Willis Drummond taldearekin ezagutu genuen Jurgi Ekiza musikari lapurtarra, eta haren bakarkako proiektua da Ekiza. 2014an taldean etenaldi bat egin zutenean erabaki zuen bakarkakoari heltzea, eta 2015ean kaleratu zuen lehen diskoa, hamar kantuz osatua. Kantatzeaz gain, gitarra akustikoa, elektrikoa, baxua, pianoa, organoa, melodika, sanplerrak, perkusioa eta bateria jo zituen Ekizak diskoan. Ordutik beste zenbait disko kaleratu ditu, batzuk zuzeneko saioetan osatuak, eta azkena, berriz, estudioan: Argitzala (2025).