2022.02.15
Bananas

Bananas

Kontra edo alde

Asko geldi zaudete
ba al da inor izan nahi duenaren ale?
Itsaso gosez, makal igeri
hezitzailearen arte

Ta zu ze zaude kontra edo alde?
Ni? Zure iritzia ahazten
harmoniaren isiltasunean

Aditu,
gure bihotzak aditu
izateak 280 karaktere baino gehio ditu
izate baten euriak
ez du zertan beste bat zauritu

Gaur nia soilk zor
gorrotoak bost
zu ba al zatoz azaldu ezin den hortara?
sentitzeko gogoz jantzi naiz asmoz
zu ba al zatoz?

Beti da eraikitzea eraiste
hautuak zergatik ote
etengabe peaje
ez al gara ba libre?
haizea bezalaxe
zure egarria ez da nire gose

Gaur nia soilk zor
gorrotoak bost
zu ba al zatoz azaldu ezin de hortara?
sentitzeko gogoz jantzi naiz asmoz
zu ba al zatoz azaldu ezin den arnasgunera?