Badok » Odile Bourguignon Goñi

Pantxoak eta Peiok bira bat egingo dute azken kantaldiaren aurretik
Datorren urteko (2027) urtarrilerako iragarri zuten Pantxoa Karrerek eta Peio Ospitalek euren azken kantaldia. Halaxe izango da: bi kontzertu emango dituzte, Barakaldon (Bizkaia); bata, urtarrilaren 9an, eta bestea, 10ean. Emanaldi horiekin amaituko dute ia 60 urteko ibilbidea, baina, azken kantaldiaren aurretik, ozen esango dute adio. Azken bira egingo dute eurentzat “garrantzi sinbolikoa” duten tokietan; izan ere, esan dutenez, “gogoan iltzatuak” dituzte behinola emandako kontzertu hainbat.

Pantxoa Karrere eta Peio Ospital musikariak, abenduan, Bilboko Kafe Antzokian. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Datorren hilaren 9an hasiko dute bira, Santutxun (Bizkaia), gogoz oroitzen baitute azkenekoz hara bertaratu zirenekoa: kontatu dutenez, zenbait auzotarrek kantaldiaren antolaketan hartu zuten parte, eta jendez lepo ikusi ahal izan zuten plaza. Bestalde, Iruñean izango da bigarren kontzertua, maiatzaren 24an. “Ezinbestekotzat” jotzen dute bertan kontzertua ematea, Euskal Herriko “hiri buruzagitzat” baitute Iruñea. Hurrena ere Nafarroan izango da: Lesakan, irailaren 5ean. Baina bestelakoa da bertan jo nahi izateko arrazoia: azkenekoz 70eko hamarkadan izan ziren Pantxoa eta Peio Lesakan. Kontzertua eman zuten, baina gaualdi hartan bertan atxilo eraman zituen Guardia Zibilak, eta kuartelean atxiki biharamunera arte.

Bergaran (Gipuzkoa) izan zen Hego Euskal Herrian eman zuten lehen kontzertua, 1971n. Ordura arte, Ipar Euskal Herrian emanak zituzten kontzertu bat eta beste, eta ohituta zeuden 200 entzule ingururen aurrean kantatzen. Baina egun hartan 2.000 entzule izan ziren Bergaran, eta momentu hura oroitzeko itzuliko dira bertara, irailaren 16an. Baionan izango da azkena, abenduaren 11n, eta hiru zergati azaldu dituzte: bata, beste hainbat euskaltzalerekin batera, Baionan sortu zutela Elkar; bigarrena, Baionan ezagutu zituztela beren ibilbideari “estuki loturik” dauden hainbat iheslari politiko; eta hiru, Baiona dela Iparraldeko hiri populatuena.

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai dira pantxoaetapeio.eus webgunean. Dena den, oholtza gainean ez dira soilik Pantxoa eta Peio izango; hainbat musikari izango dituzte alboan, eta badute zeresana. Izan ere, haiekin batera egongo da Danae Riaño euskal aktore eta abeslaria —55 urteren aldea dute euren artean—, baxua jotzen eta ahotsarekin laguntzen; horrez gain, oholtza gainean izango dira Mixel Ducau (gitarra), Iñaki Dieguez (eskusoinua), Gorka Pastor (teklatuak) eta Josu Erbiti ere (perkusioa).

Etenaldiaren ostean, itzulera

1969. urtean ekin zion bere jardunari bikote musikariak, eta, hasiera-hasieratik, errepresioaren kontrako ikur bilakatu ziren. Hainbat idazleren hitzak musikatu zituzten, hala nola Manex Pagola-renak, Telesforo Monzonenak, Manex Erdozaintzi-Etxartenak, Xalbadorrenak, Jean Louis Davantenak, Roger Idiartenak eta Xabier Lete-renak. Ordutik, kasik 60 urte pasatuta ere, belaunaldi zaharrek zein gazteek kantuan oroitzen dituzte haien abesti asko eta asko. Kantatzea “borroka egiteko modu bat” zela adierazi dute, eta horretan tematu dira gaur egun arte.

