Donostiakoa da Bananas post-hardcore taldea, Adrenalized, Yaw, Madeline eta Hyedra taldeetan aritutako batzuek osatua. 2018an Azal bat, urdina EPa kaleratu, eta 2021ean itzuli ziren, Usopop diskoetxearekin Garun ta eztarri lana kaleratuta. Hirugarrena, Errekak nola, 2024an argitaratu zuten Gartxot Unsain (ahotsa), Borja Iriarte (bateria), Xabi Arratibel (baxua), Itzal Uranga (gitarra) eta Ander Xabier Tejada (gitarra) kideek.