Badok » Julen Korkostegi Elortza

“‘Kaña’ kontzeptua aurrekoetan baino presenteago izan dugu”
Azaleko argazkia: Ane Berriotxoa

Hirugarren diskoa kaleratu du SUA talde maruriarrak. Ane Barrenentxea (ahots nagusia), Janire Lopez (baxua eta bigarren ahotsak), Julen Gilbert Wright (gitarra) eta Esteban Gaviria (bateria) dira laukoteko kideak, eta inoiz baino soinu indartsu eta rockeroagoarekin datoz Bide ilunek argitzen zuten dena izeneko lanarekin. Hala ere ez pentsa goitik behera aldatu denik taldearen proposamena, ohikoa duten soinu eta melodia pertsonalek hor jarraitzen baitute. Honetaz guztiaz eta beste hainbat kontuez hitz egiteko asmoz elkartu gara Ane Barrenetxea Urrutiarekin (Mungia, Bizkaia, 1992). Momentu ilun edo txarretan pertsonok daukagun onena atera ohi dugu barrutik, eta baliteke SUAk ere hala egin izana; seguru dena, maila honetako diskoekin musikazaleon bidea argitzen jarraituko dutela da. Eta gu, pozik.

Azken diskotik hiru urte pasa ostean argitaratu duzu Bide ilunek argitzen zuten dena. Zertan pasa dituzue urteok?

Aurreko diskoarekin zuzeneko asko eskaini genituen eta gelditzeko eta lasaitzeko beharra sentitu genuen momentua iritsi zitzaigun. Musika sortzeak denbora eta inspirazioa eskatzen du eta pertsonalki ere berriz martxan hasteko momentua zela sentitu arte itxaron genuen. Poliki-poliki joan ginen, gu ez gara musikara dedikatzen eta gutako bakoitzak bere egitekoak eta lehentasunak ditu taldetik aparte. Sortzen hasi ginenean buelta asko eman genien abestiei, kasu batzuetan ez zitzaizkigun gustatzen nola zeuden eta moldaketa horietan ere denbora asko pasa genuen. Behin prozesua amaituta, oso pozik gaude lortutako emaitzarekin eta geure buruei eta abestiei behar zuten denbora eskaini diegula sentitzen dugu.

SUA taldeko lau kideak; eskuinetik hasita, lehena da Ane Barrenetxea Urrutia. ANE BERRIOTXOA

Lehen bi diskoak Haritz Harreguyrekin grabatu ostean, Tio Pete estudioan izan zarete oraingoan Jose Lastrarekin. Zer nolako esperientzia izan da?

Haritz oso profesional ona da eta pertsona moduan ere bikaina, baina Usurbil (Gipuzkoa) nahiko urrun geratzen zaigu etxetik, eta lanetik irten, bertara iritsi eta grabatzen hasi orduko denbora asko pasatzen zitzaigun. Guretzako erosoagoa izango zen zerbait nahi genuen oraingoan eta hala erabaki genuen Jose Lastrarekin grabatzea. Aurretik hainbat aldiz egin izan digu soinu teknikari, bere estudioa ezagutzen genuen eta gertutasunak ematen zigun erosotasunaz gain, konfiantzazko pertsona batekin grabatzeko aukera genuela sentitzen genuen. Urdulizen (Bizkaia) dago bere estudioa, kotxean joanda hamar minutuan daukagu eta oso gustura egon gara berarekin.

Bide ilunek argitzen zuten dena. Zer esan nahi duzue izenburuarekin?

Argitaratu ditugun diskoen izenburuak elkarlotuak daude: lehen diskoaren izenburua Ordu beltzak izan zen, bigarrenarena Gorde genituen beldurrak eta hirugarren hau Bide ilunek argitzen zuten dena eta zirkulua ixten da berarekin. SUAren abestiak nahiko ilunak dira, iluntasuna gure parte da, eta pertsonalki bizi izan nuen momentu ilun batean oinarritu nintzen disko honetako letrak idazterakoan. Denok bizi ahal ditugu momentu ilunak eta nire kasuan, iluntasun horretatik irteteko argitasuna ematen duen pertsona ni neu nintzela konturatu nintzen. Loratzen abestian esaten dugun moduan, norbera da bere salbatzailea, hortik garatu dugu diskoaren kontzeptua. Hasieran izenburua luzeegia zela esan zidaten, baina nik argi sentitzen nuen hori zela egokia. Diskoko abestiek, nahiz eta istorio desberdinak kontatu, abiapuntu berdina daukate, momentu ilun bat. Kutsu hori eman nahi genion diskoari, baina entzuleen esku geratzen da bere interpretazioa egitea.

“Diskoko abestiek, nahiz eta istorio desberdinak kontatu, abiapuntu berdina daukate, momentu ilun bat”

Nola konposatu dituzue abestiak?

Gure konposatzeko modua beti da berdina. Lehenengo, musikaren oinarria sortzen dugu baxu edo gitarra linea batekin; bigarren, bateria sartzen dugu, eta azkenik, melodia sortzen dugu ahotsarekin. Letrak melodia definitu ostean idazten ditut, musikak eramaten nau hitzengana. Disko honetan Julenek gitarra proposamen interesgarri asko eraman ditu lokalera eta momentu askotan hortik abiatu gara abestiak sortzen eta engranatzen joateko.

Soinu aldetik, egin duzuen lan rockero eta zuzenena iruditu zait. Oso indartsu entzuten da guztia eta oso erraz entzuten da hasieratik amaierara.

Bai rockeroagoa da agian. Kaña kontzeptua aurrekoetan baino presenteago izan dugu eta nabari da indar hori. Zuzeneko taldea garela esan izan digute eta agian gure diskoak etxean entzutean ez da sentitzen zuzenekoetan daukagun indar hori, baina nik uste disko honetan hobeto islatzen dela aipaturiko indarra.

Etsaiek eta Loratzen bezalako abestietan 90. hamarkadako rock alternatiboa oso presente dagoela iruditu zait. Esan duzu SUAren musika iluna dela eta hala da, baina aipaturiko bi abesti hauek adibidez, ez zaizkit horren ilunak iruditzen. Energia txutea ematen dute.

Bai, egia da, eta kuriosoa da, normalean musika ilunagoa egitera ohituta gaudelako. Julenek esaterako, Loratzen abestia jotzea zein dibertigarria den aipatzen du. Bera argitaratu genuenean lankide batek poperoa dela esan zidan, baina nik ez nuke esango poperoa denik, melodia alaiak dituela baizik. Abestiak melodian duen dantza azpimarratuko nuke. Bide ilunetan zaudenean, beti zaude dantza batean sartuta, izan negarretan edo izan alaitasunean, beti oreka bat mantendu nahian.

Dena den, zuen betiko esentzia ere presente dago Santu edo heroi edota Emakume jantzia bezalako abestietan. Oso disko kohesionatua iruditu zait orokorrean. Atseden gutxi eskaintzen ditu, baina oso natural uztartzen dira momentu indartsuak eta lasaiak.

Diskoa sortzerako orduan abestien ordena aukeratzea erabaki garrantzitsua da, guztiak dauka bere esanahi eta zergatia. Horri ere denbora eskaini genion.

Euskara duzue hizkuntza nagusia, baina aurreko diskoetan bezala, ingelesez ere badaude abesti batzuk, bi zehazki. Nola erabakitzen duzue hizkuntza bat ala bestea erabili?

SUAn egon aurretik, Janire eta ni beste talde batean egon ginen eta ingelesez abesten nuen guztia, ez nuen behar bezala apreziatzen nire ahotsa euskaraz, ez nuen argi ikusten. Denborarekin gauzak aldatu egiten dira eta gaur egun SUAren oinarrietako bat euskara da. Hala ere, abesti batzuek ingelesez beste puntu bat izan dezaketela iruditzen zaigu eta hori gertatu zaigu Know It All eta Rollercoaster abestietan. Hasieratik sentitu genuen ingelesez izan behar zirela. Komentatu izan ziguten disko guztia euskaraz egiteko edo aipaturiko abestiak euskaraz probatzeko, baina ez ziren natural ateratzen, eta naturala ez denak bere balioa galtzen du. Egia esateko, hizkuntzaren unibertsaltasun hori ere gustatzen zaigu eta kontsumitzen dugun musikaren parte da. Biak mantendu nahi ditugu, baina argi daukagu euskarak eduki behar duela balio handiena.

Ingelesez abesten duzuen abestietako batean dago diskoko kolaborazio bakarra, baina a ze kolaborazioa. The Baboon Show taldeko Cecilia Boströmek diskoa ixten duen Rollercoaster abestian parte hartzen du. Suposatzen dut ilusio handia egingo dizuela. Nola gauzatu zen?

Lehen aldia da disko batean kolaborazio bat dugula eta bera Cecilia izatea sekulako ohorea da guretzat. The Baboon Show taldearekin Euskal Herrian eta Burgosen kontzertu batzuk eman genituen 2023an eta bertan sortu zen beraiekin daukagun harremana. Gustura egon ziren gurekin eta Alemanian bira bat egiteko proposamena egin ziguten 2024an. Imajinatu, Alemanian kontzertuak jotzen eta The Baboon Show taldearekin gainera, sekulakoa izan zen. Ordu dezente pasa genituen elkarrekin eta gure arteko harremana gehiago sendotu zen. Disko hau sortzen genbiltzala, Ceciliarekin kolaborazio bat egitearen ideia atera zen hortik eta aurrera egitea erabaki genuenean, animatu eta idatzi egin genion. Argi geneukan Rollercoaster abestia zela beretzako aproposena. Oso ondo eta natural geratzen da bere ekarpena.

Bai, horren natural abestia beretzat idatzita dagoela esango bazenu ere lasai asko sinetsiko genizula…

Bai, izan zitekeen baina ez da hala izan. Guretzat eredu dira eta beraiekin bira egiteak eta horrenbeste gauetan beraiek entzuteko eta ikusteko aukera izateak baliteke abestian eragin izana. Zalantza barik, influentzia bat dira guretzat.

Ximon Agirre arduratu da diskoaren diseinuaz. Aurretik ere ezaguna dugu, besteak beste, Lukiek taldearekin egin duen lanaren ondorioz. Estilo propioa du eta nabari da bere eskua. Zer dela eta jo duzue berarengana?

Aurreko bi diskoen diseinuak Garazi Aranok egin zizkigun eta oraingoan zerbait desberdina probatzeko nahia geneukan; hor atera zen Ximonen izena. Laguna da eta oso onak iruditzen zaizkigu egiten dituen lanak, gustuko dugu bere estiloa. Egia esaten badizut, disko bat osatzerakoan azala aukeratzea da momenturik zailena niretzako. Hain zabala izan daiteke prozesua… Norberak ideia edo nahi bat izan dezake buruan eta hori diseinatzaileari transmititu, eta honek, estetikoki gustuko duzun zerbait eman ahal dizu bueltan, baina baliteke zuk buruan duzun kontzeptua ez ulertzea edo ez islatzea egindakoan. Baina kasu honetan, diseinuko koloreetan izan genuen zalantza gehien, bakoitzak bere aukera zuen eta adostasunera heltzea ez zen erraza izan. Baina ukaezina da Ximonek lan bikaina egin duela.

“Elkarrizketaren irakurleei hurrengoko galdera egingo nieke: azalari egindako lehen begiratuan, inkontzienteki, non jarri duzu fokua? Kanpoko adarren forman? Edo barruko pertsonarengan?”

Nor da azalean zuhaitz artean harrapatuta ageri den pertsona?

Momentu batean edo bestean guztiok bizi ditzakegu momentu ilunak, beraz, edozein izan daiteke pertsona hori. Azala egiterakoan aukera desberdinak izan genituen; lehen aukera, guztia ilun egotea eta pertsona horrek dena argitzea zen, baina Ximonek horri beste ikuspegi bat eman nahi zion. Irudian agertzen diren adarrek, pertsona baten aurpegia irudikatzen dute, barruan dagoen pertsona horren barne pentsamenduen adierazle bezala. Askotan gure pentsamenduen preso bizi gara, mugatuta, harrapatuta. Elkarrizketaren irakurleei hurrengoko galdera egingo nieke: azalari egindako lehen begiratuan, inkontzienteki, non jarri duzu fokua? Kanpoko adarren forman? Edo barruko pertsonarengan?

Disko dezente argitaratzen dira urte sasoi honetan Euskal Herrian. Ezagutzen ez zaituzten norbaiti nola aurkeztuko zenioke Bide ilunek argitzen zuten dena? Zer eskaintzen du?

Disko honek denborak eta esperientziak ematen dituzten heldutasun musikala duela esango nuke, landua dela, soinu bereziak dituela eta abestietan norberak interpretatzeko istorioak kontatzen direla. SUA guretzat indarra, aldarrikapena eta zuzenekoetan bizi behar den zerbait da, baina baita etxean denbora hartu eta lasai entzun behar dena ere. Bi eratara gozatu daiteke.

Janire eta biok oso gazte hasi zineten musikaren munduan Dekot taldearekin eta batera jarraitzen duzue ordutik. Pertsona garrantzitsua izango da zuretzat.

Bai, horrela da, berarekin egin dut nire ibilbide musikala. Dekoten abeslaria nintzenean, beste baxu-jole bat geneukan hasieran, baina denbora gutxira sartu zen Janire. Dekot bukatu zenean, edo hobeto esanda, pertsona batek niretzat tokirik ez zela erabaki zuenean, Janirek uko egin zion taldeari eta bere erabaki horri esker jaio zen geroago SUA. Erabaki hartan argi eta garbi islatu zen emakumeen arteko ahizpatasuna, elkartasuna, babesa eta batasuna; bidegabekeri baten aurrean Janirek ez zuen beste alde batera begiratu. Gauzak zerbaitengatik gertatzen dira eta horrela izan behar zuen. SUA familia bat gara eta musika modu lasai batean sortzen dugu, taldekide guztion iritziak entzuten eta errespetatzen diren ingurune batean eta milaka ordu gaude batera. Giro ona ezinbestekoa da proiektu bat aurrera eramateko.

Julen eta Estebanek osatzen dute laukotea. Laukote kohesionatua zaretela ematen du kanpotik begiratuta.

Bai, zorionez denok gara garrantzitsuak taldean eta denon iritziak balio du. Julen eta Esteban iritsi aurretik beste musikari batzuk egon ziren gurekin, baina gauza batengatik edo besteagatik ez ziren geratu. Oso gogorra izan zen hasiera eta kosta egin zitzaigun proiektuan bere lekua aurkituko zuen jendea aurkitzea. Baina beraiekin lan egitea oso erraza izan zen hasieratik eta laukote sendoa garela azpimarratuko nuke, bakoitzak bere lekua eta garrantzia su SUAn.

Zein izango zenuke izan dela urte hauek eman dizuen ikasketarik garrantzitsuena?

Musika talde batek musika sortzeko eta aurrera egin ahal izateko, taldea familia bihurtu behar dela. Norbere buruari eta harremanei buruz asko ikasten da musika talde batean baldin bazaude eta aurrera egiteko berebiziko garrantzia du errespetuak eta giro onak. Ordu eta erabaki asko hartu behar dira eta ez baduzu gustura egiten edo ez bazara ondo sentitzen galdu egiten da musikaren esentzia. Profesionalki musikaria izango nintzatekeen galdetzen didatenean, zalantza izaten dut, musikari profesionala izan ezkero musikarekiko dudan ikuspegia aldatu egingo litzatekeela iruditzen zait. Gustuko dudalako eta familia kontsideratzen dudan lagunekin egiten dudalako egiten dut musika.

“Norbere buruari eta harremanei buruz asko ikasten da musika talde batean baldin bazaude eta aurrera egiteko berebiziko garrantzia du errespetuak eta giro onak”

Zer suposatzen du Euskal Herrian emakume musikaria izateak gaur egun? Nola ikusten duzu egoera?

Emakumeak beti egon dira baina ez zaie merezi duten fokua eskaini eta paper inportantea da gurea. Garrantzia izan behar dugu guk ere eta horretarako emakumeak aktibo egotea behar da. Zifra bat izateari utzi eta urte mordo batean gizonek egin duten musika estiloak egiten egotea garrantzitsua da. Emakumearen estiloa pop musikara egon da lotuta, rockaren eta gitarren musikan ez dira horrenbeste jarri izan agerian eta erreferente falta izan dugu. Beste talde batzuekin batera, gu ere musika eszenan agertzea eta neska gazteek musika egiten ari garela ikusteak bere balioa duela uste dugu. Emakume taldeak bistaratu egin behar dira, eta ez talde arrakastatsuak soilik elikatzen jarraitu, askotariko taldeak gaude eszenan. Begiratu Zea Mays taldeak Elektrizitatea abestian zenbat emakume batu gaituen.

Bai, egia da. Opari polita izan da Zea Maysek Elektrizitatea abestiarekin eman diguna. Nola bizi izan duzue esperientzia?

Sekulako ilusioa egin zidan proposamena jasotzeak, gustuko dut Zea Mays eta zer esanik ez Elektrizitatea abestia. Estrofaren zati bat abesten dut eta sekulako ohorea izan da. Emakume guztien artean Elektrizitatea abestea, entseguetan sortzen zen indarra sentitzea, zuzenean sentitu genuen zirrara… ileak puntan jartzekoa izan da guztia, oso berezia. Hor dago emakumeon indarra. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da, ez dugu ahaztuko.

Urte osoa da ona kontzertuetarako, baina negu partean giro berezia sortzen da gaztetxe eta areto txikietako kontzertuetan. Diskoa atera berri, nola dator zuen agenda?

Durangoko Azokan joko dugu, baina ez azokaren egitarauan. Herriko taberna parean, kaleko kontzertu bat eskainiko dugu abenduaren 5ean, hurbilagoa, punkiagoa. Aurrera eginda, abenduaren 19an Donostiako Dabadaba aretoan izango gara Marte Lasarte taldearekin batera, eta urtarriletik aurrera gaztetxeetan eta aretoetan hasiko gara kontzertuak eskaintzen.

//www.youtube.com/watch?v=FDSDFFwp1O4

Sarritan aipatzen da debutaren freskotasunaren eta bigarren diskoaren espektatiben ostean hirugarren diskoak markatzen edo egonkortzen duela musika talde baten ibilbidea. Denborak esango du, baina nola ikusten duzu taldearen etorkizuna?

Disko honen aurkezpenarekin gozatu nahi dugu orain, eta gure musika zabaltzeko ahalik eta kontzertu gehien eskaintzea da ideia. Gu ere bizitzako beste heldutasun batekin batera goaz eta edozer pasa daiteke. Ez dugu pentsatzen SUA amaituko denik, ezta gutxiagorik ere, baina kontziente gara aurrerago gure bizitzako lehentasunak edo helburuak aldatu egin daitezkeela. Beraz, denborak esango du. Baina orain, esperientziak eta ikasketek eman diguten heldutasuna sentitzen dugu soinu aldetik, eta momentu hau aprobetxatu, eta oraina gozatu nahi dugu aurkezpen kontzertuetan.

“Gure kantuak nahiko nostalgikoak, surrealistak eta onirikoak dira orokorrean”
Talde askori zaila egiten zaiena lortu du beste behin ere Mungiako (Bizkaia) Lukiek taldeak bere koktel musikalarekin #3 izeneko diskoan: soinu eta estilo mordo bat kohesionatu eta entzuteko erraza egitea. Disko berezia da #3, mugarri moduko bat da Antton Goikoetxea (baxua eta ahotsa), Christian Rodriguez (bateria) eta Josu Ximun Billelabeitiak (gitarra eta ahotsa) osatzen duten hirukotearentzat eta trilogia baten itxiera moduan ulertzen dute. Terraza eroso batean lekua hartu eta eguzkipean egon gara Josu Ximunekin (Mungia, 1991) diskoaren barneko xehetasunak eta taldearen nondik norakoak hobeto ezagutzeko. #1, #2 eta #3, ekin!

Lukiek taldeko hiru kideak: Josu Ximun Billelabeitia, Antton Goikoetxea eta Christian Rodriguez. MARIA MURIEDAS

Aurreko diskoa argitaratu zenutenetik ia hiru urte eta erdira dator #3. Ohiko talde batentzat ez da denbora asko, baina zuek ezagututa eta zeneukaten martxa izanda, luze egin da. Zertan aritu zarete denbora honetan zehar?

Bigarren diskoarekin zuzeneko asko eman genituen, baina momentu batean gelditu eta konposatzen hasteko momentua zela sentitu genuen. Belakoren diskoa egiten nenbilen garaia zen eta diskoa osatu ostean, bera aurkezteko bira neukan aurretik. Ez neukan denera iristeko denborarik eta pixka bat oxigenatzen utzi genuen Lukiek. Aurreko diskoen artean baino denbora gehiago utzi dugu azken hau sortzen hasteko eta estudioan ere denbora gehiago pasa dugu. Pertsona batzuek betirako utzi genuela ere pentsatu zuten, baina ez da kasua izan.

Bibizak eta Vederatzi iritzi abestiak aurreratu ostean, ia promoziorik gabe kaleratu zenuten diskoa. Are gehiago, lehenengo digitalki argitaratu zenuten eta gero etorri zen edizio fisikoa. Presaka aritu zarete edo zergatik izan da?