Hala, baieztatu dute iragarri berri duten azken bira hau eurekin batera kantaldiak antolatu zituztenei esker ona adierazteko profitatuko dutela, “debeku eta oztopoen gainetik” horretan aritu baitziren, “biziki arriskutsua zela jakinik ere”. Baina badute beste helburu bat ere: datozen belaunaldiek haien abestiak kantatzen segi dezatela. Azkenik, biraren antolakuntzari dagokionez, zera adierazi dute: “Euskarazko musikagintzaren transmisiorako, ezinbestekoa da zaleen, sortzaileen eta antolatzaileen arteko elkarlana”.

“Herri Urratsen jo ahal izango dugu, eta sekulako aukera da hori”
Orain bi urtetik Gar izenez da ezaguna Jon Garcia musikaria (Durango, Bizkaia, 1993). Hamabost urtez Mocker’s taldean baxu jole aritu ondoren, gitarrari eutsi, eta iazko urrian kaleratu zuen Oraina eskuetan, nostalgiaz blaitutako pop-rock estiloko disko autobiografikoa. Bakarkako proiektua den arren, musika banda bat du lagun bai estudioan bai oholtzaren gainean. Hala, Garciak martxan du uda bitarteko bira: Mutrikun (Gipuzkoa) izango da bihar, bandarekin, eta Durangon (Bizkaia) datorren ostiralean, akustikoan.

Jon Garcia. IÑAKI ESTEBAN

Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuen Gar-ek, diskoa argitaratu eta hilabetera. Kontatu du sari ekonomikoa lagungarri izan zaiola binilozko diskoak egiteko, eta sari horrek dakartzan aukeretako beste batek berebiziko ilusioa egin diola: BBK Liven jo ahal izango du uztailean. Solasaldia hasi baino ordubete lehenago jakin du Herri Urratsen III. Musika Maketen Lehiaketa ere irabazi duela, eta, horrekin batera, oholtza gainera igoko dela maiatzaren 10ean, Senperen (Lapurdi), Nafarroa-Badok gunean.

Nola hartu duzu saria irabazi izanaren albistea?

Zer poza! Ez nuen espero. Bost talde ginen azken fasean, eta uste nuen Indigo-k edo Bisaiak-ek irabaziko zuela; musika alaia egiten dute, eta jarraitzaile asko dituzte, gainera. Halere, guk kristoren kanpaina egin dugu, eta badirudi emaitza izan duela. Izugarria da irabazi izana: Herri Urratsen jo ahal izango dugu, eta sekulako aukera da hori.

Gar proiektu berria da, baina denbora daramazu musikaren munduan, ezta?

Bai, 13 urte nituela hasi nintzen musikan, kuadrillakoekin. Kuarto Asalto punk taldea sortu, eta pare bat urtez aritu ginen jotzen. Gero, pasioagatik segitu nuen musikan, Asier Elias taldeko bateria jolearekin batera, Ritxi Blanco gurekin harremanetan jarri zen arte. Eskola berean ikasitakoak gara hirurak, eta elkarrekin entseatzeko gelditu ginen behin. Hala sortu zen Mocker’s taldea, 15 urte genituela. Rock progresiboa egiten genuen, ukitu psikodelikoak sartuta. Baina hamabost urtez aritu eta maketa bat eta lau disko kaleratu ondoren, bateria joleak beste bide bat hartu, eta taldea desegin genuen. Kolpe latza izan zen niretzat.

Eta Gar sortu zenuen orduan, duela bi urte.

Mocker’s taldearen ibilbidea amaitzean, dolua egin behar izan nuen. Finean, hamabost urtez, taldekideok asteburuero elkartu ginen musika egiteko. Horixe maite genuen, eta amaitu egin zen bat-batean. “Eta orain zer?”, esaten zidan buruak. Beraz, Gar sortu nuen, baina ez nuen etorkizunera begirako asmo zehatzik: musika egiteko beharrak bultzatu ninduen. Proiektua itxura ona hartzen hasi zen pixkanaka, eta, aizu, begira nora heldu garen.

“Disko honetarako sortutako abesti gehienak dolua egin bitartekoak dira. Barneko emozioak atera, eta abesti forma hartu dute”

Nolabaiteko terapia egiteko balio izan dizu, orduan?

