2022.02.15
Bananas

Bananas

Zoriari

Hemen ta han 
Izan diren bazter 
Ahaztu diren haran 
Bada uda epel bat 
Negu gau hontan 
Ta nola irakurri 
Ukiezin dena 
Atzerabegiradak 
Bihurtu garena 

Zoriari argia zerion 
Niri adina 
Zorion 

Nola hazi garen, bapatean 
Horren ezberdin 
gabezi berean 
Klasekide zen batek 
Bigarren umea 
Artean ni kafe huts 
Kearen semea 

Ezin irakatsi oreka hauskor hau inori 
Ilusioei ekiten diet, bazpare 
Amaiera begiz 

Ta nola eskaini oreka hauskor hau inori 
Ilusioei ekiten diet, nahigabe 
Amaiera begiz 

Amaiera begiz