Azken momentuko aldaketa batzuek atzeratu zuten edizio fisikoa. Euskarri digitalak aldaketak egiteko margen gehiago eskaintzen ditu eta prozesuan sortutako zalantzek edota azken momentuko erabakiek prozesuan eragina izan zuten. Diskoaren azala osatzeak ere denbora asko eraman zigun eta pazientziaz hartu behar izan ditugu gauzak. Diskoaren argitaratzea askorik ez atzeratzeko kaleratu genuen lehendabizi formatu digitalean.

Diozunagatik, edizio fisikoari garrantzia handia ematen diozue edo?

Bai, nire ustez diskoen azalak eta diseinuak askoz landuagoak ziren lehen orokorrean, bereziki barrualdeko liburutxoetan. Gaur egun, sarritan, gustuko duzun talde baten diskoa hartu eta azala polita da agian, baina diseinua oso sinplea da barrutik: buelta handirik eman gabeko tipografia, kreditu batzuk, argazki bat eta kito. Edizio fisikoa erosten dutenendako zaindu egin behar da diseinua eta lan handia dago alde horretatik gure diskoan. Gauzak horrela egiteak puntu erromantikoa du eta mantendu egin behar da nire ustez.

“Gaur egun, sarritan, gustuko duzun talde baten diskoa hartu eta azala polita da agian, baina diseinua oso sinplea da barrutik”

Goazen ba diseinuari buruz hitz egitera. Ximon Agirre arduratu da oraingoan ere diskoaren azal koloretsua egiten Paula Uharteren kolaborazioarekin. Denetik transmititzen duen amets edo ipuin modukoa da: beldurra, tristura, alaitasuna, fantasia, magia… Aurreko bi diskoetan protagonista den mamua ere bertan dago. Diskoan aurkituko dugunaren isla dela esango nuke…

Imajinario eta mundu fantastiko bat dago beraren atzean. Argitaratuta ditugun hiru diskoekin trilogia (#1, #2 eta #3 dira diskoen izenburuak) bat osatzea zen ideia eta azalekin ere berdina izan da planteamendua. Konturatzen bazara, lehen diskoaren azaletik, hirugarrenera, planoa aldatzen doa eta elementu gehiago doaz agertzen, baina irudi edo errealitate berdina daukate oinarrian. Bigarren diskoaren azalean, lehen diskoko mamua eta txerria agertzen dira baina urrunagotik ikusita, eta hirugarren diskoan, lehengo eta bigarren diskoen azalak ikusten dira beste panorama batekin osatuta. Gure kantuak nahiko nostalgikoak, surrealistak eta onirikoak dira orokorrean eta Ximonek oso ongi islatzen ditu letretako ideiak; diskoko kontzeptuak hartu eta bere mundutxoa sortzen du. Hiru azaletako protagonista, bola bat kateatuta duen mamua da eta Ximonen hitzetan, iraganera lotuta dagoen mamu bat da, iraganaren gatibu da. Puntu nostalgiko tristea dauka, eta nire ustez oso ondo azaltzen du diskoan entzuten dena. Oso ondo berrelikatzen naiz Ximonekin eta sortzen dituen marrazkietatik letretarako ideiak hartzen ditut.

Azalean ageri diren irudi eta pertsonaia kuriosoek ere badaukate beste istorio bat atzetik…

Bai, Paulak egin zituen zeramikazko pieza errealak dira. Ematen du ordenagailuz hiru dimentsiotan eginda daudela, baina buztinarekin egin zituen horrek eskatzen duen prozesu guztiarekin: lehenengo irudiei forma eman, gogortzeko labean sartu, eta azkenik, esmaltatu. Sekulako lana egin zuen.

Aurreko diskoetan bezala, grabazioa egiteko lekua ere errepikatu egin duzue eta Xabier Egiarekin grabatu duzue Bilboko El Tigre estudioan. Oso gertuko pertsona izango dela pentsatzen dut.

Mungiatik gertu geratzen zaigu Xabiren estudioa eta oso eroso egoten gara bertan, oso ondo ezagutzen dugu elkar. Estudio askotan egon naiz eta batzuetan errespetua ematen du lehenengo aldiz ezagutu duzun norbaitekin lana egiteak. Gainera, diskoaren grabazioa sormen prozesuaren parte izanik, ziurtasun gabeziak izaten dituzu egiten zabiltzanarekiko eta momentu arraro samarrak sortzen dira. Xabirekin oso eroso egon izan gara beti, gure zuzeneko teknikaria ere bada eta horren guztiaren aurretik, gure laguna. Ez dugu beti berdin pentsatzen edo ikuspuntua konpartitzen, baina hazteko balio izaten digute horrelakoek eta konfiantza osoarekin esan dezakegu barruan daukaguna.

Zuen musika aztertuta, beti izan duzue soinu anitza. Zuen azken erreferentzia #2 izanda, ez nekien zer espero disko berrian, baina esperimentazioaren bidean oraindik eta aurrerago jo duzuela esango nuke.

Orain arte argitaratu ditugun hiru diskoak ongi erlazionatuta daude beraien artean, eta lehenengotik azken honetara salto handia dagoen arren, hiruren artean jarraikortasun bat dago, kanta kontinuistak daude. Vederatzi iritzi abestia da horren adibide, lehen diskoko gauza asko aurkitzen dira bertan. Hasieratik amaierara zentzu bat daukate hiru diskoek, harreman hori bilatzen saiatu naiz. Bestalde, egia da batzuetan beste adar batzuetatik joatea gustatzen zaigula eta bigarren diskoan Soro baten zoro bat abestia zegoen moduan, oraingoan Granada haziak edo Subaru bat doble filan bezalako kantak ere badaudela. Beste bide batetik doazen abestiak dira eta etorkizunean ideiak hartu eta beste modu batean garatzeko aukera emango digutela uste dut. Guretzat beti izan da bide naturala adar desberdin bat hartu eta puntu desberdinetara iristea.

//www.youtube.com/watch?v=5xVwoLHYi4A

Nu metala, punka, rock alternatiboa, giro arabiarrak, piano klasikoa… abesti batetik bestera (edo abestian bertan!) printzipioz lotura gutxi dituzten estilo desberdinak konektatzen dituzue. Ardi baltzenak abestia da koktel honen adibide argienetakoa. Orain arte egin duzuen abestirik luzeena da, ia zortzi minutu irauten du, baina beste horrenbeste iraun ezkero ere ez litzake luzea egingo.

Zati desberdin asko ditu abestiak, orain hamarkada batzuk egiten ziren kanta horietako bat ematen du. Pink Floyd asko entzun izan dugu eta beraien eragina antzematen dela uste dut. Atal askotan dago eginda kanta, bozeto asko uztartuta. Etxean egin nuen gitarra melodia batekin hasi genuen abestia eta ondoren lokalera eraman eta guztion artean garatu genuen. Lokalean egindako lanarekin beste melodia bat gehitu genion eta horren ostean, zerikusirik ez duen beste zati instrumental bat gehitu, eta hortik aurrera ilundu egiten da abestia, bere zentzua aurkitu zuen. Etxean sortutako outro bat ere badauka, zeina, aurretik erabilitako melodia baten berrinterpretazioa den… Kanta batean norabide asko aurkitu daitezke eta polita da horietan sakontzea.

Guztia kohesionatzea eta entzuteko erraza egitea lortzen duzue. Nola da hori posible?

Diskoek badute puntu narratibo bat, oso garrantzitsua da guretzako istorioa ondo kontatzea. Denbora asko pasatzen dugu diskoaren ordena zein izango den eztabaidatzen guztiak kohesioa izan dezan. Batzuetan estiloak berak lortzen du kontinuismo sentsazio hori. Beste batzuetan letrak edo abestiaren intentsitateak eta honek hurrengoarekin duen harremanak adibidez. Gure diskografiaren kasuan, portadetan eta diseinu orokorrean, guztia uztartzen duen imajinario bat ikus daiteke.

Subaru bat doble filan abestian berriz, gehien izenburuak harrituko ninduela uste nuen, baina entzun ostean, bere musika izan da gehien harritu nauena. Def Con Dos taldea etorri zait burura.

Metodologia eta konposizio aldetik sekulakoa da abestia da. Normalean kantautore moduan akordeekin sortzen ditut abestiak etxean eta ondoren lokalean, hiruron artean garatzen ditugu; baina kasu honetan eta besteren batean ere horrela gertatu zen, Christian bateria erritmo bat jotzen hasi zen lokalean, Anttonek baxuarekin jarraitu zion eta horrekin bakarrik, beste era batera hasitako abestia da. Lukieken ohiko kantu batekin alderatuta, aurretik atzera egindako kanta da. Lehendabizi base erritmikoa dauka eta gero sartzen zaio melodia, horregatik ez da horren melodikoa, garrantzia ez dago melodian. Gehien gustatzen zaizkidan kantak dira hauek, gutxien ulertzen ditudanak eta hiruron arteko lanaren emaitza dira. Niri agian ez litzaidake horrelakorik bururatuko. Hor ikusten da benetan zer den taldea eta bakoitzak egiten duen ekarpena. Zerbait magikoa da hiru pertsonen sormena momentu batean batu eta hor ateratzen dena. Zuzenean, gainera, oso ondo funtzionatzen du abestiak. Oso harro gaude berekin.

Estilo edo soinu aniztasun honek entzule gehiagorengana iristeko aukera ematen al dizue?

Daukagun publikoarekin zortea izan dugula uste dut eta oso harrera ona izan dugu gure kantu guztiekin hasieratik. Kontziente gara egiten ditugun kantu batzuk agian ez direla zuzenerako egokienak, baina diskoan ongi geratzen direlako eta gustatzen zaizkigulako egiten ditugu. Kontrakoa pasa zitekeen, baina Subaru bat doble filan edota Ardi baltzenak abestiak ondo sartu dira zuzeneko errepertorioan, publikoak ongi erantzun du beraiekin. Gure abestiak desberdinak izan arren, marko berdinaren barruan daude sortuta eta zuzenean jotzen ditugunean ez dute diskoan daukaten beste geruza, sintetizadore edo bestelakorik. Zuzenean guztia bateria, baxu eta gitarra batekin egiten dugu eta kantuak dezente parekatzen dira formatu horretan.

Ez zait erraza egiten hitzez zuen musika deskribatzea. Nola egingo zenukete zuek?

Zerbait orokor moduan, rock alternatiboa egiten dugula esaten dugu. Hasi ginenean punk-grungera jotzen genuen gehiago baina orain indie asko daukagu eta baita puntu emo batzuk ere. Geuk ere ez dakigu oso ondo azaltzen eta horregatik esaten dugu rock alternatiboa egiten dugula (barrez).

Kolaborazio batzuk ere antzematen dira diskoan zehar. Zeintzuk izan dira?

Bai, beti izan ditugu kolaborazioak, gustatzen zaizkigu. Oraingoan Subaru bat doble filan abestian Adur taldeko Naroa Esturo agertzen da eta Belakoko Kris Lizarragak ere hartzen du parte pare bat abestitan. Orain arte egin ditugun hiru diskoetan agertu da Kris eta guztietan metodologia berdina erabili dugu: estudiora gerturatzen da da eta berak asmatzen duen hizkuntza baten melodia bat inprobisatzen du. Oraingoan Beilegi hori abestian egin du eta Vederatzi iritzi abestiko leloan ere sartu du ahotsa. Ardi baltzenak kantuan berriz, Sal Del Coche taldeko Lizardi Ceballosek, saxofoiarekin hiru zati inprobisatzen ditu. Lukieken ez dugu kolaborazio estrategikorik bilatzen, buelta gehiegirik eman gabe azken orduan ateratzen zaiguna egiten dugu. Kredituetan maitasun osoarekin aipatzen ditugu, baina ez ditugu diskoari bonboa emateko estrategia moduan ulertzen.

“Lukieken ez dugu kolaborazio estrategikorik bilatzen, buelta gehiegirik eman gabe azken orduan ateratzen zaiguna egiten dugu. Kredituetan maitasun osoarekin aipatzen ditugu, baina ez ditugu diskoari bonboa emateko estrategia moduan ulertzen”

Christianen Atico Stereo zigiluaz kaleratu duzue hau ere.

Egiten dugun guztian ahalik eta bitartekari gutxien izaten eta konfiantzazko lekuak aurkitzen saiatzen gara. Christianek proiektu hau du esku artean eta zer hobeto diskoa bere zigiluarekin kaleratu baino, ez zait gauzak egiteko modu hoberik bururatzen. Izan ditudan beste talde batzuekin zigilu, manager, editorial… desberdinekin aritu izan naiz lanean, baina gauza hauek taldeko batek egin dituenean sentitu izan naiz erosoen. Batzuetan ez da erraza, konfiantza gehiago dago gauzak esateko eta iritziak emateko, eta erabakiak hartzeko momentua zaildu dezake, baina badakizu taldearendako onena bilatzea izango dela helburua eta hori da beti aukerarik onena.

#1, #2 eta #3 dira orain arte kaleratu dituzuen diskoen izenburuak. Trilogia baten amaiera dela diozue diskoaren prentsa orrian eta elkarrizketan ere aipatu duzu trilogia terminoa. Baina zer amaitu edo aldatuko da hemendik aurrera?

Aurrerago beste zerbait egiteko aitzakia da. Lukiek 2015ean hasi genuen, gure lehen diskoan agertu ziren sei kanta egin genituen orduan, baina hamar urte pasa dira eta asko aldatu gara bai pertsona eta baita musikari moduan ere, eta nire ustez hiruko trilogia batek oso ongi borobildu dezake etapa edo imajinario artistiko bat. Gauzei forma ematea gustatzen zait eta uste dut hirugarren disko honek oso ondo borobiltzen duela orain arte egindakoa. Etorkizunean orain arte egin dugunarekin apurtzea da nire intentzioa, beste kolore paleta bat erabili eta beste tonalitate bat ematea egiten dugunari. Agian beste nonbaiten grabatzea izan daiteke. Ohartzen bazara, hiru disko hauetan bateria, baxua eta gitarra nahiko antzera entzuten dira euren artean, gu hirurok garelako da asko, baina baita leku berdinean grabatu dugulako ere. Konposatzerako orduan ere, egiteko modu batzuk ditugu, normalean nik egin izan ditut abestiak, baina orain agian beste era batera egingo nuke, apurtu egingo nuke horrekin ere. Orain arte nahiko kanta pertsonalak egin izan ditugu, baina agian momentu ona da hitzetan ere beste estilo batzuk sartzeko. Ez dakit zer etorriko den, baina guztia hiru bolumenetan itxita utzi nahi nuen. Hor geratuko da, ondo ordenatuta eta betirako. Etorkizunean ikusiko dugu, inork ez daki, agian oso antzekoa den zerbait egingo dugu, baina ez dut uste…

Zuen euskalkian abesten duzue eta hala abesten jartzen duzue zoazten gaztetxe, areto edo txosna bakoitza. Taldearen ezaugarrietako bat da ala?

Guretzat naturala den zerbait da. Hala ere, guztia ez dut gure euskalkian egiten, erritmoari edo melodiari euskara batua edo beste edozein euskalki hobeto badatorkio, horiek ere erabiltzen ditut, baina bai, gehiena Mungiako euskaran egiten dugu. Ez dakit zergatik hasi ginen horrela, baina izan daiteke lehen talde bizkaitar gehienek euskara batuan abesten zutelako izatea. Gatibu zen hortik alderatzen zen taldeetako bat eta polita iruditzen zait. Adibidez, Ingalaterrako Artic Monkeys taldea, Sheffield hirikoa da eta bertako ingelesean abesten dute. Hango kritikak eta publikoak txalotu egin izan du beraien hautua eta nire ikuspegiaren arabera, letra pertsonalak idazterakoan, ez diozu hizkuntza edo hitz egiteko modua autoinposatuko zure buruari ala? Aurretik talde batzuetan ingelesez abestu izan dut eta horren inguruan hausnartzen egon izan naiz. Egia esateko ez naiz oso eroso sentitu gauza pertsonal eta sakonak nire egunerokoa ez den hizkuntza batean abesten eta hortik dator gure euskalkian abesteko joera.

“Egia esateko ez naiz oso eroso sentitu gauza pertsonal eta sakonak nire egunerokoa ez den hizkuntza batean abesten eta hortik dator gure euskalkian abesteko joera”

Hirugarren disko honekin beste hamar abesti gehituko diozue zuen zuzeneko indartsu eta dibertigarrien errepertorio posibleari. Batekin, guztiak jo ahal dira, birekin, ia guztiak eta hirurekin, geroz eta abesti gehiago utzi behar dira albo batera.

Ez da erraza izaten, baina errepertorioa aldatzen joatea gustatzen zaigu. Aurreko diskoaren biran, zuzenekoetara bisak prestatu gabe eramaten hasi ginen. Ordutik aurrera, errepertorioa amaitu eta jendeak beste bat eskatuz gero, bis moduan ongi funtzionatu dezakeen abestiren bat eduki izan dugu hortik zehar badaezpada: Automata, Katuen testamentue, Bi polar eztabaidan… Aldian behin kantak errekuperatzeko gogoa sartzen zaigu eta polita izaten da. Kantu batzuekin aspertu egiten zara, baina denbora batean jo gabe utzi eta faltan botatzen dituzun momentua iristen da.

Izan duzue beldurrik edo zalantzarik egin zenuten geldialdiaren ostean ea publikoa non egongo ote zen?

Bai izan dugu. Berotasun handia sentitu genuen aurreko diskoarekin eta etorriko denari buruzko zalantzak beti agertzen zaizkizu. Baina momentuz ondo joan da dena. Aretoak egin ditugunean oso arropatuta sentitu gara eta horrela izan da udan eskaini ditugun kontzertutan ere. Ez dira egoera berdinak, baina sekulako giroa egon da. Erantzun ona izan dugu eta jendea hor egon da beti. Guk gurea egingo dugu ahal dugun eta ondoen eta espero dugu jendea ohi duen indarrarekin hor egotea, hori da helburua.

Kontzertu asko eskaini izan dituzuen taldea zarete, aurten areto batzuk eta hainbat jai pasatu dituzue. Zein bide jarraituko duzue hemendik aurrera? Urte bukaerara begira zer planteatzen duzue?

Uda igaro ostean areto gehiagotatik pasako gara eta taldearekin bidaiaren bat egiteko aukerarik badaukagu ongi etorria izango da. Aurreko diskoarekin Berlinen kontzertu bat eskaintzeko aukera sortu zitzaigun eta horren harira Christianek egin zuen lanari esker, bira potente bat lortu genuen Alemanian. Zalantza eta beldur asko genituen, zer egingo genuen guk Alemanian? Gure musika ez zen ezaguna, taldea ez zuten ezagutzen, euskaraz abesten genuen… Baina guztiak gainditu eta esperientzia oso aberasgarria izan zen. Jende eta talde berriak ezagutzeko aukera izan genuen, kontzertu oso onak eskaini genituen eta asko gozatu genuen. Hiruron artean beste heldutasun maila bat lortu genuen eta asko batu gintuen.

KONTZERTUAK

Gaur: Bolo-Bolo Weekend (Intxaurrondo Kultur Etxea, Donostia), 19:00etan hasita (Adios Amores + Aiko el Grupo + Grande Amore + Honeyglaze + Zeba)

Urriak 10, ostirala: Astikako jaiak (Erandio, Bizkaia)

Urriak 11, larunbata: Ttattola gaztetxea, Hazparne (Lapurdi)

“Deseraikitzea izan da helburua, orube bat bilatu eta berriro hastea”
Dena Oskol diskotik sei urte pasa ostean, iazko azaroan argitaratu zuen Izaki Gardenak talde gasteiztarrak Orube deituriko lan berria. Jon Basagurenek (Gasteiz, Araba, 1984) gidaturiko taldeak, orube kontzeptuaren baitan, orain arte azaleratu gabeko soinu eta eragin desberdinez osaturiko zortzi abesti berri eskaini dizkigu bertan, eta beraiek zuzenean aurkezten hasiko dira, bihar, urtarrilaren 17an, Hendaiako Boerderline Fabrikan hasiko duten bira honetan. Biraren aitzakian, Orube-ri buruz gehiago jakiteko elkartu gara Jonekin, eta kontatu digunez, gauzak berriak probatzeko nahia izan du oraingoan, baina horrek ez du esan nahi urteetan zehar entzun ditugun Izaki Gardenaken ezaugarriak guztiz baztertu dituenik… Ondorioak ateratzeko, onena, diskoa entzun eta gozatzea, ez zara damutuko.

Izaki Gardenak taldeko kideak, Jon Basaguren erdian dela. STUART MACDONALD

Azken urteetan Pasadena taldearekin nahiko aktibo egonda, sorpresa ederra izan da Izaki Gardenaken itzulera. Noiz sentitu zenuen disko berri bat egiteko momentua zela?