Bai, disko honetarako sortutako abesti gehienak dolua egin bitartekoak dira. Barneko emozioak atera, eta abesti forma hartu dute. Horregatik diot disko autobiografikoa dela, eta, egia esan, prozesu horrek berriro jaiotzeko balio izan dit. Pasatu dira pare bat urte geroztik, eta orain beste kontu batzuekin nago; egia esan, oso pozik.

Esan daiteke denboraren joana dela Oraina eskuetan diskoko gai nagusietako bat.

Oso pertsona nostalgikoa naiz, oso sentikorra, eta ez dakit positiboa ala negatiboa den, baina asko erreparatzen diot iraganari. Oso momentu onak bizi izan ditut, eta maiz pentsatzen dut ez ditudala berriz biziko. Baina aurrera ere begiratu behar da: oraina da daukagun gauzarik politena. Horregatik, tarteka errieta egiten diot neure buruari, ezin da-eta etengabe atzera begira egon. Oraina da daukagunaz disfrutatzeko garaia.

Oraintxe bizitzen ariko zara, beharbada, gerora nostalgiaz gogoratuko dituzun momentu on horietako bat, ezta?

Zalantzarik gabe. Musikaren munduan inoiz bizi izan dudan momenturik onena da oraingoa. Izugarria da etxeko sofatik ateratako abestiak horrenbeste jendek entzutea, eta horren feedback ona jasotzea, gainera. Gaztea Maketa Lehiaketa irabaztean, nolabaiteko aitorpena jaso nuen artista moduan; urte asko daramatzat musikan, eta orain arte ez nuen espero halakorik lortzea. Irabazteak aurrera jarraitzeko indarra eman zidan, eta, orain, beste abesti batzuk sortzeari ekin diot; laster sartuko naiz berriro ere estudiora.

“Gaztea Maketa Lehiaketa irabaztean nolabaiteko aitorpena jaso nuen artista moduan; urte asko daramatzat musikan, eta orain arte ez nuen espero halakorik lortzea”

Mocker’s-ekin ez bezala, Gar proiektuan popari heldu diozu.

Mocker’s taldean egon bitartean ere rock-pop abestiak konposatzeko joera nuen, baina ez nituen argitara ateratzen. Taldea desegitean, serio heldu nien izkina batean utzitako abesti horiei, eta halaxe ekin nion bakarlari moduan Gar proiektuari. Gerora etorri zen bandarekin batera jotzeko ideia; finean, askoz ere zabalagoa baita hala lortu daitekeen musika. Oraintxe, nire banda originalarekin ari naiz, eta, kontzertu guztiak haiekin eman nahiko nituzkeen arren, bakoitzaren proiektuak direla-eta, ez da horretarako modurik izango. Ordezko musikariak dauzkat halakoetarako. Edonola ere, oso gustura nago popa egiten, beti izan bainaiz oso popero-a.

Baxua ala gitarra nahiago?

Kuarto Asalton, gitarra jolea eta abeslaria nintzen, eta Mocker’s-en, entseatzeko gelditu ginen lehen aldi hartan ere, izatez bi gitarra jolek eta bateria jole batek osatu genuen taldea. Denborarekin ohartu ginen musika talde serio bat izan nahi bagenuen baxu jole bat beharko genuela; ni neu hasi nintzen baxuarekin probatzen, eta gustura ibili nintzen. Hortaz, Mocker’s taldeko zuzenekoetan egon direnek baxu jolea naizela uste dute, baina gitarra jolea naiz izatez.

Izan al duzu erreferentzia artistikorik proiektu berria abiatzeko orduan?

