkadaz hasi zela kontatu du musikariak. «Hasten zara imitatzen, aldatzen duzu akorde bat, ohartzen zara hori ja beste zerbait dela, eta hor duzu zure lehen kantua». Bidean aurrera egin ahala, ordea, «kontzienteegi» bilakatzen da sortzailea, Anariren esanetan —«beti dago hor: nola zen ezer ez nekienean?»—, eta uste du jasotakoaren eta norberak jartzen duenaren arteko jokoa indartzen dela orduan: «Badaude musikari oso birtuosoak, baina agian ez dutenak hainbeste ematen berenetik, eta niretzat hor dago artista baten garapena». Eta hor gakotzat jo du hizkuntzaren aldagaia, nor bere hitzetatik aritzea.

“Nik ere urte askotan pentsatu dut poemak ziruditen abestiak abesti onak zirela; orain ez dut halakorik pentsatzen”

Kantua hitzaren, melodiaren eta interpretazioaren arteko nahasketa baita Anarirentzat —interpretazioa, hots, kantaera eta produkzioa—. «Abesten hasi nintzenean, nire entzulea gehiago zetorren musikatik, eta orain gehiago dator hitzetatik». Bere garapena ere halakoxea izan dela azaldu du, eta egun, batik bat, hitzetan jartzen duela indar gehiena. «Biak dira garrantzitsuak, baina orain gehiago delegatzen dut produkzioa». Abesti bati eskatzen diona, baina, bien arteko lotura albait finena izatea dela esan du, eta irudipena du Zure aurrekari penalak diskoko (2015) “Luizia” abestian lortu duela hori orain arteko ondoena. «Hitzaren progresioa akordeen progresioari lotuta dago».

Hitzarekiko loturaz ari, Hautsi da anphora (1980) beretzat izan zen «leherketa» oroitu du kantariak —Ruper Ordorikak Bernardo Atxagaren Etiopia-ko (1978) olerkiak musikatu zituen bertan—. «Gu hortik gatoz», itzuli da jatorriarekiko gogoetara, baina ohartarazi du, halaber, tradizio horrek albo kalterik ere eragin duela: «Uste dut Euskal Herrian gehiegi lotu dela letra on bat poetizazioaren kontzeptuarekin. Nik ere urte askotan pentsatu dut poemak ziruditen abestiak abesti onak zirela; orain ez dut halakorik pentsatzen». Eta adibide bat: «’Etorri azkar, zain nago’, hori bakarrik izan daiteke kristoren letra».

Poema liburuetan abestietarako izpiak topatu ordez, bestelako lekuetan bilatu ditu horiek azken diskoetarako. Prentsan, kasurako. Hala idatzi zuen “Piromania”, mendiari su ematea maite zuen Galiziako emakume baten istorioaren berri El Mundo-ko artikulu batean irakurri ostean.

«Ataka batean nago oraintxe»

Lerro zuzen bat eta sigi-saga bat hari itsatsita doana, lerrotik askorik urrundu gabe. Halaxe irudikatzen du jarraitu beharreko bidea musikariak. «Derrigor mugitu behar duzu, leku berean egoteko bada ere». Oraintxe, baina, bere burua «ataka» batean sumatzen duela aitortu du —«nire abestiek ez dute esaten nik orain esatea nahiko nukeena»—, eta horri lotu dio Nacho Vegasen “Vinu, canteres y amor” kantuaren bertsioa egin izana pandemian, izaera sozial agerikoa duen lana. «Nire bizitzan egon diren gauza latzenak heriotzak izan dira, gaixotasunak eta gorabehera emozionalak. Hortik abestu dut, eta pertsonalaren berrirakurketa egin den urte hauetan, horiei beste zerbait ikusi zaie». Orain, ordea, pertsonala ez dena ere politikoa dela oroitu nahian ari da. «Denak oporretara goaz entzunda agian oporretatik bueltan ez dela berogailurik egongo. Garaiak eramaten zaitu beste modu batera idaztera; ni behintzat horren bila ari naiz».

Euskaraz sortutako abesti bati eskatzen dion minimoa «zuzentasuna» dela ere aipatu du bukatu aurretik kantariak. «Akats ortografikoz, sintaktikoz eta bestelakoz betetako kantagintza jaso dugu, eta desafinatutako instrumentuekin grabatzea bezala da hori, inork bere buruari baimenduko ez liokeena».