Denbora honetan zehar beti izan dut presente Izaki Gardenak, baina geldialdia hasi genuenean argi neukan denbora tarte baterako izango zela. Dena oskol diskoaren bira hasi genuenean, oso ondo zihoan dena, bira Madril, Bartzelona eta beste toki batzuetara zabaltzera gindoazen, baina pandemiaren ondorioz dena izorratu zitzaigun. Pandemian kontzertu batzuk eskaini genituen, baina gelditzeko momentua zela sentitu nuen, energia gabe geratu nintzen. Ezin nuen nire kanta propiorik idatzi, ez nuen aurkitzen modurik, eta testuinguru horretan sortu genuen Pasadena. Tartean, denbora pasa da, disko bat, EP bat, kontzertuak… ondo aprobetxatu dugu denbora. Gauzak horrela, 2023. urtean, berriz ere Izaki Gardenak martxan jarri eta beste disko bat sortzen hasteko indarrekin sentitu nuen nire burua.

Azaroan kaleratu zenuten Orube. Zer nolako erantzuna ari da izaten? Zein izan da zaleen eta gertukoen feedback-a?

Durangoko Azokan izan ginen egunero eta batez ere bertan jaso genituen jendearen iruzkinak eta iritziak, orokorrean era positiboan jaso dute soinu berria. Pentsatzen dut kontzertuetan nabarituko dugula kantu berri hauek eta zaharrek zer giro sortzen duten, nola hartzen dituzten entzuleek.

Proiektua zuk sortu zenuen arren, talde formatuan funtzionatu duzue hasieratik. Zure proiektu pertsonal edo talde moduan ulertzen duzu Izaki Gardenak?

Nire proiektua izan da betidanik, baina soinu aldetik, beti bilatu dut rock talde baten formatua, eta beti iruditu zait garrantzitsua taldean daudenek beraien espazioa izatea. Hasieran, taldekide batek ezin bazuen taldean jarraitu edo taldea uzten bazuen, oso traumatikoa egiten zitzaigun, baina gaur egun, era naturalagoan bizi dut egoera eta errazago ematen dira aldaketak. Bizitzan gauzak aldatzen joaten dira eta onartu egin behar da. Aldaketak aberasgarriak izan daitezke eta ez dute zertan negatiboak izan.

Eta zeintzuk dituzu alboan oraingoan?

Diskoan Joseba Baleztena (gitarran), Danilo Foronda (baxua), Dani Arrizabalaga (bateria) eta Libe Garcia de Cortazar (teklatuak, ahotsa) izan dira partaideak. Ander Sevilla ere hor izan zen, ekoizpenean asko bat lagundu zigun. Zuzenekoetan berriz, Danilok ezin izango du egon eta bere partez, Gasteizko Duluth folk-rock taldeko Aitor Agirre arituko da. Oso pozik nago izango dudan taldearekin.

“Country ikutuak alde batera utzi eta efektu asko erabili ditugu: delayak, chorusak, efektudun gitarrak… 80.hamarkadako soinua bilatu dugu; garai hartara naramate abestiek niri behintzat”

Nola planteatu zenuen bere konposizioa?

Ez neukan gogorik eraginak eta soinuak errepikatzeko, beste alderdi batean sakontzea bilatu nuen. Aurretik, americanaren soinuari eta giro horretako konponketei erreparatzen nien asko, Estatu Batuetako eragin handia nabari zen nire musikan, baina oraingoan horrekin mozteko nahia izan dut eta inguruko edo Erresuma Batuko soinuei erreparatu diet gehiago. Aspalditik entzuten ditut The Cure edota The Smiths bezalako taldeak, baina orain arte nire soinuan agertu gabeak ziren. Country ikutuak alde batera utzi eta efektu asko erabili ditugu: delayak, chorusak, efektudun gitarrak… 80.hamarkadako soinua bilatu dugu; garai hartara naramate abestiek niri behintzat.

Zer adierazi nahi izan duzu Orube izenburuarekin?

Diskoan pentsatzen hasi nintzenean, oraindik kantarik ere ez neukanean, orube kontzeptua neukan. Koaderno batean idatzi nuen eta hortik etorri zen “Orube” abestian diodan “orube zakar bat, ez dut asko behar”. Aurreko guztiarekin ahaztea nahi nuen eta agian horregatik behar izan dut horrenbeste denbora. Abestiak beste posizio, ideia eta soinu batekin egiteko beharra neukan. Orubea askatasun puntu hori da, ez dago ezer eraikita, pobrea izan daiteke, hotza egiten du bertan eta ia erortzen zaizu gainera, baina era berean zu zeu hasi zaitezke eraikitzen eta zerbait berria sortzen. Hortik doa diskoaren kontzeptua.

Aipatu duzun moduan, diskoaren lehen entzunaldietan aurretik izan duzuen nolabaiteko pop-rock/americana soinuetatik dezente aldenduta zegoela iruditu zitzaidan, baina geroz eta gehiago entzun joanda, Izaki Gardenaken esentziak bertan dirauela iruditu zait. Aldaketak aldaketa, melodiek, erritmoek eta zuen abestien goxotasunak hor jarraitzen dute.

Bai, oinarria berdina izango da beti, baina abestiak interesgarri eta desberdin egingo duten zerbait bilatzean dago gakoa. Abesti bat idatzi ostean, behin baino gehiagotan izan dut kanta berdina beste hitz eta melodia batekin egina izan dudan sentsazioa eta hortik dator aldaketa bilatzearena eta Oruben, beste soinu bat bilatu dugula da desberdintasuna nire ustez. Atentzioa deitu eta gustuko izango genuen zerbait bilatu dugu, baina era berean, baita fresko eta alerta mantentzeko ezaugarri berriren bat izan zezala ere. Deseraikitzea izan da helburua, orube bat bilatu eta berriro hastea.

Azken lanek baino giro elektrikoagoa du diskoak, rockeroagoa; kutsu akustiko txikiagokoa. Taldearen hasieren parte izan ostean, Joseba Baleztenaren itzulerak ere izan dezake eraginik honetan?

Bai, Josebak ere asko du soinu horretatik eta lagundu zuen horretan. Lehen bi diskoen parte izan ostean polita izan da Joseba bueltan edukitzea. Grabazioan, oso sotil geratzen diren hainbat konponketa egin zituen gitarrekin eta nik ere bide horretatik jo nuen; aurreko diskoetan beti akordeak jotzen nituen, baina oraingoan konponketa desberdinak grabatu nituen eta bion gitarrak nahasten dira diskoan. Kantuak entzuten dituzunean, ez da asko igartzen gitarrak berak edo nik grabatuak diren, baina diferenteak dira eta gure ohiko lekuetatik pixka bat aldenduta ibili garenez, beste giro bat hartzen dute. Fijatzen bazara ez dago gitarra solorik diskoan, beste era batera jantzi genituen abestiak. Oso ondo ulertu zuen kantuen kontzeptua Josebak, ohikotik at beste zerbait eskatzen zioten abestiek eta bikain moldatu da. Kantuen eta kontzeptuaren mesedetan egin du guztia.

Teklatu eta sintetizadoreetan ere lan handia antzematen da, atmosferak sortzerakoan garrantzia handia dutela iruditu zait. Melodiez gain, tentsio momentu ugari sortzen dituzte, aurreko lanetan baino siniestroagoak iruditu zaizkit orokorrean.

Aurreko diskoetan, melodiak indartzeko koltxoi deitzen ditugunak sartzen zizkien Libe-k abestiei, eta oraingoan ere badago horretatik, baina beste soinu batzuekin. Kantuei puntu berezia ematen dien zati asko daude teklatuetan eta Gauerdian goibel dantzan bere hasierako zatiari tiraka konposatu genuen adibidez. Oruberen kontzeptuari asko aportatu dio Libek eginiko lanak.

Parte hartu dituzun azken proiektuen (Pasadena, Libe) eragina izan daiteke?

Betidanik gustatu izan zaizkit horrelako soinuak, baina egia da normalean argitasunera jo izan dudala. Oso poperoa den alderdi bat dut eta orain arte hori azaleratu izan zait gehienbat nire estruktura eta melodietan. Hala ere, gustatzen zaidan musikak beti du puntu ilun bat, eta hitzak idazterakoan ere nolabaiteko puntu dramatikoa izaten dezaten interesatzen zait. The Cure, The Smiths eta Joy Division bezalako taldeetan kokatzen dut disko hau, soinu eta giro horiek bilatu genituen.

Eta zer esan azken urteetan alboan dituzun Dani eta Danilorengatik…

Erabateko segurtasuna ematen dit haiekin lan egiteak, asko errazten dute prozesu osoa eta gozatu egiten dut eurekin. Danilok esaterako, aurretik gitarra jo izan du gurekin, baina oraingoan beharretara egokitu eta baxua jo zuen.

Gustuko dut disko baten azalak barruan zer ezkutatzen duen azaleratzea eta horixe gertatu zait Orube-rekin. Nostalgia puntu bat transmititzen du. Noren lana izan da?

Libek egin zuen diseinu guztia. Ideia mordo bat bota nizkion eta gauza desberdinak probatzen joan zen. Halako batean, azalean ageri den karabana aurkitu genuen Arbizuko (Nafarroa) kanpingean eta hortik etorri zen gainontzekoa. Argazkian, karabana orube batean dagoela ikusten da eta gauza desberdinak iradokitzen ditu: zer da hori? Ba al dago inor barruan? Baldin badago, nola egongo ote da? Misterio puntua du eta nahiko ikonikoa da. Ilustratzaileek eginiko azalak izan ditugu aurreko diskoetan eta honetan, argazki analogiko batekin orain artekoekin desberdintzea bilatu dugu.

Pasadena, Izaki Gardenak, Libe… nola kudeatzen duzu egutegia? Nola dakizu noiz den bakoitzerako momentua?

Gorputzak esaten digu zertarako momentua den eta egia esan, ez da horrenbesterako ere, esku artean ditugun proiektu desberdinak uztargarriak dira. Sormena era natural batean ateratzeko eta bideratzeko bilatu dugun modua da. Oso argi izaten dut zeinetan nagoen eta zein paper eta ardura ditudan bakoitzean.

“Libek berehala esaten dit abesti batean zerbait egon daitekeela, hau edo bestea aldatu beharko nukeela edo agian ez duela merezi…”

Eta nola adosten duzu guzti hori bidelagun duzu Liberekin? Suposatzen dute oinarri garrantzitsua izango dela egiten duzun guztian.

Bai hala da, bera da nire ideiak entzuten dituen lehen pertsona, abesti edo zatiren bat aurreratzen dudanean beti erakusten diot berari. Urte asko dira eta oso landua daukagu gure arteko konexioa. Libek berehala esaten dit abesti batean zerbait egon daitekeela, hau edo bestea aldatu beharko nukeela edo agian ez duela merezi… Normalean, nahiko antzeko ikuspuntuak izaten ditugu eta elkarri laguntzen gara. Konposatzean bakardade sentsazio handia izaten dut eta gauzak horrela egitean, asko ikasteaz gain, leundu egiten zait sentsazio hori. Egiten dudana entzuten duen pertsona bat dagoela sentitzen dut, konposatzen egotea zer den dakien eta antzeko sentsibilitatea duen pertsona bat gainera. Asko baloratzen dut bere iritzia.

Musikari izateaz gain, Euskadi Irratian Zidorrean saioa gidatzen duzu, musikari oso lotuta bizi zara. Zerk motibatzen zaitu horretara edo zer da musikaren mundutik gehien gustatzen zaizuna?

Txikitatik bizi izan naiz musikarekin, betidanik entzun izan dut musika asko, eta hori, nire etxean ez zirela aparteko musikazaleak. Irratia ere sarri entzuten nuen eta gustuko nituen kantuak kasetean grabatzen nituen haurra nintzela. Eguneroko gauza bat da musika niretzako, goizean jaikitzen naizenetik entzuten dut eta eguneko nobedadeen artean zer egon daitekeen begiratzen dut. Beti saiatzen naiz musika berria aurkitzen eta argitaratzen diren nobedadeak jarraitzen. Hori guztia nire prismatik eta nire gustuen iragazkitik pasata egiten dut, baina jakina, badakit hori baino irekiagoa izan behar naizela eta estilo desberdinak aurkitu behar ditudala. Jendeari zer gustatzen zaion, zer eta non sortzen den… ezagutu ahal dut eta aberasgarria da. Musika arloan eguneratuta egoteko balio dit eta bizirik mantentzen nau.

Horrenbeste berritasunekin askotan zaila izaten da entzutea nahi den guztira iristea, nola kudeatzen duzu zuk horrenbesteko eskaintza eta nobedadetara iristea?

Denbora eskaini behar zaio, ez dago besterik… Denbora asko pasatzen dut musika entzuten. Kantu bat entzuten dudanean, lehen baino erraztasun handiagoa dut bertan zer gertatzen den ulertzeko eta gutxiago kostatzen zait gustuko dudan edo ez konturatzea, lehen denbora gehiago behar nuen horretarako. Musikari denbora eskaintzean eta entzuteaz gain, aditzean dago gakoa. Askotan, beste zerbait egiten gabiltzala fondoan jartzen dugu musika, arreta handirik eskaini gabe eta noizbehinka merezi du arreta jartzeak. Kontzertutara ere sarri joaten naiz; gauza ederra da talde edo disko bat deskubritzea.

Hastear duzue Orube-ren aurkezpen bira. Nola ikusten duzu taldea? Sentitzen al duzue urduritasunik?

Urduri baino, gogotsu gaudela esango nuke. Aurrekotik denbora pasa da, eta batez ere nik asko ikasi dut. Iruditzen zait beste puntu batean nagoela musikari gisa eta kontzertuetan asko gozatuko dudala. Hasi arte ezin jakin, dena den.

“Denoi gustatzen zaigu gauzak zainduta eta kalitatez egitea”
Estreinako diskoa argitaratu berri du Naia Herraez (ahotsa), Eider Herraez (ahotsa), Asier Igartua (gitarra), Xanti Egaña (gitarra), Iratxe Urzelai (baxua) eta Xabi Albistegi (bateria) kide dituen Sukena pop-rock taldeak (Oñati, Gipuzkoa). Naia eta Eider ahizpek sortu zuten taldea orain dela urte batzuk, eta formazioan zein formatuan hainbat aldaketa izan ostean, egonkortuta sentitzen da egun seikotea. Horren seinale da taldeak sekula eman duen aurrerapausorik handiena eman izana izenburutzat Guztia gordetzea ezinezkoa da duen diskoarekin; eta gure onerako, eskerrak ez dituzten gordeta utzi abestiok. Eider eta Iratxerekin elkartu gara diskoaren aurkezpen kontzertua egin zuten Antixena Gaztetxean (Oñati, Gipuzkoa) taldea gehiago ezagutzeko asmoz.

Sukena taldeko sei kideak. OIER YANIZ

Noiz eta zer dela eta sortu zen Sukena?

EIDER HERRAEZ: Orain dela 3-4 urte sortu genuen nire ahizpa Naiak eta biok. Konfinamenduaren aurretik izan zen, baina konfinamenduan zehar hasi ginen sare sozialetan presentzia izaten. Gure bideoak konpartitzeko eta Instagram kontu bat egiteko komentatzen hasi zitzaizkigun lagunak eta beraiei kasu eginda ekin genion taldea zabaltzeari. Txikitatik abestu izan dugu etxean, eta betidanik musikaren inguruan ibili izan garen arren, hau izan zen formalki sortzen genuen lehen proiektua.

Zer esan nahi du Sukena-k?

HERRAEZ: Istorio berezi bat du atzetik. Nire amak orain urte asko, Saharako haur bat izaten zuen familian denboraldi bat pasatzen. Ume haren amonaren izena Sukena zen eta nire amari asko gustatzen zitzaionez, bere lehen alabari Sukena izena jarriko ziola esaten zuen. Azkenean ez zen horrela izan, Eider jarri zidan izena (barrez), baina familian beti kontatu izan dugu anekdota moduan. Taldeari izena jartzeko ordua iritsi zitzaigunean, ez genekien zein jarri eta hor oroitu ginen Sukenarekin. Izenaren esanahia aurkitzen saiatu ginen, baina ez genuen ezer aurkitu.

Taldea formatu eta formazio desberdinetatik pasatu da ala?

HERRAEZ: Bai, horrela da. Taldea hasi eta gutxira, gure laguna den Julen Muruak musikaren munduan zerbait egiteko gogoarekin zebilela esan zigun, eta hirurok batu, eta zer ateratzen zen ikustea erabaki genuen. Oso sentsazio onekin geratu ginen eta akustikoan jotzeari ekin genion hirukotean. Amonak zeukan lokal batean entsaiatzen genuen, oso formatu xumea zen. Denbora bat pasa zenean, bertsioak jotzeaz nekaturik geunden eta Asier Igartuari idatzi genion abestietan perkusio eta gitarrak sar zitzan. Julenek inguru horretan utzi zuen taldea, ikasketekin eta egiteko zituenekin ez zelako denera iristen. Denborak aurrera egin ahala, gure interes, helburu eta beharrak aldatzen joan dira eta horrela amaitu dugu egungo seikotean.

IRATXE URZELAI: Xabi Albistegi eta biok 2022ko otsailean sartu ginen taldean. Sukenari talde formatua ematea nahi zuten eta baterian eta baxuan sartu ginen hurrenez-hurren. Xanti Egaña pixka bat beranduago sartu zen, Asierrek, gitarra oso ondo jotzen zuela eta taldeari beste zerbait emango ziola esan zuen eta horrela izan da.

20-25 urte bitartean dituzue. Ikasketak, lehen lanak… agian ez da adin tarterik errazena talde bat aurrera eramateko edo?

HERRAEZ: Ez, ez da, baina aurretik ere ez zen izan eta aurrera begira ere zaila ikusten dut (barrez). Dena den, nahiko egonkortuta ikusten dut taldea egungo formatuan, lagunak gara guztiok eta oso gustura gaude.

URZELAI: Taldekide bakoitzak bere ordutegiak ditu: batzuk ikasten, besteak lanean… ez da erraza izaten denok batzeko tarteak aurkitzea. Kasualitatez, Xanti Danimarkara joan berria da ikasketa kontuengatik eta herriko laguna dugun Aritz Izak ordezkatuko du itzultzen den arte.

HERRAEZ: Astean pare bat aldiz entseatzen dugu normalean. Gauetan ia beti elkartu ahal izaten dugu, baina egunean zeharreko zeregin eta ardurekin nekatuak egoten gara batzuetan eta esfortzua suposatzen du. Hala ere, guztiok dugu taldea aurrera ateratzeko ilusioa, eta hortik ateratzen ditugu aurrera egiteko indarrak.

Sukena izena lehen aldiz entzun eta taldearekiko kuriositatea sentitzen duenari nola azalduko zeniokete egiten duzuen musika? Zein talde aipatuko zenituzkete erreferentzia moduan?

URZELAI: Sekulako gogo eta ilusioarekin lehen diskoa atera berri duen pop-rock seikote bat garela esango nioke.

HERRAEZ: Erreferentziei dagokienez, euskal popa eta rocka jorratzen duen edozein talde esango nituzke: Berri Txarrak, Enkore, Idoia… Bestalde, Naia eta biok izaera tristea duen ingelesezko musika asko entzuten dugu: Taylor Swift, Olivia Rodrigo, Miley Cirus… Hitzak idazterakoan askotan jotzen dugu eragin horietara, nahiz eta azken aldian idatzi ditugun letretan tristetasun horri ere buelta ematen gabiltzan (barrez).

Taldearekin urteak daramatzazuela kontuan hartuta, noiz konposatutakoak dira diskoan sartu dituzuen abestiak?

HERRAEZ: Diskoak dituen zazpi abestietatik, bost orain hiru urtekoak dira. Naia eta biok sare sozialetan igotzen joan ginen abestiak dira eta gordeta izan ditugu urteotan, beraiekin zer egin ez genekiela, harik eta diskoa grabatzeko aukera izan dugunera arte. Diskorako moldatu aurretik, oinarri xumea zuten abestiek: hitzak, melodiak eta gitarra bakarra. Behin abestiak taldeari erakutsi ostean, lokalean guztiok batera, edota bakoitzak etxean landuta, ekarpen desberdinak egin genizkien eta denon artean eman genien forma.

Guztia gordetzea ezinezkoa dela diozue izenburuan. Zer da gorde ezin dugun hori?

HERRAEZ: Diskoari zer izenburu jarri pentsatzen genbiltzala, ideiak bota eta bota zebilen Xanti eta hor esan zuen Guztia gordetzea ezinezkoa da. Jakin nahi nuke abestian aipatzen da esaldia eta gainera, diskoaren lehen aurrerapen kantua izango zela kontuan hartuta ideia ona iruditu zitzaigun. Guztiok konbentzitu gintuen. Bakoitzak dituen barne gatazkei egiten die erreferentzia, esaldi potentea iruditu zitzaigun, esanahi handikoa.

Kredituetan ez dira edonolako izenak ageri, tartean, Haritz Harreguy. Berak egin dizkizue grabaketa eta nahasketak. Nola lortu zenuten diskoan parte har zezan? Zer nolako lana egin zuen?

URZELAI: Gustura egongo ginela aurreikusten genuen toki batean grabatu nahi genuen eta gure aukeren gorenean geneukan Haritz hasiera-hasieratik. Proposamena idatzi genion eta udan tarte bat izango zuela esanaz erantzun zigun. Guretzat garai ona zen uda eta guztiak koadratu zuen. Sekulako aukera eta zortea izan genuen. Oso positiboa izan zen esperientzia eta asko ikasi genuen berekin.