Ez nuke esango erreferentzia jakin bat izan dudanik. Gorka Urbizuk bakarlari moduan ateratako lehen diskoa asko gustatu zitzaidan, eta baliteke nire abestiak sortzeko orduan haren eragina nabaritu izana; oso gustuko dut Benson Boone abeslari estatubatuarraren konposatzeko era, eta saiatu naiz haren indarra erakusten; Madrilgo Morgan musika taldea ere gustukoa dut; bateria jolea berriztarra dute, gainera [Ekain Elorza]. Hiru talde horien eragina izan dut, baina maiz entzuten dut hard-rocka ere, pop musika egiten dudan arren. Baten bat harritu egin da orain egiten dudan musikak ez duelako zerikusirik lehen egindakoarekin, tartean Oñatiko Burrunda Faktoriako Julen Agirre. Harritu bazen ere, lehen bi abestiak atera berritan esan zidan entzundakoa asko gustatu zitzaiola, eta Gar-en lehen kontzertua Oñatin bertan antolatu genuen.

Hortaz, Oñatiko Antixena gaztetxean eman zenuen lehen kontzertua Gar moduan, iazko azaroan. Gainera, jasotako sariengatik hitzartua duzu kontzertu bat BBK Liven, eta beste bat Herri Urratsen. Artista moduan, zein da zure agertoki ideala?

San Mames! Bandakoei ere txantxa bera egiten diet beti: “Eman dezagun egurra, noizbait San Mames betetzeko!”. Badakit oso-oso zaila dela, baina hori da nire helbururik handiena. Bestela, udako festibaletan jotzea izan daiteke egiazko helburu bat, halakoetan jende askok ezagutzen baitzaitu. Baina festibaletan jotzeaz gain, jai herrikoietan eta gaztetxeetan jotzen segitu nahiko nuke; halako lekuetan hasi gara, eta bertakoak dira artistei lehen aukera ematen dietenak. Etorkizunean makrofestibaletan joko bagenu ere —eta primerakoa litzateke—, ez nioke utzi nahi gaztetxeetan eta gune autogestionatuetan jotzeari.

“Jarraitzeko gogoz gaude, baina ospatzekoa da egindako ibilbidea”
Eibarko (Gipuzkoa) lokal berean entseatzen dute Kokein taldeko kideek orain 26 urtetik. Zuzenekoak egiteko asmoarekin elkartu ziren lehenengoz, musika zaletasunak bultzatuta. Halere, orain arteko ibilbidea errepasatzeko baino gehiago, datorrenaz hitz egiteko elkartu dira, kontzertua baitute larunbatean, Gasteizen. Zaloa Urain abeslariak (Eibar, 1976) eta Haritz Lete bateria joleak (Eibar, 1979) ziurtatu dute kontzertua berezia eta bakarra izango dela. Izan ere, Bidea da helmuga diskoa aurkeztuko dute, eta diskoa osatzeko parte hartu duten kolaboratzaile guztiak egongo dira bertan, hala nola Eraso!, Zea Mays, Maite Arroitajauregi, Miren Narbaiza, Ander Mujika, Joseba Baleztena eta Nakar taldeetako kideak. Izaskun Arrue kulturgunean izango da ekitaldia, eta 20:30ean hasiko da. Salgai daude sarrerak sarrerak.iak.eus webgunean.

Haritz Lete eta Zaloa Urain, Kokein musika taldeko kideak, urriaren 29an, Eibarren. ANDONI CANELLADA / FOKU

Berezia da Bidea da helmuga iaz kaleratutako diskoa.

ZALOA URAIN: Bai, 25 urte bete izana ospatzeko moduko zerbait zela iruditu zitzaigun: hemen gaude, eta hemen jarraitzeko gogoz gaude, baina ospatzekoa da egindako ibilbidea. Ideia bat sortu zitzaigun: guk bost abesti berri egingo genituen, eta gure beste bost abesti lagunek moldatuko zituzten. Ideia izugarri polita iruditu zitzaigun, baita zaila ere. Ez genekien posible izango ote zen; finean, musikari esker lagun asko egin ditugu, baina haietako asko oso aktibo daude, eta proposatuko geniena ez zen horren erraza. Azkenerako, gure abestiak moldatzeko bost talde aukeratu, haiei komentatu eta pozik baiezkoa eman zigutenean, ideia polit hura prozesu hunkigarri bilakatu zen.

HARITZ LETE: Asmoa urteurrena ospatzea zen; alde batetik, zerbait berria sortzea, hau da, atzera begiratu beharrean aurrera begiratzea, eta, beste alde batetik, ospakizuna lagunekin partekatzea. Bakoitzari libre utzi genion nahi zuen abestia aukera zezan, eta batzuek gure diskografian horren ezagunak ez diren abestiei eutsi diete; emaitza oso berezia izan da, eta estilo desberdinetako kantuak sortu dituzte.