“Rocka gustatzen zaionak badu cumbiarako belarria”
Erdibitu egin dira. Edo bikoiztu, zehatzago. Duela hilabete plazaratu zuten lan berriaren aurrerapen kanta Niña Coyote eta Chico Tornadok, bideo ilun, iradokitzaile eta energiko batez lagunduta —balio dute adjektiboek euren musika deskribatzeko ere—, baina hura soilik zetorrenaren erdia zen, eta astebetera etorri ziren kanta berria eta bideokliparen beste erdia, bestelako izenez sinatua: Don Condor eta Ñora Alacran. Musikari berberak, baina, aldi berean, ez guztiz berdinak. Niña Coyote eta Chico Tornado vs. Don Condor eta Ñora Alacran (Pozoia Records) izenpetu dute Usua De la Fuentek (Donostia, 1982) eta Koldo Soretek (Donostia, 1976) euren ibilbideko laugarren lan luzea, eta azken urteetan lekua irabazarazi dieten zuzenekoak eskaintzera itzuli berri dira harekin. «Oso ondo hasi da», ospatu du Soretek. «Duela bi asteburu Bilbo, Bartzelona eta Madrilen izan ginen, The Baboon Show-rekin, eta kristoren harrera izan zuen; oso gustura». Aurreko larunbatean, berriz, Berrizen (Bizkaia) eta Logroñon (Espainia) jo zuten: «Eromena izan zen».

Niña Coyote eta Chico Tornado bere alter egoekin, Don Condor eta Ñora Alacran. (Galder Izagirre)

Eraldatu egin da bikotea lan berrian, baina lortu dute euren unibertso bereizgarria bazter utzi gabe egitea. Bi aurpegiko lana da azkena, eta zazpi kantu datoz bakoitzean; bestela esanda, Niña Coyote eta Chico Tornadoren rock pisutsua batean; Don Condor eta Ñora Alacranen cumbia surfa bestean. Azken biak euren «alter egotzat» har daitezkeela diote. De la Fuente: «Niña Coyote eta Chico Tornado, eta Don Condor eta Ñora Alacran ez dira etsaiak: kuadrillakoak dira», eta barreak ihes. «Musika pixka bat ezberdina egiten dute, baina ondo moldatzen dira: esango nuke rocka gustatzen zaionak cumbiarako belarria daukala, normalean».

Mexikon piztu zitzaien ideia. Hiruzpalau bider egon dira han biran, eta 2016an cumbia ugari entzutea suertatu zitzaien. «Harrapatu egin gintuen, poliki-poliki». De la Fuente: «Txantxa bezala hasi zen dena: noizbait egin behar genukeela guk ere cumbia talde bat. Izena ere hantxe asmatu genuen, hango lagun batekin; barre pila bat egin genuen horretaz pentsatzen auto bidaia batean. Gero, konfinamenduan, berriz hasi ginen cumbia pila bat entzuten, eta azkeneko hilabete hauetan joan gara gauzak probatuz. Guretzat ere sorpresa bat izan da: lanean jarri, halako kantuak sortu eta gustuko izatea».

Diotenez, modu «nahiko paraleloan» joan dira sortuz lan bikoitzaren bi aldeak. «Cumbia diskoan badaude kantuak aurretik rock formatuan egindakoak eta gero cumbiara pasatu ditugunak», azaldu du Soretek. «”Hilobia lantzen”-ez gain». Anestesiaren 1995eko abesti horren bertsio bat ere sartu baitute cumbia diskoan.

Entsegu lokalean ondu dute lehen diskoa; etxean, cumbiakoa. «Bigarrenak instrumentazio asko dauka; gitarrak, baxuak, eskusoinua, erritmoak… eta lokalean entseatzeko ez zen erraza», hasi du Soretek, eta segi De la Fuentek: «Niña Coyote eta Chico Tornadon beti dugu kontua dena guk egin ahal izatearekin, zuzenekoetan bion artean egingarri izateko. Baina hemen horrekin puskatu dugu, eta bakoitzak instrumentu pila bat grabatu ditugu».