Suposatzen dut disko baten grabazioa berezia izango dela eta hau zuen lehena izanik, nola bizi izan duzue prozesua?

URZELAI: Egun intentsoak izan ziren. Donostian pasa genituen grabazioak iraun zituen bost gauak eta bertatik joaten ginen Haritzen estudiora. Oso ondo pasa genuen eta eroso sentitu ginen bai estudioarekin eta baita Haritzen lan egiteko moduarekin ere.

HERRAEZ: Sekulako esperientzia izan zen, baina oso urduri geunden hasieran. Gainera, grabazioak hastear ginela Naiak ez zeukan ongi ahotsa eta larri ginen horregatik ere. Azkenean, grabatzeko ordua iritsi zitzaionerako sendatua zeukan eta lasaitu handia hartu genuen. Dena berria izan zen guretzat, baina konturatu orduko bukatua genuen.

URZELAI: Diskoak iritsi zitzaizkigun momentua ere oso berezia izan zen. Kaxa ireki eta gure diskoak eskuetan izatean sekulako emozioa sentitu genuen.

Hasiera batean bertsio desberdinak egiten zenituzten. Musikari moduan zer desberdintasun edo antzekotasun aurkitzen diozue bertsio bat egiteari edota abesti propio bat sortzeari?

HERRAEZ: Bertsioekin asko gozatzen nuen, baina errazagoa eta sinpleagoa zen lana. Akustikoan bakarrik jotzen genuen eta eroso geunden hor, baina momentu batean txiki geratu zitzaigunaren sentsazioa izan genuen eta hor hasi ginen gure kantuak sortzen. Ez da erraza zure kantuak egitea, besteei erakutsi behar dizkiezu gainera eta norbere intseguritateak sartzen dira jokoan. Gehiago arriskatzen zara, baina hori da musika sortzea azken finean. Behin abestiak taldera eramanda, guztion artean ematen diegu forma eta denonak bilakatzen dira. Orain urte batzuk nork esango zidan idazten nenbilen abestiak disko batean amaituko zutenik, sekulakoa da hori niretzat, emozionatu egiten naiz.

Behin abestiak taldera eramanda, guztion artean ematen diegu forma eta denonak bilakatzen dira.

Urria amaieran egin zenuten diskoaren aurkezpenean toperaino bete zenuten Antixenako Gaztetxea. Zer nolako kontzertua izan zen zuentzat?

HERRAEZ: Oholtza dagoen aretora jaitsi eta harrituta geratu nintzen bertan zen jende kopurua ikusi nuenean. Banekien gure lagunak eta familiakoak bertan egongo zirela, baina hortik aurrera ez genekien zer gertatuko zen eta ez geneukan inolako espektatibarik. Urduri hasi genuen kontzertua, baina asko gozatu genuen.

URZELAI: Gertuko jendearekin gaztetxea pixka bat beteko zela pentsatzen genuen, baina ez genuen inondik inora horrenbeste jende espero. Oso pozik geratu ginen jendeak eman zigun babesarekin.

Gauzak ongi egiteko nahia nabari zaizue. Diskoa bera, bideoklip bat, aurkezpen kontzertua, sortu duzuen merchandisinga-, sare sozialetan tentuz egiten duzuen zabalkundea… dena oso zaindua eta mimoz egin duzuenaren sentsazioa transmititzen duzue. Lan asko izango da atzetik ala? Merezi al du?

URZELAI: Taldekide bakoitzak bere iritzi eta nahiak ditu eta batzuetan guztiari forma emateko buruhausteak izan ditugu, baina denoi gustatzen zaigu gauzak zainduta eta kalitatez egitea eta bilera eta denbora asko suposatu arren, merezi du. Kide bakoitza zerbaitetan zentratzen da eta horrela guztion artean egiten ditugu gauzak.

HERRAEZ: Azkenerako beti jartzen gara ados. Hasieratik saiatu gara ongi egiten gauzak eta hori transmititu nahi izan dugu talde moduan.

Zeintzuk izango dira Sukenaren asmoak aurrera begira? Ba al dituzue kontzertu gehiago?

URZELAI: Diskoa zabaltzea eta datozen hilabeteei begira kontzertu berriak lotzea dira gure nahiak. Momentuz, abenduan lau data ditugu eta aurrera begira ere badauzkagu zenbaitzuk.

HERRAEZ: Abenduan izango dugun beste parada bat, Durangoko Azokan izango da. Musika Zuzenean Standean egongo da salgai gure diskoa eta bertan izango gara geu ere tokatzen zaigunean.

Eta aurrera begira jarriz gero, ze helburu gustatuko litzaizueke betetzea taldearekin?

HERRAEZ: Patxadaz hartuko dugu guztia, baina jaialdi handi batean jotzea edota gustuko dugun artista batekin kolaboratzea esango nituzke nik. Gazteak gara, denbora asko daukagu aurretik eta ikusiko dugu. Momentuz gustura gaude daukagunarekin.

URZELAI: Bartzelona edo Madril bezalako hiri batean kontzertua eskaintzeko aukera izatea ere sekulakoa izango litzateke. Ikusiko da, baina momentuz, taldea entzuteko prest dagoen jendea badago eta kontzertuak eskaintzeko aukerak izaten jarraitzen badugu, pozik izango gara.

Hurrengo kontzertuak

Abenduak 15, Zumaiako Gaztetxea

Abenduak 16, Mungia (Boga)

“Esentziara iristeko gaitasuna batzuetan galdu egiten dugu”
Denbora batez bere berririk izan gabe ginen arren, ez da geldirik egon Sara Zozaya (Donostia, Gipuzkoa, 1995). Nerabe taldean ezagutu genuen eta 2019 eta 2020an bakarkako EP labur bana (III eta I) argitaratu ostean, Nara hirugarren lanarekin dator orain. Estreinako lan luzea du eta esaten eta transmititzen duenagatik pozik ikusten zaio egindako lanarekin. Ez da gutxiagorako, pazientziaz osatzen dabilen ibilbidean beste aurrerapauso bat eman du eta orain arte bezala, ez da inongo etiketa edo estilotara mugatu; guztiari lotura eta koherentzia emanaz, bere proposamen musikala hedatzea lortu du gainera. Hau irakurtzen duzunerako ziklo berri bat hasita izango du seguruenik, ea datorrena pasatakoa bezainbestekoa den gutxienik…

Sara Zozaya.

Azken lana argitaratu zenuenetik denbora asko pasa den sentsazioa neukan, baina ongi begiratu eta hiru urte pasa direla ikusi dut. Disko batetik bestera ez da horrenbeste denbora. Ez dakit zure musika gehiago entzuteko gogoa nuelako, tartean pandemia egon zelako edo zergatik izango zen. Nola eraman duzu tartean pasa den denbora hau eta noiz hasi zinen diskoa sortzeko planteamenduarekin?

Nik ere antzerako sentsazioa dut, baina egia esan denbora tarte honetan ez naiz geratu diskoa sortzen eta lantzen. Zuzenekoetan bai, geldialdia egin dut eta jendeak agian pentsatuko zuen ez dudala ezer egin, baina ez da izan horrela, atzeko lanetan ez da egon inolako geldialdirik. Diskoaren kontzeptuari orain gutxi eman diot forma, baina pandemian argitaratu nuen bigarren EP-a eta ostean hasi nintzen abestiak prestatzen. Oso prozesu luzea izan da, erabaki pila bat hartu behar izan ditut eta horrek eragin du kaleratzea atzeratzea.

Nolakoa izan da sortze eta grabatze prozesua?

Guztia oso luze joan den sentsazioa dut. Abesti oso desberdinak daude diskoan eta zaila egiten zitzaidan dena diskoan sartu eta elkarren artean lotzea. Guztiari norabide bat emateko produktore bat behar nuela antzeman nuen eta estilistikoki zein bide jarraitu eta abestiak diskoan nola elkarlotu ikusten lagundu zidan berak. Gustura geratu naiz egindakoaz.

Non egin zenuen grabazioa?

Bilboko El tigre estudioan, Jon Aguirrezabalaga, Zabala, produktorearekin. We Are Standard taldeko kidea zen Zabala eta berekin egin izan dut guztia ezagutu nuenetik. Kanta berriak pasa nizkionean, norabide interesgarri eta berezia eman zien guztiei.

III eta I, bosna abesti zituzten lan laburrak ziren. Prestaketa eta lan aldetik desberdintasun handia suposatu al dizu Nara-k?

Artista batzuek disko osoa kontzeptu finko baten bueltan osatzen dute, baina nire kasuan ez da horrela izaten, kantu solteak sortu eta amaituta daudenean batera argitaratzen ditut. Oraingoan abesti gehiago sortu ditut eta horregatik izan da prozesua luzeagoa, abesti kopuruagatik, ez beste ezergatik. Aurrekoaren oso antzerako prozesua izan du guztiak. Hori bai, lan gehiago suposatu didan kontu bat biniloan argitaratzearena izan da. Sinplea den erabaki bat dela eman dezake, baina erabaki mordo bat hartu behar izan dut. Dena dela, aurrerago CD formatuan ere kaleratuko dut. Argitaratutako hiru bideoklipek ere lan ugari suposatu didate.

Abestiaren arabera instrumentu desberdinek dute protagonismoa. Konposatzeko orduan nola dakizu zer behar duen bakoitzak?

Diskoan, eta zuzenekoetan ere hala dela esango nuke, bi abesti mota bereiz genitzake orokorrean: organikoak eta elektronikoak. Lehenengoan, bandarekin lokalean sortutako abestiak sartzen dira. Kasu horretan, abestia denon artean landu ostean, zuzenekoetarako forma ematen diogu eta horrela grabatzen dugu diskoan. Bigarren kasuan, instrumentu elektronikoekin sortutako abestiak sartuko lirateke. Normalean nik bakarrik sortutakoak izaten dira eta behin oinarria eginda Joni pasatzen dizkiot berak elementu elektroniko desberdinak sartzeko. Abestiaren sortze prozesuak baldintzatzen du nolakoa izango den.

Interneten esanahi desberdinak aurkitu dizkiot izenburu moduan jarri diozun Nara-ri, baina ez dut aurkitu diskoaren esanahiarekin bat datorrela pentsatzen dudanik. Zer esanahi du?

Nire musikak bizitzarekiko eta musikarekiko dudan momentu bitala islatzen du. Pentsatzen eta sentitzen dudana esaten dut bere bidez, eta orain dudan perspektibatik konturatzen naiz nire gurasoek sortu zuten Sara, ume hura, urteak pasata nola esentzian berdina den baina era berean beste zerbait den. Zahartzearekin batera doa, mundu honetan bizitako guztiak gure barrutik kanpo dagoen kapa moduko bat ezartzen digu, esternoa den zerbait, eta esentziara iristeko gaitasuna batzuetan galdu egiten dugu. Ez da erraza azaltzea, baina Sarari nire bizipen guztiak gehitzen badizkiot, Nara bihurtzen da. Horrela interpretatzen dut nik. Horretaz aparte, Nara Japoniako hiri bat ere bada eta lotura sentitzen dut bertako kulturarekin, asko gustatzen zait eta horrek ere indartu du izenburua.

Ez da erraza azaltzea, baina Sarari nire bizipen guztiak gehitzen badizkiot, Nara bihurtzen da

Letra gehienak lehen pertsonan daude idatziak. Sararen bizipen eta sentimenduak dira entzuten ditugunak?

Gehienetan bai, baina errealitatean pasa ez diren gauzak ere badaude. Askotan, errealitatean oinarritzen diren hitzetan, gertatzen diren momentuan bertan ez zara pasatakoari buruz idazteko, denboraren perspektiba behar izaten da segun eta ze bizipen edo traumaren inguruan idatzi ahal izateko. Errealitatean oinarritzen ez diren kantuetan berriz, benetan pasatu ez arren, bada fantasiatik sumatu edo sentitu izan ditudan gauzekin. Ez du zertan logikarik izan esaten dudanak baina hor uzten dut guztia. Orokorrean hitzak ez dira oso zuzenak, bakoitzak nahi dien esanahia eman diezaieke.

Zuzenenetako bat Misty dela esango nuke. Bertan barruak hustu dituzula ematen du, ikaragarria da transmititzen duen tentsioa.

Orain arte kaleratu dudan kantarik zintzoena eta gordinena dela iruditzen zait. Modu desberdinetan ulertu du jendeak abestia, baina gauza batengatik edo bestearengatik oso identifikatuta sentitu dira, hainbat mezu jaso ditut adin desberdinetako jendearen partetik. Eragiteko ahalmena du eta asko izan dira abestiak negarra sorrarazi diela esan didatenak. Pertsona batek adibidez, lotarako erabiltzen duela ere esan zidan; gogorra iruditzen zait hori baina beno… (barrez).

Euskara da hizkuntza nagusia diskoan, baina gaztelania ere presente dago eta momenturen batean, baita ingelesa ere. Zeren arabera idazten duzu hizkuntza batean edo bestean?

Euskara eta gaztelania, biak erabiltzen ditut nire egunerokoan eta abesti bakoitzak erakusten dit zein hizkuntzatan izango den. Aipatzen duzun moduan, abesti batean (The Sun) leloa ingelesez utzi nuen, hori egiteko baimena eman nion nire buruari. Konposatzerakoan jolas baten moduan sortu nuen eta horrela geratu zen. Sortzeko garaian ateratzen diren gauzak zerbaitengatik izaten direla uste dut. Nahiko askatzailea izan zen momentu hori.

Hainbat kolaborazio daude diskoan. Kontatuko al diguzu nortzuk diren?

Bai, lau pertsona desberdinek hartu dute parte. Ahotsetan, Valdivia abeslari madrildarra, Bengo eta Full Cab taldeko abeslaria den Liam Mcdonell izan dira abesti banatan, eta beste batean, tronpeta sartu du Amorantek. Buruan neukana lortu dut beraien aportazioekin eta oso pozik geratu naiz, nahiko natural atera dira guztiak. Iruditzen zait zerbaitek erraz enkaxatzen badu aurrera egin behar dela eta hala izan da kolaborazio hauetan. Bi aldeek argi izan dugu elkarrekin lan egitea nahi genuela. Erakutsi duten indar eta jarrera positiboarekin erraz joaten dira gauzak.

Aurrerapen moduan argitaratu zenuen Maitia-ren bideoklipean ere pertsona desberdinek hartzen dute parte, tartean Izarok. Nola lortu zenuen bideoan parte har zezaten?

Askotan nahiko konformista izaten naiz, baina aurrerapauso bat ematera bultzatu nauen jendearekin inguratu naiz oraingoan. Sekulako lana egin dute eta azken emaitzean nabaritu da. Niretzat eta Bengorentzat garrantzitsua den jendea azaltzen da bideoan. Oso ondo atera da eta merezi duen bideoa du abestiak.

Zer nolako harrera izan dute diskoa argitaratu aurretik Maitia-rekin batera aurrez kaleraturiko Caravan eta Misty abestiek?

Abesti bakoitzak eragin desberdina izan duela esango nuke. Misty ez da inolaz ere diskoko abesti komertzialena, baina bera izan zen lehen aurrerapen kanta, katarsi moduko bat izan zen. Caravan-ek publiko berria erakarri du nire musikara, oso intentsoa naizela pentsatzen duen jendearengana iritsi da (barrez). Egia esan entzuteko errazagoa den kantu bat da, inprobisaziotik sortu nuen egun bakar batean eta beste publiko eta soinu batzuetara iristeko leiho bat ireki didala uste dut. Maitia berriz, egitea pentsatuta neukan zerbait zen eta oso pozik geratu naiz emaitzarekin. Bertan islatzen da estilo aldetik nora joan nahi dudan. Ez zait gustatzen zenbakien esklabu izatea, baina harrera ona izan du gainera. Entzule asko izan ditu eta horrek ere errealitate bat erakusten dizu.

Hirurak ere nahiko desberdinak dira beraien artean eta hauek entzunda espero zitekeena berresten du diskoak, soinu eta estilo desberdinak antzeman daitezke. Oso lan aberatsa da alde horretatik, eta guztiak aurkitzen du bere zentzua diskoan.

Diskoari amaierako forma eman aurretik, abesti guztiak, bata bestearengatik banandutako uharte desberdinak iruditzen zitzaizkidan. Baina behin guztiari forma emanda, altura desberdinetan dauden uharte bakarra osatzen dutela esango nuke. Batzuk lauagoak dira eta beste batzuk mugituagoak, baina elkar lotuak daude. Gauza asko daude diskoan.

Oso erraz entzuten da hasieratik amaierara, aukeratutako abestien segidak asko orekatzen du. Orokorrean oso disko goxoa geratzen dela eta zure ahotsak entzuten den guztiaren arteko konexioa egiten duela esango nuke, hor hartzen du forma guztiak nire ustez.

Bai horrela da, eta pentsatzen egon izan naiz horretan. Nire ahotsa beti da bera eta horrek markatzen du diskoaren izaera, nahi dudana egiteko aukera ematen dit. Beti estilo berdinaren bueltan aritzen diren artistak daude, baina estilo eta mundu desberdinetatik nator ni: reggaetik, metaletik… eta era berean ez naiz guztiz inongoa sentitzen. Oso ohituta nago jendea kasik inkomodatzen (barrez), nahi dudana egiteko aukera sentitzen dut. Abesti batean sartuko da Benito Lertxundi, hurrengoan Bengo eta hurrengoan ea zein. Aniztasuna gustatzen zait eta aurreiritziak ezabatzea denok aspektu guztietan egin beharreko ariketa bat dela iruditzen zait.

Estilo finkatu bat izan gabe, nola definituko zenuke egiten duzuna?

Darkywinky egiten dudala esaten dut beti. Ez du inolako zentzurik, baina lehenengo elkarrizketa egin zidatenean hala erantzun nuen eta hala egiten dut orain ere (barrez). Nire ustez, nire musika ez da estilo edo genero batean markatzen, daukan tonu eta izaera triste-melankoliakoan baizik. Hortaz, elektronika tristea egiten dut, rock tristea egiten dut eta jakina, post-rock tristea egiten dut.  Nire musikak oinarri ilun eta sakona izatea bilatzen dut eta modu desberdinetan lor daiteke hori, baina guztiari esperantza puntu bat txertatzen saiatzen naiz. Abestian gertatzen denak du garrantzia niretzat eta hori gorabehera eta akorde progresioekin lortzen da. Horrek arduratzen nau eta ez nola dagoen eginak edota ze instrumentu dituen.

Nire ustez, nire musika ez da estilo edo genero batean markatzen, daukan tonu eta izaera triste-melankoliakoan baizik

Orain urte batzuk ez nizun jorratu dituzun soinu batzuekin erlazionatuko. Beti izan duzu popetik, baina oraingoan gehiago sakondu duzu.

Asko kostatzen zait estruktura aldetik ohiko abesti bat egitea. Niretzat abesti bat behar duen momentuan hasten eta amaitzen da, ez diot zertan lelo bat izan dezala bilatzen. Pop musikan estruktura zehatzak eta errepikakorrak erabiltzen dira eta hori egiten erakutsi dit Bengok. Maitia aurkeztu nionean, oso bestelakoa zen abestia eta beste estruktura bat hartu zuen berarekin. Ez dut pop askorik entzun izan, baina asko ikasten da hortik ere eta ez da erraza pop abesti on bat egitea. Askotan gauzak behar diren momentuan ixten ez dakizkigulako konplikatu egiten ditugu, irekita uztea askoz ere errazagoa izaten da, baina hor asmatu behar da.

Eta horrenbeste estiloren artean, ze artista aipatuko zenituzke erreferentzia moduan?

Spotifyen darkywinky izeneko musika zerrenda bat dut eta bertan sartzen ditut deskubritzen eta obsesionatzen nauten taldeak. Art School Girlfriend izango litzake aipatuko nukeen talde bat. Elektronika kutsua duen musika egiten dute eta inspirazio handia izan dira niretzat. Jeule ere asko gustatzen zait, estilo desberdinen collage modukoa egiten du. Berez, elektronika poperoa jorratzen du, baina orain gutxi screamo abesti bat kaleratu duen moduan, abesti metalero edota akustikoak ere argitaratu izan ditu. Denetarik egin lezake eta gustatzen zait artista batek aniztasun hori edukitzea.

Oraindik gaztea zaren arren, badira urte batzuk musikaren munduan hasi zinela. Zer ateratzen duzu osatzen zabiltzan ibilbide honetatik?

Musikaren mundua oso ezegonkorra dela. Gogorra da zure musikaz bakarrik bizitzea. Etorkizunera begiratzen dudanean zentzu gutxi aurkitzen diot batzuetan, baina gero eszenatokian nagoenean, hor sentitzen dut musika egitearen zergatia.

Diskoa aurkezteko sei kontzertuz osaturiko bira izango duzu diskoa argitaratu eta urtea amaitu arte. Nortzuk izango dituzu alboan?

Laukote formatuan izango gara. Gitarran, Antton Goikoetxea izango da eta baterian, Asier Renteria, biak ere aurrez taldekide ditudanak. Baxurako fitxaketa berria dugu, Paule Bilbao (Arima). Oso pozik nago hemendik aurrera gurekin egongo delako, ahotsetan ere hartuko du parte eta bere ukituak beste zerbait emango dio taldeari.

