Beñat Antxustegi eta Gartxok Unsain musikariek sortu zuten Bi Zaldi, Zaldibiako Haize Bazterrak baserrian, nazioarteko kantu ezagunen euskarazko bertsioak egiteko, ahots harmoniei protagonismoa emanez. 2015etik aurrera kantu propioak sortzen hasi ziren, eta orain talde formatuan aritzen dira, Eneko Sierra saxofonistak lagunduta, baita batzuetan Alberto Lizarralderen laguntzarekin ere.