2022.02.15
Bananas

Bananas

Zenbaterainor

Zenbat ate, zenbat laino?
zenbat izan naiz?
zenbateraino?

Zenbat galdetu
nor naiz?
zenbat erantzun?
zenbateraino ?

Babesten diren guztiak abesten hasi naiz
ondorio pare bat

Jakin
kaosik handiena hemen beti isila da
ezerk mina merezi al duen pentsatzen ari naiz

Zenbat tarte, zenbat baino?
zenbat da izana?
zenbateraino...
zer da osasun? zer gaitz?
zenbat izan naiz?
zenbateraino…

Definitzen naizenero
naizen eroa aurkitu ezinda nago

Nor naiz?
ZENBATERAINOR