Denbora askoan izan zara zure izenean kontzerturik eskaini gabe eta hau zure lehen lan luzea da gainera. Zein izango da hemendik aurrerako zure helburua? Hasiera berri baten moduan planteatzen duzu?

Ez zait gustatzen hasiera eta amaierei buruz hitz egitea, zikloka ulertzen ditut gauzak. Ziklo bat ematen da lehenik, gero jarraian beste bat eta horrela. Orain nagoen zikloa diskoa kaleratzen dudanean amaituko dela pentsatzen dut eta abesti berriak sortzen hastearekin batera, hasiko dut beste berri bat. Momentuan momentukoa egingo dut eta ikusiko dugu bizitzak zer dakarren. Hala ere, beti nirekin egongo den proiektua izango dela uste dut hau, musika arloan nahi dudana egiteko aukera ematen dit eta behar dut hori.

Musika eta “bazterrak nahastea” (Kanterriko kronikak II)
Gotzon Barandiaranek eman zion hasiera, atzo, Kanterri Euskaraz Kantatzen duen herria jardunaldiei. Bigarren aldiz ari dira egiten jardunaldiok Oiartzunen (Gipuzkoa), bertako Udalak, Ahotseneak eta Kantagiltza elkarteak martxan jarririko elkarlanari esker. Barandiaranek berak azaldu zuen moduan, Kanterriren helburua “euskarazko kantagintza bere ertz guztietatik edota ahalik eta ertz gehienetatik aztertzea da: sormenetik, musikologiatik, soziolinguistikatik…” eta guzti horrekin, besteak beste, “hezkuntza arautuan euskal kantagintza nola landu daitekeen eztabaida eta gogoeta bultzatzea”.

Jardunaldiotako lehen hizlaria, Jokin Azpiazu (Ermua, Bizkaia, 1981) EHU-ko irakasle eta ikertzaile, soziologo, kultura militante eta musikaria izan zen, eta Barandiaranek aipaturiko ertz horietatik, Euskal Herrian sorkuntza eta musika nola bizi ditugun aztertzen aritu zen Musika sorkuntza, normalizazioa eta merkatuaren esku ikusezina. Ezberdintasuna eta errepikapena deituriko saio interesgarrian. Hasieran azaldu zuen moduan, musika sormen prozesuen inguruan gordeta zituen hainbat oharretatik abiatu zen bere hitzaldia prestatzerakoan, atentzioa hiru arlo nagusitan jarriz: oinarri teorikoan, musika sortzeko baldintzetan eta musika entzuteko prozesuan.

Jokin Azpiazu, Kanterriko hitzaldian, Oiartzunen. JULEN KORKOSTEGI

Edukietan sartuta, bere lagun baten aipu batekin hasi zen: “Interesatzen zaiguna bazterrak nahastea da, eta ez musika”. Gaineratu zuenez, “ez dut musika produktu sakratu edo zerbait estetiko moduan aztertuko, bere beste bi dimentsio diren alderdi sozial eta politikotik baizik”. Musikaren munduan dabilenetik, musika ikuspegi horretatik begiratzen duela aitortu zuen, eta planteatu zituen hausnarketa eta bizipenetan ikusi da irakasle edo soziologoa izateaz gain, musikaria ere badela eta barrutik ezagutzen dituela musikagintza eta bere merkatua.

Gaian sakontzen hasita, hizketaldian presente egon zen honako ideia garrantzitsua azaldu zuen: “Kulturari edo kantagintzari, soilik kulturan gertatzen diren gauzek eragiten diotela pentsatzen dugu sarritan: zergatik kantatzen dugun era batera edo bestera, zergatik aldatzen diren modak musikan… Kulturaren inguruko analisiak gehiegi joan zaizkigu kulturaren baitara eta bertan saiatzen gara erantzunak bilatzen, baina askotan, kulturatik kanpo daude erantzunak; mundu material eta ekonomikoek asko eragiten dute”.

Jarraian, musikaren testuinguru eta baldintzak aztertzeari ekin zion “musika jarduerak eta musika sortzeko espazioak, eremu sozialak” direla baieztatuz. Gaineratu zuenez, “pertsonen artean sortzen diren harreman sareek asko eragiten dute, ez dago ulertzerik musikaren mundua bere baitan ematen diren harreman sozialak aztertzen ez baditugu”. Hau azaltzeko, Manchesterren (Ingalaterra), 1975-1980 urteen bitartean bertako musika eszena osatzen zuten pertsonen harreman sarea erakutsi zuen eta kuriosoa izan zen; musikari batek, zein musikari, kontzertu programatzaile edo kazetarirekin zuen harremana, non mugitzen zen… ikus baitzitekeen. Aipatu zuenez, “harreman sare dentsoek ezaugarri konkretu gehiago izaten dituzte eta aldaketa gutxi eskaintzen dituen ekosistema sarea sortzen dute (musika estilo eta gauzak egiteko modu berdintsuak…) eta aldaketak ematea zaila izaten da, aldiz, sare ez sare ez-dentsoek aniztasun gehiago izaten dute (musika estilo desberdinak…) eta errazago garatzen dituzte aldaketak”.

Entsegu lokalak

Hausnarketa honen ostean, musikaren testuinguru/azpiegiturak aztertzen hasi zen. Horietan hainbat elementu bereizi zituen. Lehena, entsegu lokalak. Azpiazuren esanetan, “sorkuntza unitate gaitasuna galdu dute; musika trukatzeko espazio sozialak dira, baina ia desagertu egin dira eta iraun duten asko, borroka sozialari esker izan dira”. Hainbat herriren adibideak eman zituen, baina seguru ia guztiok ezagutu ditugula horrelako kasuak geure herri edo inguruan. “Apustu ekonomiko sendoa egin behar da entsegu lokal bat izateko eta horregatik, askok etxean entsaiatzen dute gaur egun”. Izendatu zituen hurrengo elementuak, “grabaketa estudioak”, “diskoetxeak” eta “zuzenean jotzeko toki eta baldintzak” izan ziren. Guztietan ere joera aldaketak somatu ditu azken urteetan: “Geroz eta jende gehiagok grabatzen du etxean, baina era berean, beste batzuentzat zeinekin edo non grabatzen da garrantzitsuena; ekimen interesgarriak sortzen dira eta autoedizioak asko hazi dira; zirkuitu alternatiboan (gaztetxe, jai batzorde, kultur elkarte…) inoiz baino baldintza hobeak daude taldeentzat…”. Halaber, esanguratsua da zuzenekoak antolatzen dituzten promotoren inguruan eman zuen datua: “Sortzen duten diru guztiaren %90, enpresen %20ak irabazten du”.

Jarraian ikusezinak edo ukiezinak diren baldintzak aztertu zituen, “Interneten funtzionamenduari, komunikabideei eta algoritmoei” eskainiz arreta. Aspektu horretan, “euskarazko komunikabideak oso inportanteak eta interesgarriak izan arren, gaur egun, industria musikalak erabiltzen dituen mekanismoetatik oso urrun” daudela azaldu zuen beste zenbait ideiekin batera.

Hitzaldiaren azken blokean, merkatuak musika entzuteko ohituretan duen eragina eta tresna desberdinek musika nola moldatzen duten erreparatu zuen Azpiazuk. Horretarako, musika entzuteko erabiltzen diren hainbat plataforma aipatu zituen, gaur egun musika ez dela sortzen disko bat hasi eta buka entzuteko gaineratuz: “Klik batekin alda dezakezu abestia eta sormenean eragina du horrek. Spotifyen, abesti bat bere lehen 30 segundotan aurreratzen baduzu, abesti hori automatikoki arrakastarik ez duen abesti bat kontsideratzen da. Lehen irratirako pentsatuz idazten zena, orain Spotifyrendako egiten da”. Musika kontsumitzeko modu honekin, “diskoaren portadek ere garrantzia galdu dute, lehen atentzioa deitzeko elementu ziren, orain ez. Gainera, jende gehienak musika aurikularretan entzuteak, autotunea eta ordenagailuak bezalako tresnak erabiltzeak… eragina dute musika sortze prozesuan hasiera-hasieratik”.

Hitzaldia amaitzeko, azken puntu batzuk gehitu zituen: “Ez gabiltza kontuan hartzen ze espazio/material musikal behar ditugun kulturarekin aurrera egiteko. Ze inbertsio behar ditugu? Eta zein tresna ditugu kapitalari eta kulturaren elitizazioari aurre egiteko? Musikari eta musikazale moduan nola ari gara defendatzen gure espazio kulturala?”. Honekin batera, azken hausnarketa bat ere luzatu zuen itxiera moduan: “Musikariak kexatzen garenean ´zein gogorra den musikari bizitza´, ´ez digute merezi dugun kasua egiten´… nori buruz ari gara kexatzen? Profesionalizazioaren bueltan dabiltzan taldeek sarri publikoa kritikatzen dute, industria musikala izan ezik, beste guztiak dira errudunak eta nekatuta nago horrekin, publikoa errazegi kritikatzen da. Nik uste dut oso ondo baloratzen dela kultura hemen, jendeak ongi erantzuten duela. Asko dago hobetzeko eta irabazteko, baina benetako arazoetara joan beharko ginateke”.

Horrela eman zion amaiera Azpiazuk bere hitzaldiari. Bi ordura gutxigatik ez zen iritsi, baina bi, lau, sei eta baita ordu gehiagorako zer hausnartua utzi zuen esandakoekin. Gero izango diren hitzaldien esperoan, Kanterri jardunaldiei hasiera bikaina emateko modua inondik-inora.

“Kontsumo luzeko musika egiten dugu”
Azkoitian (Gipuzkoa) sortu zen Gorka Alkalde (gitarra), Iñigo Gonzalez (gitarra), Mikel Iraeta (sintetizadore eta pianoak), Iker Amenabar (baxua) eta Josu Usobiaga (bateria) kide dituen Ro taldea. Detailez eta melodiaz beteriko post-rock instrumentala egiten ezagutu genituen, eta, Baiagoan izeneko bigarren diskoan bide berdinetik jarraitzen duten arren, are gehiago aberastu dituzte kantuak, eta soinu gogorragoetara ere gerturatu dira momentu batzuetan. Sorleku eta entsegu leku duten Azkoitiko Matadeixen elkartu gara Alkalde, Gonzalez eta Usobiagarekin, eta, izandako solasaldian argi uzten duten moduan, musika atsegin dute eta musika da taldearen lehentasuna. Ezin besterik espero Baiagoan-en mailako disko bat konposatu eta argitaratu duen talde batengatik.

Noiz hasi zineten diskoa sortzearen ideiarekin? Nolako prozesua izan zuen?

GORKA ALKALDE: Konfinamendu garaian hasi ginen. Denbora libre asko geneukan, eta, hori aprobetxatuz, hasi nintzen gitarra riff-ak konposatzen; sormen handiko garaia izan zen. Nahiko inspiratuta sentitu nintzen, eta, bateria eta baxua buruan izanda, looper batekin sortzen nituen gitarra kapak. 2020. urte bukaerarako nahiko argi nuen diskoa: zortzi kantuetatik sei guztiz amaituak neuzkan. Azken momentuan beste bi sortu nituen; konposaturikoa taldekideei erakutsi, eta, denon gustukoak zirela ikusirik, aurrera egin genuen grabaketarekin. Lokalean maketa batzuk grabatu, eta horren gainean joan ginen abestiak garatzen eta diskoa izango zena fintzen.

Gaua estudioan grabatu zenuten, Mungian (Bizkaia).

IÑIGO GONZALEZ: Bai, 2022ko apirilean. Lantalde polita aurkitu genuen bertan: Jon Asier Zubelzu, Guille Peña eta Iker Aginaga aritu ziren grabaketetan, bideo grabazioekin Iker Villa eta Aitor Abiok bulegoa eramaten zuen gehienbat, baina toki guztietatik zebilen.

JOSU USOBIAGA: Estudio ederra da. Mendi inguruan dago eta lo egiteko lekua eskaintzen du. Astebete pasatu genuen bertan, oso esperientzia ona izan zen.

Nahasketak Santi eta Victor Garciarekin egin zenituzten Ultramarinos estudioan, baina denbora dezente pasatu da grabatzen amaitu zenutenetik argitaratu duzuenera arte. Zer dela eta?

USOBIAGA: Oso pozik geratu ginen emaitzekin, apustu segurua da eurengana jotzea, baina abestiak bidali genienetik nahasketak jasotzera denbora asko pasatu zen.

GONZALEZ: Diskoa 2022ko irailean egotea zen asmoa. Josuk aita izan behar zuen azaroan, eta, horren aurretik, bi-hiru hilabetetako biratxo bat egitea pentsatzen genuen; baina diskoa ez zen iristen, eta kontzertuen agenda nahiko betea zegoela ikusi genuen gainera. Egoera horretan, gauzak patxadaz hartzea eta diskoa urtarrilera arte atzeratzea pentsatu genuen.

Aurrerapauso bat eman duzue, nire ustez. Athalase errazagoa zen entzuteko, eta, harekin alderatuta, gitarrek melodia eta detaile gehiago dituzte Baiagoan-en. Oso landua eta dezente puristagoa iruditu zait.

ALKALDE: Disko luzeagoa izanda, gitarrekin detaile eta gauza desberdin gehiago sartzeko aukera izan dut. Dena pertsona bakoitzaren sentsazioen arabera doa, baina, hala ere, oso disko kontinuista da nire ustez: Athalase-n zegoen guztia dago bigarren honetan ere. Sintetizadore edo elementu gehiago daude, abesti batzuk progresiboagoak dira eta beste erregistroren bat ere badago, baina aurrekoaren jarraipen moduan ikusten dut. Aurrerapauso sentsazio hori soinu aldetik dezente hobea delako izan daiteke: lehen diskoan abestiak ilunagoak ziren, eta soinua ere ildo berean zioan; Baiagoan-en aldiz, argitasun gehiago dago.

Gitarren melodia aipatu dugu, baina, era berean, orain arte grabatu dituzuen gitarra zati gogorrenak ere disko honetan dira. Inoiz baino gehiago gerturatu zarete post-rocketik post-metalera.

ALKALDE: Aurretik ere bietatik genuela esango nuke, baina muturrerago eraman ditugu gure musikaren dualtasunak: parte emozionalak oraindik eta emozionalagoak dira, eta zati gogorretan ere urrunago joan gara.

GONZALEZ: Gitarretan soinu metaleroagoa nabari da, bai. Pandemiaren testuinguru txarraren barruan, nahiko zorte ona izan genuen Athalase-rekin: kontzertuetan jendea eserita zegoen, eta, gure musikak zati lasai asko zituela-eta, ongi funtzionatzen zuten. Egoera hobetu eta ikusleak zutitzearekin batera, zati lasaiek ez zuten horren ongi funtzionatzen, eta hurrengoan kantu potenteagoak egin behar genituela komentatzen genuen.

Aipagarria da gitarren eta diskoaren soinua orokorrean. Oso garbi entzuten da guztia, soinu gardena du.

ALKALDE: Bai, egia da. Aurreko diskoan ez nintzen oso gustura gelditu soinu garbiekin. Oraingoan, aldatu egin ditut gitarra eta ekipoa diskoa grabatzeko eta asko igartzen da, garbi entzun behar diren gitarrak oso garbi entzuten dira. Delay efektua ere asko erabili dut, eta horrek ere bereizten du soinua lehen diskotik hona.

Sintetizadore eta teklatuek ere protagonismo handiagoa dutela iruditu zait. Melodiaren oinarri izatetik melodia eramatera pasatu dira momentu batzuetan.

USOBIAGA: Hasieratik izan zen hori asmoa, gitarrak ezin dira izan beti abestiaren protagonistak. Elektronikak aurreko diskoan abestien atzealdetik ateraz koltxoi efektua egiten zuen, baina oraingoan melodian sartzen da zuzenean, eta gure musikari soinu desberdinak txertatzeko erabili dugu, gainera. Abiok asko lagundu zigun arlo honetan, eta sekulako lana egin du Mikelek.

Eta ezin aipatu gabe utzi baxua eta bateria ere. Oinarri sendoa ematen diote diskoari eta badituzte beren momentuak ere.

ALKALDE: Bai, aipagarria den beste gauzetako bat iruditzen zait Iker eta Josuren soinua. Oso ongi geratu dira, oso potente, asko betetzen dituzte abesti batzuk. Hümean hümeko entzun besterik ez dago.

USOBIAGA: Erabili dugun estudioa oso aproposa da bateriak grabatzeko. Ez dut uste aparteko ezer egin dudanik, baina gustura geratu naiz neu ere emaitzarekin. Bateria eta baxuak abestien bizkarrezur izan behar dira, hori da helburua.

Athalase diskoko abestien izenburuak antzinako euskarazko hitzak zirela irakurri nizuen behin elkarrizketa batean, eta abesti berrien izenburuek ere ildo bera jarraitzen dute. Nolatan hasi zineten ezaugarri hori erabiltzen?

GONZALEZ: Euskaltzaindiaren lehen lehendakari izan zen Resurreccion Maria Azkuek eginiko euskara zaharretik gaztelania eta frantseserako itzulpen hiztegi bat aurkitu nuen orain urte batzuk. Bi tomo ditu, eta mila bat orrialde bakoitzak. Baserriarekin, landareekin, animaliekin, erlijioarekin… erlazionaturiko hitz kuriosoak aurkitzen dira bertan. Arbola desberdinen adarrak esateko hitz desberdinak erabiltzen dira, adibidez; gaur egun ez dago horrelakorik. Beste hitz asko, amatasunarekin, heriotzarekin… loturikoak dira, eta asko bilatu dugu inguru horretatik. Hitzok hartzen dituzunean, denborarekin transformatu egin direla ikusten da, baina beren logika izaten jarraitzen dute. Esaterako, diskoa irekitzen duen Hatsari-k hasiera esan nahi du eta lehen diskoa irekitzen zuen Jaitera-k, jaiotza.

Eta ba al dute inongo loturarik elkarren artean?

GONZALEZ: Ez, ez dute. Lehenengo diskoaren kasuan istorio bat kontatzen genuen: jaio, hil eta berpiztu. Baiagoan berriz, hil aurreko trantzea da, eta heriotzarekin eta kristautasunarekin erlazionaturiko hitzak erabili ditugu bertan. Hitzik erabili gabe zaila izaten da kantuei izenak jartzea eta daukaten esanahitik, sonoritatetik eta idazketatik tiratzen dugu asko.

USOBIAGA: Hala ere, amaierarako, izenburuek eta kantuek zentzua hartzen dute guretzat, gauza batengatik edo bestearengatik erlazionatu egiten ditugu.

Singleek gero eta garrantzia gehiago duten eta disko laburrak gero eta gehiago diren  egunotan, hamar minututik gorako abestiak dituen eta ordubetetik gora irauten duen diskoa kaleratu duzue. Ez da ausardia makala zuena…

USOBIAGA: Talde askok funtzionatzen dute irratian aldiro hiru minutuko singleak argitaratzen, baina guk argi geneukan disko oso bat nahi genuela. Ez da ausardia kontua, helburu kontua dela uste dut: horrela gustatzen zaigu musika, eta horrela egiten dugu.

ALKALDE: Ez du zertan izan horrela, baina beste musika estilo batzuekin alderatuta disko luzeak egiteko aukera gehiago ematen ditu jorratzen dugun estiloak. Post-rocka edo post-metala egitean, hasieratik gara kontziente musika popularraren aurka goazela eta gutxiengo batentzako musika dela gurea. Badakigu publiko mugatu bat izango dugula eta inguruko jende gehienak ez duela entzungo diskoa guk nahiko genukeen edo gure ustez merezi duen moduan, baina hauxe da gustatzen zaiguna. Guk ez dugu hiru minutuko abestirik egiten, ezta bideoklip laburrik ere: kontsumo luzeko musika da gurea.

GONZALEZ: Ez dauzkagu milaka jarraitzaile, baina ditugunak oso fidelak dira. Interneten, esaterako, Athalase-ren azala koadroan sartuta etxeko pareta batean duen jendea aurkitu dugu. Iruzkin asko jasotzen ditugu, eta horrelakoek asko betetzen gaituzte.

Azalean elurra eta hotza irudikatu dituzue, baina etxeko berotasunean goxo-goxo entzuteko diskoa iruditu zait. Diskoan soinu goxoetatik gogorragoetarako bidaiak transmititzen dituzue, bidean hainbat atsedengune, gorabehera eta melodia epiko direla. Emozio asko transmititzen dituzue, eta, ez dakit zuentzat, baina niretzat hori da musikaren gauzarik ederrenetarikoa.

USOBIAGA: Taldea sortu genuenetik hori lortzea izan da helburua. Gure musika atsegina izan behar da guretzat, eta izan nostalgia, lasaitasuna, melankolia, amorrua edo haserrea, sentimenduren bat transmititu behar du. Ahotsarekin hitzen bidez transmititzen dena guk beste era batera egin behar dugu. Instrumentuek indar handia dute hori lortzerakoan, baina baita isiluneek ere: abestiak pausatuta eta isiluneak erabiltzeak asko ematen digu.