“Cumbiarako hurbilketa bat izan da, gure ikuspuntutik. Iluna da oraindik ere, atmosfera sakonekoa, gure rockaren antzekoa”

Deigarria da, ordea, nola lortu duten lehen diskoaren rockaren arrastoa cumbiaren eremura ere luzatzea. Bat datoz. «Cumbiarako hurbilketa bat izan da, gure ikuspuntutik. Iluna da oraindik ere, atmosfera sakonekoa, gure rockaren antzekoa». Rockarena nola, cumbiarena ere «mundu oso zabala» dela diote, eta, batik bat, «cumbia relajada» deritzon ildoari jarraitu diotela zehaztu du Soretek. «Abiadura moteleko cumbia da, stoner ukitua duena». “Sin guaranche” kantua, adibidez, bossa novara hurbiltzen dela ere aipatu du, eta, oro har, «gitarra surferoak» baliatu dituztela. «Dena den, hau dena orain ari gara aztertzen; prozesua nahiko intuitiboa izan da».

«Lehen zail, orain zailago»

Bidelagunak ere izan dituzte proiektuan: Ioritz Apaolazak idatzi du “Sekurokrazia”-ren letra, Harkaitz Canok “Tarantula”-rena, Maialen Lujanbiok “Dantzan”-ena eta Karlos Osinaga Txap-ek abestu du “Eguzkiari itxoiten”-en —harekin grabatu dute lana, Bonberenea estudioetan—. “Dantzan”-en aurrenekoz abestu du, gainera, De la Fuentek. «Ez dut inoiz kantatzeko asmorik izan, baina pixka bat behartu ninduten, eta Maialenen letra bultzada izan da animatzeko». Gazteleraz ere lehen aldiz kantatu dute, dudak duda: «Mexikon pistear esaten diote lagunartean edateari, eta kantua ["Me gusta pistear"] haiei egindako omenaldi txiki bat ere bada».

Gustura dira zuzenekoen zirkuitua berriz piztu dela dirudielako, baina inpresioa dute underground eszena, talde txikiagoei leku egin izan diena, murrizten ote doan. Soret: «Guk jotzen jarraitzen dugu, baina inguruko talde askok idazten digute nola egiten dugun galdezka. Galbahea jarri du pandemiak». Eta berretsi De la Fuentek: «Lehen zaila zen, orain zailagoa».

Niña Coyote eta Chico Tornadorekin hasi dute bira oraingoz; ikusteko dago Don Condor eta Ñora Alacran zuzenean ikusi ahalko diren.

Nora itzuli gabeko itzuleran
Nola itzuli behinola egondako lekuetara, orduko giro, paisaietara. «Ezinezko bidaia bat» litzateke hori, Pello Lizarralderen esanetan. Sastraka / Maleza proiektuaren oinarrian dagoen testua idatzi zuenean, artean ez zekien horretaz ari zirela testu laburra osatzen zuten hamabi txatalak. Jose Ignacio Agorreta margolari eta adiskideari erakutsi zion idatzitakoa, hortik margotzeko ezer atera ahalko zuen esperantza gutxirekin, baina bere ohiko moldeetatik aterarazi, eta lanera bultzatu zuten hitzek Agorreta. «Hau ez da izan aspalditik egin nahi genuen proiektu bat edo halako zerbait; lagunarteko gauza bat izan da», argitu du hark. Imanol Ubeda musikaria eta Imanol Rayo zinemagilea batu zitzaizkien gero bidera, eta liburu batean apailatu dute bi urtean ondutako lana: Lizarralderen testua —ele bitan—, Agorretaren koadroak, Ubedaren kantuak eta Rayoren argazki eta soinuak. Ereinek plazaratu du tamaina handiko liburua —«apustua» eskertu diote egileek—, eta erakusketa moduan ere zabalduko dute.

Pello Lizarralde idazlea, Imanol Rayo zinemagilea, Jose Ignacio Agorreta margolaria eta Imanol Ubeda musikaria. (Jon Urbe / Foku)

«Inor ez da kalterik gabe ateratzen oroitzapen batetik». Hala abiatzen da liburuaren kontakizuna, eta Carlos Pujolen ideia bat ere ekarri du Lizarraldek: inoiz inora itzultzerik ez badago ere, itzuli beharra dagoela hori jakiteko. Ezinezko bidaia, baina ibili beharrekoa. Horrek zeharkatzen du Sastraka / Maleza, eta hala azaldu du Lizarraldek: «Bidaia hau ezinezkoa da ilusio batek eragindako bidaia bat delako. Urteak bete ahala, oroitzapenak trumilka datoz, eta garai batekoak berritu daitezkeela pentsarazten digute». Hasieran gozo irudi dezakeena mikatz bihurtzen da, ordea. «Bidaiaren buruan konturatzen gara dezepzioa eta mamuak besterik ez daudela; agian bidaia horrek merezi ez zuela, oinazea besterik eragin ez digulako».