ALKALDE: Laaki abestia, adibidez, nahiko lineala da, diskoko linealena, ez du gorabeherarik, baina era berean oso emozionala da. Aurretik horrelakorik egin gabeak ginen, baina deskantsu moduan jokatzen du diskoaren erdian. Hala ere, abesti bat egitean gorabehera eta fase desberdinetan egoten naiz pentsatzen normalean: zati melodikoa, melankolikoa, epikoa, igoera momentua, momentu kaotikoa… Transmititzen duten gauzak egon behar dira. Ez da erraza izaten sentimendu bat transmititzea, baina bilatu eta saiatuta lortzen da.

Inongo ahotsik erabili gabe lortzen duzue guzti hori. Pentsatu al duzue inoiz abeslari bat sartzea taldean? Orain urtebete pasa Sara Zozaiarekin argitaratu zenuten Rosa abestia ederra zen benetan…

GONZALEZ: Hiru aldiz jo dugu zuzenean abesti hori Sararekin, eta, disko hau argitaratu aurretik, abeslari moduan Sara edo beste norbait izanda EP bat kaleratzearen ideia izan genuen buruan, baina azkenean ez zuen egin aurrera. Gauza puntual moduan ikusiko genuke.

USOBIAGA: Oraindik badugu margena ahotsen bat sartzeko, baina ez nuke sartzeagatik sartuko eta inondik inora ere ez nuke argitaratuko disko oso bat abeslari batekin. Post-rock musikan, zenbait kasutan, ahotsek abestia hondatu besterik ez dute egiten: ez baduzu abeslari onik, ez sartu ahotsik [barrez].

Nolatan hasi zineten musika instrumentala egiten? Zer esango zenukete dela hartaz gehien gustatzen zaizuena?

GONZALEZ: Emozio asko transmititzen ditu eta oso ederra da hori. Ilhunbean esanak/eginak lehen abestia atera genuenean, lagun baten 6 urteko alaba negarrez hasi zen abestia entzuten, txikitako argazki batzuk ikusten zebilela. Antzerako beste kasu batzuk ere komentatu izan dizkigute, eta gure musikak balio duela erakusten digute gertakari horiek. Horrekin ez dut esan nahi musikak negarrera jo behar duenik beti, baina transmititzen duela erakusten du, eta horrek balio du azken finean, hori da bilatzen duguna. Batzuetan, mila hitz esatea baino hobe da ezer ez esatea. Ez da gauza erraza, baina lortzen denean ederra izaten da.

ALKALDE: Hori da gure musikak duen ona. Beste estiloekin ere gertatuko da, baina egiten dugunarekin emozio ugari azaleratzen dira. Zuzenean zati melankolikoak jotzen ditugunean askotan izan naiz emozioei eusten. Konposatzen nabilela ere askotan gertatu izan zait negarrez hastea, eta zerbait ona sortzen aritzearen sintoma izan da. Horrelako musika egiten ez dugun beste talde batzuetan ere jotzen dut, eta haiekin ere emozionatzen naiz, baina inoiz ez Rorekin gertatzen zaidan moduan.

GONZALEZ: Ez dira sufrimendu negarrak izaten, sentimendu eta momentu politak izaten dira.

Zeintzuk izan dira zuen erreferentziak?

USOBIAGA: Denok gaude gustura musika eta estilo honekin, baina eragin desberdinetatik gatoz, bakoitzak ditu bereak. Batzuk estilo klasikoagoetara jotzen dugu, baina Ikerrek adibidez metala du gustuko, eta Mikelek metal gogorra eta elektronika.

GONZALEZ: Josuk eta biok talde rockero bat genuen aurretik, eta, taldea uztekotan ginela, rock instrumentala jorratzen zuten talde batzuk ikusi genituen zuzenean. Soinu potentea zuten, eta amorrua eta agonia transmititzen zuten batik bat, hor sortu zitzaigun horrelako zerbait egiteko arra. Estilo honetan, Mogwai eta Sigur Ros dira erreferente handienak niretzat; ez daukagu haien antz handirik, baina egiten duten guztia itzela da.

ALKALDE: Caspian taldeari erreparatu diot asko nik Baiagoan egiterakoan, argitaratu zuten azken diskoak asko inspiratu ninduen. Metalera ere sarri jotzen dut: Isis, Neurosis, Cult of Luna… Eta musika progresiboan ere erreferente asko ditut: Tool, The Mars Volta, Opeth…

Post-rockaren eta post-metalaren moduko estiloak errepikakorrak direla diote batzuek, baina, urteak pasatu, eta kalitatezko disko mordoxka bat kaleratzen dira urtero. Jarraitzaile asko ditu eszenak.

ALKALDE: Edozein estilo izanda ere, talde onak badaude, disko onak aterako dira eta bizirik izango da estiloa. Gure kasuan, post-rocketik eta post-metaletik dugu, eta, ez dut ahohandi itxura eman nahi, baina gure nortasun propioa daukagula esango nuke, nahiko estilo markatua daukagu. Askok Mogwai bezalako taldeak emulatu nahi izan dituzte, eta, nire ustez, errepikakorrak izaten dira. Atentzioa ematen dizun edo desberdina den hori aurkitzean dago lana.

USOBIAGA: Ahotsak dituen musika entzutera dago ohitua jendea, ahotsik gabe distraitu egiten da. Ez badio behar duen arretarik jartzen, melodia bat zein beste bat jo, estrofra-errepikarik ez dituen ahotsik ez badago, ez du bereiziko, dena berdina irudituko zaio. Zuzenean guri ere gertatzen zaigu hori: kaña ematen dugunean, jendea adi egoten da, baina baretzen garenean, berriketan hasten dira batzuk, eta horrela galdu egiten da kantuaren ildoa. Estilo honetako proposamenak gozatzeko eta baloratzeko, musikan sartuta egotea beharrezkoa da. Hala ere, hasieratik daukagu asumituta kontzertuak jendeak trago batzuk hartuz ongi pasatzeko eta erlaxatzeko momentuak direla. Guztiz normala ikusten dugu eta ez diogu besterik eskatuko publikoari.

Eta nola ikusten duzue bere egoera Euskal Herrian?

GONZALEZ: Euskal Herrian ez dago egiten dugun estiloko edo abeslaririk gabeko talde asko. Askotan, gainera, abeslaririk ez duen musika guztia zaku berdinean sartzen da, baina ahotsik gabeko bi diskok ez dute zertan antzik eduki. Hyedra da bakarrenetako bat. Orbelek abestu egiten du, lehen hor zegoen Madeleine, baina orain abestu egiten dute, eta Arima, Lisabö, Bananas eta Akauzazte ere inguruan dabiltza, baina guztiak ere abestuz eta bestelako ezaugarriekin.

ALKALDE: Musika instrumentala egiten hor aritu dira Alba eta JaunDone ere. Azken horiek atentzio handia eman zidaten bere garaian, oso proposamen interesgarria zuten. Neilak eta Ikarassek post-metala egiten dute, baina haiek ere abestuz.

GONZALEZ: Hala ere, daudenak oso onak dira, begira zer talde aipatu ditugun!

Euskal Herrian, mugitzen zarete, baina kanpotik iruzkin asko jasotzen dituzue, ezta?

USOBIAGA: Bai, Interneti esker asko zabaldu dezakegu gure musika. Adibidez, bada Wherepostrockdwells izeneko atari bat, eta hari esker entzule asko irabazi eta disko asko saldu ditugu. Euskal Herrira mugatuko bagina, askoz ere jende gutxiagorengana iritsiko ginateke.

ALKALDE: Horrelako musika minoritario batentzat oso atari egokia da. Post-rock eta post-metalaren inguruko talde eta disko mordo bat ematen ditu ezagutzera aldiro. Gure zaleen artean, bat Pariskoa izan daiteke eta bestea Bruselakoa, adibidez, baina plataforma horrek elkargune egiten du guztientzat.

GONZALEZ: Alemanian saldu dugu disko gehien, erdiak-edo agian. AEBetatik, Australiatik, Zeelanda Berritik eta beste hainbat lekutatik ere eskatu izan dizkigute. Australian, esaterako, jendeak pandemia garaian eskatu zigun diskoa, baina martxan zeuden neurriengatik gure diskoak bertara ezin bidali egon ginen denbora askoan; eta diskoak eskatuta zituztenak, eskaera atzera bota eta diskoaz ahaztu beharrean, zain egon ziren noiz iritsiko. Gaur egun digitalki kontsumitzen du jende gehienak musika, baina aipatutakoek musika eta egiten duguna beste era batera baloratzen dute. Asko baloratzen ditugu horrelakoak.

USOBIAGA: Artistak babesteko beste kultura bat dago toki batzuetan. Jendeak diskoa eta bere garraio-kostuak ordaintzen ditu, kasu batzuetan diskoa beste balio dutenak ia. Hemen, berriz, kontzertu ostean bi disko saltzea ere kosta egiten zaigu zenbaitetan.

Eta planteatu al duzue inoiz atzerrian bira bat egitea?

USOBIAGA: Planteatu bai, baina ez gara askorik saiatu izan. Kontuan hartzeko gauza asko daude: familia, haurrak, denbora, kontaktuak izatea… Eta zaila da, lan handia eskatuko liguke. Bost-sei hilabete lehenago hasi beharko ginateke dena lotzen, eta ekonomikoki ere kontuak egin beharko genituzke; dirua parra ateraz gero, pozik.

GONZALEZ: Belgikatik eta Poloniatik idatzi ziguten bere momentuan, baina bidean ez dugu kontakturik eta oso zaila litzateke biratxo bat antolatzea. Ezingo ginateke joan toki horietaraino tartean beste kontzerturik eskaini gabe. Gustura hartuko nuke astebete jai lanean horrelako zerbait egiteko, baina zaila da.

Zuzenekoetan jo ahal izateko abesti pilatxo bat gehitu duzue disko berriarekin. Nola aurreikusten dituzue datozkizuen kontzertuak?

USOBIAGA: Joko dugun toki edota taldeen arabera joango gara gure set-a moldatzen. Gure abestiak soinu lasai eta melankolikoetatik gogorragoetara doaz, eta horretaz baliatuko gara.

GONZALEZ: Kantu gehiago ditugu, baina oso kontziente gara jotzeko erabiliko dugun denbora berdin-berdin izango dela mugatua, betiere 50 minuturen bueltan, bestela gure kontra etorri daiteke. Abeslaririk gabe, jendea nekatzen joaten da denbora horretatik aurrera.

Eta ba al da lortu nahiko duzuen helbururik?

GONZALEZ: Talde bezala bakoitzak izango ditu bereak, baina niretzat ederra izango litzateke Euskal Herrian jendeak Ro izena entzun eta gurekin lotzea. Publiko berriarengana iritsi ahalko ginateke, eta asko litzateke guretzat.

USOBIAGA: Kanpoan astebete inguruko biratxo bat egitea sekulakoa litzateke niretzat, ea posible dugun noizbait.

ALKALDE: Nik ikuspegi artistikotik enfokatzen ditut nire helburuak. Disko polita atera dugu, sekulako soinuarekin, eta horrekin ari naiz gozatzen. Material ona sortzen eta kontzertu onak eskaintzen baditugu, jende gehiago gerturatuko zaigu, eta beti eskertzen da hori.

→ Ro taldearen kontzertu agenda

“Barnerako eta kanporako kanten arteko oreka bat dago diskoan”
Atmosfera eta doinu ilunak atsegin ditu Kamille Dizabo, Annelise Arnaud, Alan Billi eta Txomin Urrizak osatzen duten Orbel taldeak. Lur hezea bigarren lan luzearekin datoz bueltan, eta, aurretik argitaraturik dituzten disko labur eta luzearekin alderatuta, melodia eta erritmo gehiagoko diskoa osatu du oraingoan laukoteak. Baina, melodia eta erritmoa aipatzeagatik, ez pentsa entzunaldi bat eman eta ahazteko disko horietako bat denik, zenbat eta gehiago entzun, abestietan zenbat eta gehiago sartu, orduan eta gehiago harrapatuko zaitu-eta seguruenik. Txomin Urrizarekin (Baiona, 1988) izan gara taldearen eta diskoaren inguruan gehiago sakontzeko asmoz.

Annelise Arnaud + Txomin Urriza + Kamille Dizabo + Alan Billi = Orbel

Azaro hasieran argitaratu zenuten Lur hezea, zer-nolako iruzkinak jaso dituzue bere inguruan?

Disko asko kaleratzen dira gaur egun, eta ez dakizu egiten duzuna zenbat jenderengana iritsi daitekeen, baina iritsi zaizkigun kritikak positiboak izan dira, jendeak ez dizu gauza negatiborik esan nahi. Orokorrean salto bat eman dugula esan digute, eta, nire ustez, ahotsei espazioa eta garrantzia emateagatik eta erritmo gehiago sartzeagatik izan da. Ezaugarri horiek erraztu egiten dute entzunaldia, eta jende gehiagorengana iristeko aukera lortzen da. Planteatu genituen helburuak lortu ditugu eta pozik gara.

2019an hasi zineten diskoa idazten. Pandemia izan da aurten argitaratzearen arrazoia, edo bestela ere horrelakoa izango zen diskoa osatu eta kaleratzearen prozesu naturala?

Diskoaren prozesu naturala izan da, pandemiak ez du inolako eraginik izan sorkuntza eta grabazio prozesuan. Abestien konposizioak, bost asteburutan egin genituen Anneliseren amonaren etxean: ostiraletik igandera izaten ginen bertan, eta, grabazioarekin hasi aurretik, preprodukzio batzuk egin genituen diskoa grabatu behar genuen The Apiary estudioan, Lavalen [Frantzia]. Nahiko maketa landuekin joan ginen bertara, eta, diskoa grabatuko zigun Amaury Sauverekin abestiak entzun ostean, berarekin komentatu genuen non egin mozketak, aldaketak… Grabatu genuenetik argitaratzera urtebete pasatu da, baina hori Kamile ama izan delako eta gauzak lasaiago hartzea erabaki genuelako izan da.

The Apiary estudioan grabatu zenutela esan duzu, Amaury Sauverekin. Zer moduzko esperientzia izan zen?

Oso prozesu polita izan zen. Amaury gure adin ingurukoa da eta gure antzeko ibilbidea du musikaren munduan; oso bateria jole ona da eta hainbat post-hardcore eta post-metal taldetan jo izan du. Orain hamar-hamabost urte hasi zen grabaketak egiten, asko kontrolatzen ditu alde musikala eta alde humanoa, eta badaki zer lortu nahi dugun. Grabaziorako metodologia bat jarraitzea proposatu zigun, eta, ohiko pop kantuen estrukturarik ez dugula kontuan hartuta, oso baliagarria izan zitzaigun. Eskatu zigun kantu bakoitzak zituen zatiak adjektibo batekin izendatzeko, eta zati bakoitzari zerotik ehunera zer intentsitate jarri nahi genion markatzeko. Horrela, zati batzuk altuago eta beste batzuk baxuago jarriaz, kantu bakoitzaren grafikoak egiten aritu ginen. Guk zer bilatzen genuen jakin nahi zuen horrekin, eta aldaketak egiteko proposamenak egiten zizkigun. Adibidez, guretzat abesti batek intentsitate aldetik goia joa bazuen eta berak oraindik ere gorago igo zitekeela uste bazuen, pianoren bat, ahotsen bat edo zerbait gehitzeko proposatzen zigun. Erabili genuen teknikarekin, taldekideok abestietan zer lortu nahi genuen aurrez adostea lortzen zuen, eta, horrela, bere proposamenak taldeari egiten zizkigun modu orokorrean, eta ez taldekide bakoitzari modu inprobisatu batean. Intentsitatearen joko horrekin disko osoaren ikuspegia izatea lortu genuen, eta kolore sistema bat ere planteatu zigun momentu bakoitzean zer emozio transmititu nahi genituen ikusteko. Zer nahi genuen argiago ikusarazteaz gain, gurekin komunikatzeko sistema oso bat sortu zuen.

Nola konposatzen dituzue abestiak? Ez duzue ohiko musika talde baten formatua…

Bi modutara egiten dugu. Batzuetan, eta disko honetarako horrela egin dugu gehienbat, Alanek ordenagailuz sorturiko ideiak ekartzen dizkigu. Nahiko produzituak egoten dira erritmo eta sintetizadoreekin, nota eta melodia konkretuak dituzten giroak izaten dira, eta horiek hartzen ditugu abestien oinarri gisa. Ostean, gainontzekook gure aldetik lantzen ditugularik abestiak. Beste batzuetan eta gehienbat lokalean gaudela, gitarra, piano edo ahotsetik ateratzen den zerbaiti ematen diogu jarraipena.

Atmosfera iluna du diskoak, eta, nahiko anbientala eta barnerakoia iruditu zaidan arren, aurreko diskoan baino melodia eta bizitasun gehiago antzematen da.

Uste dut askatu egin garela musikari bezala, eta egiten dugunarekin gusturago egoteko formula bilatu dugula. Batzuetan oso anbientala da gure musika, barnera begirakoa, baina badira musika lehertzen diren uneak ere, eta une horietan kanpora ateratzen dira gauzak. Barnerako eta kanporako horren oreka bat dago disko honetan, eta zuzenekoetan ere igartzen dugu: beste sentsazio batzuk sorrarazten ditu, eta kanporako horrekin gehiago transmititzen dugula esango nuke. Diskoa konposatzerakoan, trip-hopa eta Bristoleko taldeak (Massive Attack, Portishead…) ziren buruan geneuzkan erreferentziak, eta, diskoa ildo horretan aterako zela pentsatzen genuen arren, azkenerako kantu bakarra atera zitzaigun estilo horretan: Orbain irekiak.

Ahotsetan lan handia egin dute Kamille eta Annelisek. Era guztietako ahotsak entzun daitezke: indartsuak, goxoak, xuxurlatuak, irrintziak… Oso ongi uztartzen dira musikarekin, eta aurreko lanetan baino hitz eta ahots gehiago sartu dituzue, gainera. Erabaki artistiko bat izan da ala esateko gehiago izan duzue?

Erabaki artistikoa izan da, oso onak diren bi abeslari ditugu eta leku gehiago utzi nahi genien, beraiek baitira Orbelen ikur nagusi. Ahotsetan gauza berriak probatzea nahi genuen, horretarako guztiz libre sentitzea, eta bai Kamillek eta baita Annelisek ere horretarako bidea aurkitu dute, asko jokatu dute ahotsekin, oso ausartak izan dira.

Orbainak, zauriak, odola, heriotza eta okerra kontzeptuak darabiltzazue, besteak beste. Zer kontatzen duzue beraietan?

Kamillek idazten ditu hitzak, eta berak erantzungo luke hobeto, baina Kamillek amets arraroak egiten ditu, eta, amets egindakoaz gogoratzen denez, haien inguruan idazten du [barrez]. Batzuetan oso deskriptiboak eta bisualak dira bere hitzak, bakoitzak bere modura interpretatzekoak (Orbain irekiak, Heriozko giltza…), baina, era berean, badira oso zuzenak eta esplizituak diren hitzak ere (Irentsi, Lo…). Bi ezaugarriak bilatzen ditu. Alde makabro bat izatea gustatzen zaigu hitzetan, guztiz naturala dela uste dut, heriotza eta horrelako kontuak gure bizitzen parte dira eta ez da ezer txarra berauetaz hitz egitea.

Zenbait abestiren bideoak ere argitaratu dituzue. Elementu eta mugimendu askorik sartu gabe, asko transmititzea lortzen duzue.

Bideoen inguruan egin genuen gogoetan, jendeak askorik begiratzen ez dituen edota ikusten hasi berritan aldatu egiten duten bideoklipen bat egin ordez, diskoko abesti guztientzako zortzi minibideoklip egitea pentsatu genuen, aurrekontu berdinarekin eta guk geuk eginak. Kantuetan esaten dena guk nahi genuen moduan irudikatzeko baliagarriak zitzaizkigun, eta sare sozialen formatuarekin bat egiten zuten, gainera. Denon artean pentsatutako bideoak izan ziren, lagunen artean eginikoak; Alan aritu zen grabaketak egiten. Asteburu batean grabatu genituen guztiak, oso ongi pasatu genuen aktore lanetan.

Irudiari eta sortzen duzuen imajinarioari ematen diozuen garrantzia ikusita, suposatzen dut zuen zuzenekoak izango direla horren guztiaren muina.

Bai, hala da. Zuzenekoetan, musikaz gain, argiei ere garrantzi handia ematen diegu, eta horretarako Mikel Perez daukagu argi teknikari moduan. Sekulako gustua dauka eta gure zuzenekoen parte garrantzitsua da. Eskaini ditugun lehen aurkezpen kontzertuetan jendea harrituta geratu da argiekin eta batek baino gehiagok goraipatu ditu. Gure musikarekin oso lotuta doaz eta Orbelen zuzenekoan murgiltzeko tresna garrantzitsuak dira; gure zuzeneko batek asko galduko luke argi horiek gabe.

Orbel 2016an abiatuta, eta bi disko luze eta labur bat kaleratu eta gero, nola baloratzen duzu taldearen eboluzioa? Konforme al zarete lortzen zabiltzatenarekin?

Oso gustura gaude egiten gabiltzanarekin. Urte hauetan egindakoak aukera ematen digu gure formulak zehazteko, hasierako eraginetatik libratzeko eta egin izan ditugun akatsak zuzentzeko. Hasieran, oharkabean, musika motelaren eta ilunaren eraginei oso lotuta geunden, eta ostera konturatu ginen beharbada eragin horien preso geundela. Gauza horiek guztiak berrikusten joan gara gure ibilbidean. Elkarrizketa batean Alanek esan zuen, Hegan diskoa Orbelen lehen fasearen bukaera zela, eta Lur hezea, bigarren fasearen hasiera; horrela bizi dugu.

«’Hegan’ diskoa Orbelen lehen fasearen bukaera zen, eta ‘Lur hezea’, bigarren fasearen hasiera»

Musikalki, post-rock etiketatik harago joan zarete, eta halaxe diozue Lur hezea-ren aurkezpen testuetan ere. Iruditzen zait azken bi diskoetan urruntzen joan zaretela estilo horretatik. Nola deskribatuko zenuke zuen musika?

Post-rock asko entzun izan dugu, eta batzuetan etiketa hori eman diguten arren, ez dakit inoiz definitu gaituen. Post-rocka oso etiketa zabala da, eta ulertzen dut lehenengo EPak asko zuela hortik, baina ez gara inoiz Mogwai edota Explosions in the Sky taldeen modukoak izan. Lehen, abesti luzeak eta igotzen-igotzen gailurrean amaitzen zituzten abestiak egiten genituen, baina horrekin apurtu, eta abesti laburragoak eta zuzenagoak egin ditugu oraingoan. Alde horretatik, alde popero bat ikusten diot gure musikari, baina, jakina, ez da popa ere. Egia esan, ez dakit nola definitu egiten duguna, zaila da.

Edozein talde edo estilorekin gerta daiteke hau, baina Orbelen kasuan oso nabaria egiten zait: momentu egokia aurkitu behar dut zuen disko bat entzuteko. Momentu egokia bada, esperientzia eta bidaia ederra da, baina, ez bada, deseroso edo itota ere senti naiteke entzunaldiarekin. Nire ustez, asko esaten du zuen konposizioen maila bikainari buruz.

Musikak, izan disko bat edo kantu bat, bera entzuteko prest zaudenean harrapatu behar zaitu, eta gure diskoek agian ez dute funtzionatzen kotxean hiru minutuko bidaia bat egiteko edota sukaldean zerbait azkarra prestatzeko. Nire kasuan, badakit zer musika gustatzen zaidan, eta momentu bakoitzak estilo bat edo beste eskatzen dit: batzuetan minutu inguru irauten duten punk-hardcore abestiak izango dira, adibidez, eta beste batzuetan musika ilun eta esperimentala. Disko batek batzuetan funtzionatzen du eta beste batzuetan ez, laurok horrela ulertzen dugu musika eta Orbel. Hasieratik geneukan argi proiektu berezia izango zela eta horrelakoak eragingo zituela, eta bestela bestelako musika egingo genuen, agian errazagoa, baina, gure ustez, erraztasun horretan galtzen dira bilatzen ditugun muturreko sentimenduak askotan.

Oso bizi ikusten da musikaren eszena Ipar Euskal Herrian. Estilo askotan, proposamen interesgarriak jorratzen dituzten talde mordoxka bat zaudete. Zerbait ondo egiten zabiltzaten seinale da, ala?

Gu Donibane Lohizune eta Ziburu ingurutik gatoz [Lapurdi] eta bertan, gaztetxearen, Baleapopen, Usopopen inguruan beti izan da joera gauzak sortzeko eta nahasteko. Betidanik egon da rock eszena indartsua, baina baita elektronikarena ere, eta bien arteko nahasketatik sortu dira hainbat proposamen ausart eta interesgarri. Beste alde batean, Donibane Garaziko ingurua dago, eta han ere sekulakoak sortu dituzte: Diabolo Kiwi, Kuartz, Torheit… Ipar Euskal Herria txikia da eta komunitate euskalduna are txikiagoa, baina asko konektatzen dugu gure artean, eta elkarrekin egiten ditugu gauzak. Beharbada, Euskal Herriaren periferia modukoa izatean, inork ez du ezer espero gugatik, baina guretzat egiten ditugu gauzak guk eta daukagun askatasun horrek gauza politak sorrarazten ditu.

Kuriositatez, zein disko aukeratuko zenuke amaitu berri dugun 2022. urtetik?

Vulken Vulk ez da diskoarekin geratuko nintzateke, argi eta garbi. Verde Pratoren Jaikiera ere asko gustatu zait, eta Orbelekin egiten ari garenarekin erlazionatuko nuke, gainera; puntu komun asko aurkitzen dizkiot. MICEren Lautada eta Ama Sayren Ero bomb ere aipatuko nituzke, oso onak iruditu zaizkit. Atzerrira begira, Ditz taldearen The Great Regression gustatu zait asko.

Aurrera begira, diskoa orain gutxi argitaratuta, nola irudikatzen duzue etorkizuna?

Kontzertuak ematen jarraitzea nahi dugu. Urtarrilean pare bat kontzertu emango ditugu Frantzian eta bi hilabete inguruko atsedenaldi txiki bat hartuko dugu jarraian. Tarteka kontzertuekin jarraitu nahi dugu, eta gehiago eman nahi genituzke, egia esan, baina izan familiagatik, ditugun beste taldeengatik edota beste arrazoi batzuengatik, ez dugu tarte handirik izango. Hemendik eta udaberri bukaera arte betea daukagu agenda, eta ea udan edo udazkenean jaialdi batzuetan jotzeko aukerarik dugun.

“Ez dago itxaropena beste biderik”
Hala ere deitzen da Willis Drummond talde baionarraren estudioko zazpigarren diskoa. Musikaren munduan hasi zirenetik, euskal rockak eman duen talderik geldigor eta fidagarrienetakoa da Jurgi Ekiza (ahotsa eta gitarra), Vincent Bestaven (gitarra eta teklatuak), Xan Bidegain (baxua) eta Felix Buff (bateria eta perkusioak) kide dituen laukotea. Horrenbeste urtean, hainbat abentura eta gorabehera bizi izan dituzte, baina gogor segitzen dute hala ere, eta hala ere mordo batekin beteriko disko batekin datoz oraingoan. Bizi garen munduan eta gure bizitzetan aurki ditzakegun kontraesanak argitara ateratzeko izenburu eta metafora originala aurkitu dute, eta horretaz guztiaz patxadaz hitz egiteko aukera izan dugu Ekizarekin (Baiona, 1980).

Vincent Bestaven + Jurgi Ekiza + Xan Bidegain + Felix Buff = Willis Drummond (Argazkia: Guillaume Fauveau)

Argitaratu berri duzuen diskoa kokatzen hasteko: Zugzwang estudioko aurreko diskoa munduan zehar aurkezten zenbiltzatela iritsi zen pandemia, eta aurrera begira zenituzten aurkezpen kontzertuak bertan behera geratu zitzaizkizuen. Nola bizi izan zenuten momentu hura?

Australia, Japonia eta Tahitiko birara abiatu berri ginela hasi ziren ateratzen COVIDaren lehen berriak komunikabideetan. Pandemia unez une gertuago zegoela ikusi arren, bira osatzea lortu genuen. Tahitin ginela hasi zen konfinamendua Frantziako Estatuan, eta, ondorioz, Tahitiko hondartzetatik etxetik ezin ateratzera pasatu ginen. Nahiko bortitza zen egoera. Bueltatzean, oso nekatuak geunden, eta lehen asteetan ez zen arazo handia izan etxean egotea, opor antzekoak zirelako, baina, denborarekin, aspertzen hasi, eta konturatu ginen ezin ginela geldirik egon. Ikusi genuen antzokietan jotzeko aukera zegoela, eta Garai bereziendako kontzertu bereziak bira akustikoa prestatzen hasi ginen. Shorebreaker estudioa ere garai horretan eraiki genuen.

Merezi zuen atentzioa jaso al zuen Zugzwang-ek? Gustura geratu zineten emandako itxierarekin?

Diskoa argitaratu genuenean, zerbait positiboa gertatzen zebilenaren sentsazioa genuen: aurrerapenek harrera ona izan zuten, Bilbon eta Miarritzen [Lapurdi] eman genituen lehen kontzertuak jendez beteta… Ilusioz tope geunden. Pandemia iristean, aukera gutxi izan genuen diskoa zabaltzen jarraitzeko, eta horrela zaila zen zerbait lortzea. Bira akustikoa hasi genuenean, abesti batzuk sartu genituen errepertorioan, baina, elektrikora bueltatzean, jendeak ongi pasatu nahi zuela ikusi, eta publikoak kuttunen zituen abestiak jotzen hasi ginen. Ez genuen Zugzwang-en aurkezpen gehiagorik egin, eta, alde horretatik, galduta geratu zenaren sentsazioa dugu.

Noiz hasi zineten Hala ere diskoa sortzeko ideiarekin?

Bere prozesua izan zuen. Printzipioz, bira akustikoan gitarra eta teklatua jotzeko batu zitzaigun taldera Vincent, baina, berriz elektrikoan hasi ginenean, taldean jarraitzea proposatu genion, eta berak onartu. Disko berri bat eginez gero parte hartuko ote zuen erabakitzeko, hitz egitea baino ideia hobea iruditu zitzaigun lokalean batzea, eta Shorebreaker estudioan izan ginen lau egunez. Bakoitzak bere ideiak eraman zituen, eta hainbat grabazio egin genituen. Han zeuden diskoko bederatzi abestiak izaten amaitu duten bederatzi ideiak. Vincentek grabazioan parte hartzen bazuen, zuzeneko aurkezpenetan ere ezinbestekoa izango zen: ezin genuen zuzenean jo ezin genuen disko bat atera. Oso animatuta agertu zen, eta horrela erabaki genuen grabatzen hastea.

Taldekide finko bihurtu al da, hortaz, Vincent? Zer eman dizue?

Felixekin batera, Petit Fantôme, Botibol eta Rüdiger taldeetan jotzen zuen Vincentek, eta bagenekien tipo eta musikari bikaina zela. Ez da zuzenerako musikari bat bakarrik, gure laugarren taldekidea da, gurekin batera hartzen ditu erabakiak eta guztian hartzen du parte. Aurretik taldean gaudenon artean desorekatu egiten ditu gauzak, eta hori ere onerako dela uste dut. Denbora luzez egonkorra den edozertan gertatzen den moduan, zerbait berria sartzen duzunean, automatismo batzuk aldatu egiten dira, eta hala gertatu da gurekin ere. Hiruron artean oso harreman ona eta sanoa genuen, baina Vincentek berriz ere freskotasuna eman digula esango nuke. Oso gustura gaude laukote formatuan.

“Vincentek gauzak desorekatu ditu taldean, onerako: zerbait berria sartzean, automatismo batzuk aldatzen dira”

Grabazioa Johannes Buffekin errepikatu duzue, zeuek eraiki duzuen Shorebreaker estudioan. Zer nolako esperientzia izan da berarekin lan egitea?

Oso ona. Felixen anaia da Johannes, aspalditik ezagutzen genuen, eta aurreko diskoa berarekin batera grabatu genuen, Berako Atala estudioan [Nafarroa]. Ane filmerako abestia ere bere etxean grabatu genuen, eta, oso gustura egon ginenez, hurrengo diskoa ere berarekin egitea erabaki genuen. Ibilbide handia du musikaren munduan, eta zuzenekoekin eta grabazioekin erlazionaturiko lan ugari egin ditu munduko toki askotan. Orain urte batzuk, grabazioetara dedikatzea erabaki zuen eta Baionan finkatu zen berriz. Nahasketak egiteko materiala bazeukan, baina grabatzekoa ez, eta hor hasi zen Shorebreakerren abentura. Laburbiltzeko gure estudioa dela esaten dugu, baina egiazki Johannesen estudioa da. Musika grabatzeko estudio on bat bilatzen zuen berak, material egokia izango zuena, baina, horrekin batera, baita grabatzera doazenek esperientzia on bat izatea ere; horregatik dago guztia horren zaindua eta eraikina kosta ondoan kokatua, adibidez. Proiektuaren parte izateko lagunak bilatzen zituen, eta hor sartu ginen gu. Libre dagoen guztietan erabili dezakegu, eta bertara doazen beste musikari batzuekin harremanetan jartzeko ere balio digu. Aukera eman digu Johannes gure abenturen parte izateko eta gu bere abenturen parte izateko.

Diskoaren azala nahiko deigarria da. Zer transmititu nahi duzue bertan ageri den mandarinarekin? Noren lana izan da?

Diskoa osatuta zegoela etorri zen ideia. Hasiera batean, Guillame Fauveaurekin aterata genituen taldearen argazkietako bat jartzea zen gure asmoa, baina hitzak berriz entzutean, ikonikoa izan zitekeen objekturen bat jarri genezakeela pentsatu genuen: tramankuluren bat, landareren bat, animaliaren bat… Hortik etorri zen mandarina jartzearen ideia.

Diskoko lehen abestia da Mandarina.

Abestian kontatzen dugun moduan, behin, Tahitira joateko hegaldian nintzela, plastiko batean batuta zegoen mandarina bat eman zidaten afaritan Groenlandia gainean. Oso surrealista iruditu zitzaidan egoera: konfinamendutik atera berriak ginen, hegaldia oso merkea zen… Oso arraroa zen dena, ez zen ez sanoa, ez naturala, eta beti eramaten dudan koadernoan apuntatu nuen abestian esaten den lehen esaldia. Hegazkin batean doan edozeinek izan ditzakeen hausnarketa sakonak eragin zizkidan egoerak: nora doa mundua, arazo bat naiz, zertan gabiltza… Baina, era berean, askotan ez dugu gure plazera alboratzen, eta, nire kasuan, pentsatzen ari nintzen Tahitin zer ondo pasatuko nuen, hegazkinean zer pelikula ikusiko nuen… Hortik atera da mandarina: munduaren absurdoa islatu nahi du. Mikel Larretxe Izukari-ren lana izan zen diseinua.

(Argazkia: Guillaume Fauveau)

Badu lotura izenburuarekin; izan ere, kontraesan edo hala ere asko ditugu gure bizitzetan…

Bai, diskoak bakoitzaren eta munduaren kontraesanak bilatu nahi ditu. Uste dut kontraesanek gure bizitzetan badutela alde ezkor bat. Gauzak oso gaizki doaz, badira irtenbideak, baina, hala ere, beldur gara gauzak aldatzeaz eta daukaguna galtzeaz, beraz, ez dugu ezer egiten. Eta badute alde baikor bat ere. Berrietan gauzak gaizki eta izorratuta daudela ikusten dugu eta borroka batzuk ia galduak daudela ere bai, baina, hala ere, borrokatzen jarraitzen dugu. Nire ustez, norberaren osasun mentalarengatik, jendartearengatik eta munduarengatik, hobe da zerbait egin daitekeela pentsatzea: ez dago itxaropena beste biderik.

Musikalki, taldearen garai guztietako soinu eta ezaugarriak antzeman daitezkeen arren, gaur egungo Willis Drummond zer den entzuten da diskoan. Nahiko anitza iruditu zait, entzuteko entretenigarria. Nola azalduko zenuke zer soinu duen?

Garai askoren konbinazioa dela esaten dugu. Alde batetik, grabazio prozesuarengatik, 1970eko hamarkadako ezaugarriak ditu. Energia eta soinu gordina mantentzea zen helburua, eta, horretarako, laurok batera grabatu genuen, momentuan ateratzen zitzaigun moduan, aurrez sekula landu ez bagenu bezala. Bestetik, 1990eko hamarkadako ukitu bat du, orduan jaso genituelako gure influentzia nagusiak. Azkenik, gaur egungoa da. Johannesen ekoizpena eta nahasketa modernoak dira, eta uste dut hori ere islatzen dela. Hitzek ere erakusten dute gaur egungo disko bat dela.

Atentzioa eman dit Stockholmen abestiko gitarra soloak. Ez dakit horrelakorik entzun dizuedan Ilegala argitaratu zenutenetik… Eztanda ederra du.

Solo bat grabatzeko ideia izan genuenean, laburra izango zela imajinatzen nuen, baina Vincent oso gitarrista trebea da, eta, probatzen hasita, gehiagora joan zen. Soloa doblatzeaz gain, hirugarren bat ere grabatu genuen. Diskoko bakarra denez, onartu genion geure buruari horrelako trukoak erabiltzea [barrez]. Zuzenekoetan sinpleago joko dugu, baina izango du bere momentua.

Hitzetan eta argitaratu zenuten bideoan dena esanda geratzen den arren, ezin aipatu gabe utzi Bidasoa, diskoaren lehen aurrerapen kanta.

Konposatzerakoan, musika sortzen dugu lehenengo eta gero idazten ditugu hitzak. Abesti horretan ere hala izan zen, eta nahiko musika emozionala zuela iruditu zitzaigun. Azken bi urteetan bederatzi migratzaile hil dira Bidasoa ibaia zeharkatzen, eta denbora zen horren inguruan zerbait idatzi nahi nuela. Beti Mediterraneora begira egon ohi ginen horrelako kontuekin, baina etxean bertan ere antzerakoa genuela ohartu ginen. Gure bizitzetan errealitate bat da gaia. Gainera, gu Iparraldeko taldea izanik eta zuzenekoak ematen gehienbat Hegoaldean aritu izan garelarik, muga hori existitzen ez zen sentsazioa izan dugu beti, harik eta pandemiarengatik itxi zutenera arte. Ezin ginen beste aldera pasatu, eta orduan konturatu ginen ez zuela zentzurik gure herri barruan muga bat jartzeak.

Gainontzeko abestietan ere gai sozialei buruz hitz egiten duzue. Musikari moduan garrantzitsua iruditzen al zaizue barruan dituzuen pentsamendu eta hausnarketak azaleratzea?

Bakoitzak bere moduan ulertzen du musika, eta nik barruan dudana ateratzeko tresna moduan hartzen dut. Niretzat ez du zertan politikoa edo soziala izan, barnean duzun zerbaitengatik edo bihotzeko minagatik ere egin dezakezu abesti bat. Willis Drummonden kasuan, elkarrekin gaudenean izan ditugun solasaldien gai nagusiak islatzen dira hitzetan: krisi ekologikoa, krisietatik aberatsak are aberatsago ateratzea, pandemia, Ukrainako gerra, osasun mentala, gure bikote istorioak eta zer ulertzen dugun bikote izatetik, diskoaren sortze prozesua… Gehienak nik idatzi ditut, baina Vincentek Western Smile-ren hitzak idatzi zituen ingelesez, eta Felixek Makina bat-enak frantsesez; itzuli eta egokitu egin nituen biak.

Zer oroitzapen duzu Garai bereziendako kontzertu bereziak biraren inguruan? Izenak dioen moduan, bereziak izan ziren?

Oso oroitzapen ona dut. Nirvanaren zale handia, asko gustatzen zait beren zuzeneko disko akustikoa, eta, buruan beti horrelako zerbait egiteko asmoa izanagatik, arrazoi batengatik edo bestearengatik, atzera botatzen genuen beti aukera. Pandemiak ideia berreskuratzeko eta gauzatzeko aukera eman zigun, ondo pasatu genuen, eta kantuei buelta bat emateko eta Vincent hobeto ezagutzeko ere balio izan zigun, gainera. Geunden egoeran plazer bat zen horrelako zuzenekoak bizitzea, oso emozionalak izan ziren. Musikalki, ahotsak, koruak, moldaketak… era sakonean lantzeko balio izan zigun, eta ate asko ireki dizkigu horrek. Orain formatu elektrikoan egon arren, ikasi genituenak barneratuta ditugula eta praktikan erabiltzen ditugula uste dut.

“Egiten ditugun gauza berriek ematen digute arnasa errepikatzen ditugunekin gozatzeko”

Hemezortzi urte dira taldearen bidea hasi zenutenetik, eta gaur egun ere oso soinu freskoa du Willis Drummondek. Zein da zuen sekretua?

Talde moduan, eta gure bizitzetan, ez dugu sekula ohitura eta errutina handirik izan: oraindik ere zaila egiten zaigu entseguak adostea [barrez]. Bakoitzak bere bizitza eta bere erritmoa du. Musikari moduan nahiko laster aspertzen gara egiten dugunarekin eta beti bilatzen dugu gauza berriak egitea, baina, jakina, horrek ere badu bere muga, kalitatezko zerbait egiteko denbora eskaini behar baitzaie gauzei. Beti aldatzen baldin bazabiltza, ez duzu sekula lortuko maila jakin batera iristea, baina zerbait menderatzen dugula ikusten dugunean, hurrengo pausoan pentsatzen hasten gara. Gauza berriak eta freskoak egitea gustatzen zaigu, nahiz eta gure publikoagatik, eta baita guregatik ere, gauza batzuk mantendu behar ditugula jakin. Ez gara sekula aspertzen Ur gainean kanta jotzen, adibidez: hamasei bat urte dira zuzenean beti jotzen dugula. Egiten ditugun gauza berriek ematen digute arnasa errepikatzen ditugun gauzekin gozatzeko eta oreka lortzeko.

Zer ikasi duzue ibilbide horretan?