Aspaldiko lagunak dira idazlea eta margolaria —Lizarralderen liburuen azalgile ere bada Agorreta—, eta, haren lana oso ongi ezagutzen duela eta, Lizarraldek ezustez hartu zuen Agorretaren erantzuna testua bidali zionean. «Ongi nekien zein zen bere eremua, zein bere arrazoiak, joerak, eta iruditzen zitzaidan nik idatzitakoak ezin ziezaiokeela ezer eragin, baina oker nenbilen».

Emozio biziz hasi baitzen lanean Agorreta; besteak beste, beretzat propio idatzi eta lehenengoz irakurri ahal zuelako Lizarralderen literatura —ez da euskalduna—. «Beldur nintzen testua jasotzen nuenean ez nuela jakingo zer margotu, baina irudiak bata bestearen atzetik heldu zitzaizkidan», aitortu du. Imajinatzen duena ez, topatzen duena margotzen lan egiten duela azaldu du, eta etxe ondoko paseoetan aurkitu zituela proiekturako irudiak: «Gauzak bere kontestuan topatu behar ditut, duten egia ateratzeko. Hiriaren mugan bizi naiz, portaletik atera, espaloia gurutzatu, eta hiria ez den eta landa ez den gune arraro horretan nago, eta uste dut hor mugitzen dela Pelloren pertsonaia. Normalean pintura inspiratzen ez didan paseo horretan hasi nintzen koadroak leku guztietan ikusten».

Sei-zortzi lan zituenean, Lizarralderi erakutsi zizkion, eta, haren harrera ikusita, aurrera segitu eta Imanol Ubedari gonbit egitea proposatu zuen. «Lagun batek gozatu zezan ni gozatzen ari nintzen horretaz, izan zitzan testu batzuk zerbait berria egiten lagundu ziezaioketenak».

Pandemiak aukera ematean, Tolosan (Gipuzkoa) elkartu ziren Lizarralde eta Agorreta Ubedarekin, eta hark esan du ilusioz baina ezintasun sentsazioz batu zela proiektura: «Ez nuen ikusten kanturik». Lehen esaldia eta azkena apuntatu zituen; horiekin kanta bana osatu, eta bueltan bidali zizkien. Gustatu zitzaien, eta, hala, gutxika, osatu dituzte hamabi kantu azkenean, testuaren atal bakoitzeko bat, izenbururik gabekoak denak.

Ubedaren izena etorri arren proiektuan, Don Inorrez taldean ondu dituzte kantuak, eta lehen aldia izan da poema edo kanturako idatzitako hitzak musikatu ordez testu narratibo bat izan dutena abiapuntuan. «Kantuak egiteko beste modu batean jarri gaitu, eta artistikoki interesgarria eta asegarria izan da».

«Honi zer gertatu zaio»

Mahaikideak entzunda, ondorio bat Rayok: «Amankomunean dugu Pellok gure konfort eremutik atera gaituela». Bere kasuan, zinema egiten zaildua izan arren, argazki serie bat ondu du proiekturako, eta horiek egin bitartean jasotako soinuak ere bildu ditu. Udaberriko mendi buelta baten ostean, Agorretaren estudiora sartu, eta harengan ohikoagoak diren barnealde eta irudi itzaltsuen oso bestelako irudiak topatu zituen. «’Honi zer gertatu zaio’, pentsatu nuen». Proiektuaren berri izan eta gutxira, parean gurutzatu zitzaion amonaren etxebizitza hustu beharra, Almadenen (Espainia). Hara eraman zuen Lizarralderen testuak. «Amaituz zihoan mundu batetik, amonaren etxetik, aspaldi amaitutako mundu baterakoa erretratatzea nahi nuen, kanpoaldean dagoen jauregi batera eginez, irudi finkoekin». Besteei ideia aurkeztu, eta orduan sortu zen liburuaren ideia. Lizarralde: «Elkarren lanarekiko errespetu handia egon da; ez dago ezer hoberik lagun batek egiten duena gustuko izatea baino».