Gauza asko. Egunero ikasten dugu, baina esango nuke inportanteena dela pertsonei eta harremanei garrantzia ematea. Familia baten moduan bizi dugu taldea, eta geure buruak zaintzeari eta maite dugun jendearekin lan egiteari ematen diogu lehentasuna. Ongi funtzionatzeko eta gauzak gustu eta motibazioarekin egiteko, lantaldea zaintzea ezinbestekoa da. Garai batean, ni, pertsonalki, nahiko obsesiboa izan nintzen musikarekin, proiektuarekin, taldearekin… baina ohartu nintzen ez zela produktiboa, ez taldearentzat eta ezta niretzat ere. Maite duzun jendeari eta norberari kasu egitea da garrantzitsuena bizitzan, eta beste guztia horren segidan etortzen da.

Zer esango zenuke musikari izatearen alde on eta txarrak balantzan ipini beharko bazenitu?

Alde txarra existitzen den prekarietatea dela esango nuke. Zerbaitek ondo funtzionatu arren, ez dakizu zenbat denbora iraungo duen, eta, jakitun zara zenbat eta zaharragoa izan, orduan eta zailagoa izango dela zerbait berria egitea. Horrek sortzen dituen eztabaidak, krisiak eta dudak dira gauzarik zailena. Abantaila da egun guztiak desberdinak direla; asko gustatzen zait hori, eta behar dudala esango nuke. Gaztetan ez nuen neure burua imajinatzen erritmo normal batean lan egiten; ez banintz musikatik bizi, beste gauza alternatiboren bat egingo nuen segur aski. Zortea dugu taldearekin eta beste proiektuekin musikatik bizi garelako, baina ez zen helburua izan: musika egitea eta gozatzea zen helburua. Gure nagusi eta jabe gara, eta sekulako askatasuna ematen digu horrek, ez du preziorik.

Oraingoan dena aurrera joango den konfiantzarekin, zer asmo eta ilusio dituzue?

Ez dugu helburu eta estrategia finkorik ezartzen, baina toki gehiagotara eta jende gehiagorengana iristea bilatzen dugu beti. Era berean, hazi ginen eta ezagutzen ditugun espazioak zaintzeari ere ematen diogu garrantzia, eta orain urte batzuk gaztetxeetan egin genuen bitaren moduko bat egingo dugu. Bestalde, 2024ko abenduan hogei urte beteko dira taldeak lehen kontzertua eman zuenetik, eta urteurrena ospatzeko zerbait berezia prestatzea ere izango da hurrengo zereginetako bat. Oraindik ez dakigu nola, baina etapa hori markatzea gustatuko litzaiguke.

“Kantu bakoitzari behar zuen espazioa eman diogu”
Miren Narbaiza Martiartu (Eibar, Gipuzkoa, 1986) aurkitzen da MICE proiektuaren atzean. Napoka Iria taldeko kide izateagatik egin zen ezagun, baina Drumkopters, Perlak, Joseba B. Lenoir eta Dual Split taldeen kredituetan ere ageri da bere izena, besteak beste. 2017an abiatu zuen bere bakarkako ibilbidea, eta, tarte baten ostean, bueltan da, Lautada bigarren lan luzearekin. Hala ere, denbora honetan ez da geldirik egon, eta, beste zenbait gauzaren artean, Gakobeltz Hit Faktoria estudioa eraiki du Joseba Baleztenarekin batera Duranako lautada batean (Araba). Bertan egin digute ongi etorria, eta, Joseba grabazio batzuekin lanean geratu den bitartean, Mirenekin berriketan izan gara gu. Urteko diskoetako bat izango denaren nondik norakoak ezagutzeko, zer hobe sorreratzat izan dituen lautadara eta estudiora joatea baino?

Itziar Bastarrika

Tartean lau kantuko EP bat atera zenuen arren, bost urte pasatu dira azken disko luzea argitaratu zenuenetik. Zer dela eta horrenbeste denbora?

Lehenago ateratzea zen asmoa, baina gertakariek horretara eraman naute. Zilar printzak EPa atera nuen disko luzearen aurretik gutizia txiki bat eskaintzeko, baina pandemia eta beste gauza asko pasatu ziren tartean, eta musikaria izateak ere ez du errazten; zuzenekoen beharra duzunean ez da erraza sorkuntzarako tartea aurkitzea. Gauzak horrela, presa edukitzetik batere presarik ez izatera pasatu ginen. Beste arrazoi nagusietako bat zera da, Gakobeltz Hit Faktoria, gure estudioa martxan jartzen ibili ginela. Hasieran lan handia suposatu arren, diskoaren grabazioa ailegatzean, beste baliabide batzuk izan genituen eskura. Diskoa heldu behar zenean heldu dela sentitzen dut.

Noiz hasi zinen diskoa sortzearen ideiarekin? Nolakoa izan da bere prozesua?

2020an hasi nintzen diskoan pentsatzen eta urte bereko amaiera aldera kaleratzea zen nire asmoa. Abestien hainbat zirriborro eta hitz eginak nituen, baina geldi geratu zen guztia. Diskoari berriro heldu genionean, aurre-ekoizpen lan handia egin genuen, buelta asko eman genizkien abestiei. Gehienbat Ibai Gogortza, Joseba Baleztena eta hirurok aritu ginen horretan, ordu pilo bat sartu genituen abestiak estruktura, soinu eta instrumentazio aldetik aberasten.

Nolakoa izan zen grabazio prozesua?

Oso luzea izan zen. 2021eko neguan hasi ginen aurre-ekoizpenekin, eta 2022ko urtarrilean, kantuak eginda zeudela ikusitakoan, bakoitzak zer instrumentazio eta musikari behar zituen aztertu genuen. Grabazio saioetan, goizean hasi eta gauera arte luzatzen ziren egunpasak egiten genituen, asko gozatu genuen. Joseba Baleztena aritu zen produktore eta zuzendari lanetan. Denok zuzenean jotzen grabatu genuen, eta nabaritzen da, apenas dago ediziorik; entsegu bat balitz bezala planteatu genuen, hartualdi onaren bila. Aurretik ere denok elkarrekin grabatu izan dugu, baina ez halako patxadarekin; izugarria izan da, kantuan sartuta sentitzen nintzen denbora guztian, prozesu bizia izan da.

Zer nolako garrantzia du Josebak taldearen soinuan?

Eskatu behar duenean eskatzen daki, eta espazioa utzi behar denean uzten ere bai. Prozesu guztian egon da presente, eta nabari da bere eskua, soinuari garrantzi handia ematen dio. Esperimentatzea ere gustatzen zaio, eta leku desberdinetara eramaten du nire musika; erabat fidatzen naiz berarekin, oso esku ona du eta elegantea da. Musika asko entzuten du, berezko zaletasuna du, eta igartzen zaio.

Eta zer kontatzen diguzu sortu zenuten eta diskoa grabatu duzuen Gakobeltz Hit Faktoria estudioari buruz?

Josebak eta biok pandemia ostean hasi genuen proiektua da. Ordutegi eta funtzionamendu aldetik nahieran erabiltzeko leku baten beharra sentitzen genuen, eta apustua egitea erabaki genuen. Ingurukoen hainbat grabazio eta produkzio egin ditugu, baina momentuz ez dugu asko zabaldu. Lantegi musikal bat da, eta, biok musikariak izanda, duintasunez lan egiteko falta genuen pausoa da. Gustura gaude eta gauza positiboak ematen dizkigu bueltan; jende interesgarria pasatu da bertatik eta asko gabiltza ikasten. Produkzio eta grabazio lanak egiten ditugu.

“Momentuan egindakoak, zuzenean ateratakoak garrantzi handia izan zuen prozesuan, eta sentimendu hori diskoan nabaritzea nahi izan dugu”

Zure bakarkako proiektua izan arren, talde bat duzu atzean hasieratik. Zeintzuk dituzu alboan disko honetan? Zuzenean ere beraiek egongo dira?

Nahiz eta gutxi batzuk ekin genion, lagun pilo bat egon dira prozesuan, nahiko lan korala izan da. Josebaz eta Ibaiz gain, bateria eta perkusioak Felix Buffek, Mikel Santxezek, Ilargi Agirrek eta Mikel Txopeitiak jo dituzte; baxuan Iñigo Telletxea izan da; Julen Postigo tekletan eta Aitor Garcia de Vicuña sintetizadoreetan. Ibaik saxofoia eta sintetizadoreak ere jo ditu. Sekulako laguntzaileak izan dira. Zuzenekoetan Mikel Santxez, Iñigo, Ibai, Aitor, Joseba eta ni izango gara. Musikariez gain, diseinuaren inguruan, Mikel Larretxek jasan zituen hasieratik nire txapak, aurreko bi diskoak bezalaxe hau ere berak diseinatu baitu: buruan nuena azalera eta kontrazalera eraman du, zilarra urre bihurtzeraino. Argazkietan, Itziar Bastarrikak eta June Baonzak lagundu didate, eta babes emozionala eman didatenak ez dira hemen kabitzen…

Eta zer nolako garrantzia dute aipaturiko musikariek MICEren musikan?

Guztia, beraiek gabe ezingo nuke aurrera egin. Musikariak dira, baina horren gainetik aspaldiko lagunak ere bai, beti miretsi izan ditut eta hori da niretzat garrantzitsuena. Esaterako, Borrokan taldearen jarraitzaile handia nintzen eta orain bertako kide Ibai eta Iñigorekin jotzea izugarria da niretzat. Ibaik musika sortzeko, ulertzeko eta bizitzeko bere ikuskera propioa du, oso aberatsa da berarekin lan egitea; lehen diskoaz geroztik egon da nire alboan, asko gustatzen zait egiten duena eta egiteko dituen moduak, taldeko klabe handi bat da. Joseba ere hasieratik egon da eta beste klabe garrantzitsu bat da niretzat.

Kolaborazio batzuk ere izan dituzu. Zeintzuk izan dira?

Iñaki Urbizu Pela-k ahotsak sartu ditu “Inor begira izanda ere” eta “Negua udaberrituko da” abestietan, eta sekulako indarra eta elegantzia eman die. “Mintzaira” abestian, berriz, Libe Garcia de Cortazarrek eta Jon Basagurenek hartu dute parte koruetan.

Musikalki, instrumentu bakoitzak disko osoan bere espazioa oso ongi betetzen duela esango nuke. Ahotsek, gitarrek, baxuak, tronpetek, sintetizadoreek… bakoitzak bere ekarpena egiten du abestietan; eta ez alferrik. Oso disko aberatsa eta zaindua iruditu zait, entzunaldiz entzunaldi detaile berriak antzematen diren horietako bat.

Bai, egia da, guztiak bere tokia duela esango nuke. Su txikian egin dugu, saiatu gara abestiak ulertzen eta bakoitzari behar zuen espazioa ematen. Kantu batzuk zuzenagoak dira eta beste batzuk introspektiboagoak. Arreta handia eskaini diegu, eta, bakoitzak bere izaera propioa duen arren, bada hari bat guztiak lotzen dituena. Nahasketetan, aurretik egina genuen lanari jarraitu genion, abestiak gutxi ukitzen saiatu ginen. Momentuan egindakoak, zuzenean ateratakoak garrantzi handia izan zuen prozesuan, eta sentimendu hori diskoan nabaritzea nahi izan dugu. Diskoa entzutean, igartzen da taldea hor dagoela, gu garela. Hori guztia egiteko, gurea sentitzen dugun leku bat izatea ez da kasualitatea.

Abesti batzuetan erritmo errepikakorrez osaturiko momentu hipnotikoak sortu dituzue, baina, paradoxikoki, diskoaren bigarren aurrerapen moduan argitaratu zenuen “Inor begira izanda ere” eta “Aurpegira begiratu” abestiak orain arte idatzi dituzun dantzagarrienetakoak iruditu zaizkit. Kontraste horiekin jolastea atsegin duzu?

Oraindik ere kantu sentitu, pausatu eta introspektiboak egiteko joera dudala uste dut, asko konektatzen dut tempo horiekin: tonu grabeak, barne munduak… Disko honetan, horrekin apurtzeko gogoa izan dut, eta uste dut MICE proiektuarekin lotuta dagoen zerbait dela. Napoka Iria bukatu zenetik, beste eremu batzuetara joateko gogoa eta intentzioa izan dut, zerbait zuzenagoa sortzekoa. Horren adibide da diskoa ia amaituta genuela agertu zen “Inor begira izanda ere” abestia. Egia esan, ez du misterio handirik, kantu zuzen eta soil bat da. Buruan Victimas Club taldea neukala idatzi nuen, jostagarria da, Josebaren riff azkar bat izan zitekeen. “Aurpegira begiratu”-ren kasuan, hitzak nahiko zuzenak eta zorrotzak dira, agian horregatik irten zen tempo azkarrean. Momentu hipnotikoak ere (“Negua udaberrituko da”, “Mintzaira”…) dotore geratu direla esango nuke, eta, abesti zuzenak baino bidaiariagoak diren arren, indar handia dute. Zuzeneko errepertorioan tempoz azkarrak direnak jotzen ditugu, eta asko gabiltza gozatzen. Denerako tokia izan nahi dugu kontzertuetan.

Era berean, abestien segida asko gustatu zait, oso orekatuta geratzen da eta amaiera ederra du “Lautada” abestiarekin. Gustura geratu zara egindakoarekin?

Oso argi neukan “Ernaltzen” abestiarekin hasiko zela diskoa. Idatzi nuen lehen kantuetakoa izan zen, berriro esnatzen eta martxan hasi nintzen unea islatzen du, norberaren tokia aurkitzearen garrantzia azaltzen du. Horrekin hasi, eta “Laudata”-rekin amaitzen da; horizontea begi bistan izateak asko lagundu dit pertsonalki, nire bizipenekin oso lotua dagoen abestia da. Hasieratik nekien akustikoa izango zela eta polita iruditzen zitzaidan diskoa amaitzeko. Zalantzarik gabe, MICErekin egin dugun diskorik landuena da, eta prozesu guztian kontzienteen izan naizena ere bai.

Itziar Bastarrika

Zure kasuan, gitarra albo batera utzi duzu? Zergatik?

Abestiak sortzerakoan, beste instrumentu batzuekin batera erabili izan dut, baina hortik aurrera albo batera utzi dut, bai. Ez da hasieratik hartutako erabakia izan, baina, taldean dagoeneko bi gitarra edukita, ez zegoen gehiagorako beharrik, eta, abesten gehiago disfrutatzeko, nire ardura bakarra izatea nahi nuen. Kontzertuak beste modu eta leku batetik bizitzeko harturiko erabakia da. Hala ere, gainean gitarra bat izateak sekulako indarra ematen dit eta, horregatik, ez dut uste betirako utziko dudanik. Esan izan didate emakume musikaria, gitarra jotzen duena askorentzat erreferente bikaina dela, baina nik beste bide bat aukeratu dut: gitarra akustikoarekin kantuan hasi nintzen, talde batean jarraitu nuen eta orain gitarrarik gabe nabil abeslari, hori eskatu dit gorputzak. Aldaketa handia da, gitarrarik gabe mugitzen eta beste gauza batzuk kontuan hartzen ikasi behar dut orain zuzenekoetan. Erronka bat zen eta gustura nabil.

Hor jarraitzen duena zure ahots berezia da. Urte asko daramatzazu musikaren munduan, zer ikasi duzu bide horretan?

Egiten duzuna oso serio hartu beharrik ez dagoela ikasi dudala esango nuke. Hasieran, neure buruak ez zidan uzten gauza batzuk probatzen eta ez nuen nahi ertz batera edo bestera joan; hartutako ohiturek eta aurreiritziek mugatzen ninduten. Napoka Iriaren azken grabazioan konturatu nintzen ohitura eta bizio asko nituela, eta aldatzea bilatu nuen, kantaera asko soilduz. Ahotsa zeurea da guztiz, ez dago horren zeurea den instrumenturik, zure hitza da, zu zara. Orain askoz ere naturalago sentitzen naiz ahotsarekin jolasten, armoniak sortzen, eta disko honetan ere ez diot mugarik jarri gauzak probatzeko nuen gogoari. Barruan nuen hori guztia ateratzen ausartu naiz, bilatu eta irten zaidanarekin egin dut aurrera. Pixkanaka, berriz ere, plazara irteten bezala nabil, disfrutatzen. Musikan hasi nintzenean, oso inkontzienteki baina oso neurtuta egiten nuen guztia; orain, berriz, lasaiago kantatzen dut, eta garrantzia ematen diot egiten dudan hori nola bizi dudan ikusteari.

Hitzei dagokienez, zer kontatzen duzu abestietan?

Denetarik dago: gordetzen ditugun blokeoak, hausnarketak, pentsamendu soilak, emozioak… Hitz batzuk zaharrak dira eta beste batzuk berriagoak, askotariko gaiak dituzte eta guztiek disko honetan egin dute topo. Estudioa dagoen lautada honetan idazten hasi nintzenean, dena nuen begi bistan, dena ikusten nuela sentitu nuen; ona eta txarra ikusi ahal izan ditut, eta agertu den hori sartu nahi izan dut diskoan. Ingurune honetan jazo da guztia, espazio honetan batu dira, eta hori da guztien lotura.

“Nik hemen aurkitu dut nire lekua, bizi naizen ingurune honek lagundu dit”

Espazioa behin baino gehiagotan aipatu duzu. Gauden espazio honek garrantzi handia izan du zuretzat, ezta?

Bai, hala da. Orain urte batzuk etorri nintzen Gasteizera bizitzera eta denbora behar izan nuen bertan kokatzeko. Momentu batean, neure burua eta gorputza bertan eroso sentitzen hasi nintzen, eta orduan ekin nion berriro ere kantuak idazteari. Lautadak, lekuak… Kontzeptu horiek pisu handia dute diskoan. Horrenbeste bideren artean, noiz eta non ez dakizun arren, zure lekua aurkitzen duzun momentua azaltzen du. Nik hemen aurkitu dut, bizi naizen ingurune honek lagundu dit: begien aurrean dudan lautada zabalak, ikusi dezakedan zeru handiak, zabalgune handiek…

Lehen diskoa zure kabuz eta EPa Erraia zigilupean argitaratu ostean, Forbidden Colours diskoetxera batu zara. Zer dela eta?

Badira urte batzuk zigilua martxan jarri zuen Aitor Etxebarria ezagutzen dudala, oso lagunak gara. Asko gustatzen zait daukaten ildo editoriala eta beraiekin argitaratzeko proposamena egin zidan disko berrian pentsatzen hasi nintzenean. Haien babesik gabe askoz zailagoa izango zen niretzat biniloan editatzea; diskoaren ideia izan nuen lehen momentutik alboan izan ditut eta nire martxa errespetatu dute, babes handia izan dira.

Biniloa aipatu duzunez, zein formatutan entzuten duzu musika? Zeintzuk dira azkenaldian zure musika irakurgailuan bueltaka darabiltzazun musikariak?

Estudioa egiten genbiltzanean, diskoa grabatu aurretik, musika asko entzun nuen, baina aspaldian ez dut horrenbeste entzuten. Dena dela, digitalean, CDan eta biniloan entzuten dut. Betiko talde gogokoetara jotzen dut normalean, baina musika berriari eta belaunaldi berriei begiratzea ere asko gustatzen zait. Berritasunen artean, Ibai Gogortza kide den Haraten diskoa itzela iruditu zait, eta asko gustatu zaizkit Vulk, Ginger, J Martina, Aihotz, Agur, Agara… Billy Nomates eta Sharon Van Etten ere dezente entzun ditut aspaldian. Azkenaldian entzun ditudan klasikoen artean, Xabier Montoiaren Ni ez naiz Xabier Montoia aipatuko nuke; orain gutxi berriz entzun, eta flipatu egin dut produkzioarekin, hitzekin… kantuekin oro har.

Zeintzuk izango dira MICEren hemendik aurrerako pausoak?

Aurkezpen bira bat egitea da plana, ahalik eta gehien jo nahi dugu. Hemendik eta urte amaierara nahiko lotua dauzkagu kontzertuak; tartean, urriaren 14an, Donostiako Dabadaban, Forbidden Coloursen zazpigarren urteurren jaia ospatuko dugu. Bide batez, diskoaren aurkezpen jaia egiteko aprobetxatuko dugu. Garai batean kide izan nintzen Dual Split eta Empty Files taldeak ere bertan izango dira. Gau ederra izango da. Ea diskoa ondo mugitzen den eta jendeari gustatzen zaion. Jendeari barruan zerbait mugiarazten edo zerbaitetarako inspiratzen badio, pozik izango naiz.

Eta Mirenenak? Horrenbeste proiektu desberdinetan aritu ostean, abentura desberdinen bila jarraituko duzu?

Oraintxe bertan ia denbora guztia MICEk hartzen dit eta horretan sakontzen jarraitzea da nire asmoa. Horrekin batera, daukadan beste helburuetako bat ere bada estudioan ikasten eta saltseatzen jarraitzea, ea gauza interesgarriak agertzen diren eta horiek grabatzeko eta produzitzeko aukera dugun. Horrez gain, ez daukat aparteko anbiziorik, musikan jarraitzea eta ganoraz eta duintasunez bizitzeko gai izatea bilatzen dut. Musikarion lana batzuetan gogorra ere bada, egiten dugun lan guztiaren zatitxo bat baino ez da ordaintzen, eta horrek ez du laguntzen martxa polit bat hartzen. Egiten nabilen bideaz disfrutatzen jarraitu nahi dut.

→ MICEren kontzertu agenda