Eta larunbatean aurkeztuko duzue Gasteizen.

URAIN: Urtebete daramagu diskoa aurkezteko kontzertuak eskaintzen, baina, noski, kontzertu horietan ez ditugu talde gonbidatuek egindako bertsioak jo. Horregatik da berezia larunbateko kontzertua, bertan egongo direlako gure gonbidatu guztiak eta disko osoa zuzenean jo ahal izango dugulako.

LETE: Bakarra izango da: diskoan parte hartu duten musikari guztiak zuzenean ikusteko aukera bakarra.

“Berezia da larunbateko kontzertua, bertan egongo direlako gure gonbidatu guztiak eta disko osoa zuzenean jo ahal izango dugulako”

ZALOA URAIN

Hortaz, zeintzuk izango zarete?

URAIN: Eraso taldea egongo da Itzalak abestiaren bertsio ikaragarri batekin, Zea Mays Lotuta egon arren abestiaren bertsioarekin, Maite Arroitajauregi [Mursego] Ate joka abestiaren kristoren bertsio batekin; oso Mursego dena, gainera. Egin baino lehen esaten zigun: “Nahi dudana egin dezaket, ezta?”. Eta guk baietz, nahi zuena egiteko. Gero, Miren Narbaizak, Ander Mujikak eta Joseba Baleztenak Gora begiratzean abestia moldatu dute; jaso genuenean flipatu egin genuen. Eta, azkenik, Nakar taldea egongo da Zain egon gabe abestiarekin, itzela hori ere. Denek egin dute gurekin azken 25 urteetako ibilbidea; izan ere, Nakar gazteagoa izanik ere, Jokin Azpiazu —taldearen parte dena— lagun izan dugu urte guztiotan. Gainera, lagun izateaz gain, miresten ditugun musikariak dira.

Erraza izan al da 26 urteotan egindako bidea?

URAIN: Kanpotik begiratuta, horrenbeste urtez batera egotea ezinezkoa dela esango nuke; aldiz, nik bizitakoa ez da zaila izan. Oso ondo moldatu gara beti, eta bizitzak eraman gaitu elkarrekin egotera: bizitokiz aldatu ala ez, familia izan ala ez, inoiz ez da egon “ezin dut gehiago” esan duenik.

LETE: Sekretuagatik galdetu ohi digute, eta nik uste gakoa taldekide bakoitzaren erritmoa errespetatzea dela: kontuan izatea nola dagoen bakoitza, eta horren arabera aurrerapausoak ematea edo geldiuneak egitea. Badira taldeak 25 urtean disko mordoa argitaratu dutenak; aldiz, guk ez ditugu bereziki asko atera, gure erritmo propioaren arabera funtzionatzen dugulako.

URAIN: Taldea garrantzitsua da, baina lehenago gaude gu. Horrek indartu egin gaitu, bai talde bezala, baita lagun bezala ere.

LETE: Familia harreman bat sortu dugu, ohikoak diren gorabeherak tarteko.

Aldatu al da zuen musika hasi zinetenez geroztik?

URAIN: Bai, zorte handia izan dugu gauza berriak probatzeko prest egon garelako. Ez ditugu geure buruak behar baino gehiago sailkatu, gustatu zaigunarekin egin dugu aurrera. Adibidez, askotan esperimentatu dugu soinuarekin, eta ni ahotsarekin ere saiatu izan naiz konfort zonatik ateratzen eta jolasten. Finean, doinuez aparte, taldeak aldaketak izan ditu, pertsona moduan ere izan ditugulako. Musikak gure ibilbide pertsonalen araberako aldaketak bizi izan ditu.

LETE: Mantentzen dugu gurea den zerbait, gure DNAn edo. Baina denborak gauza berriak probatzeko gogoa sortzen dizu. Gure kasuan, hasierako diskoa lasaiagoa izan zitekeen —akaso akustikoagoa— edo ez horren rockeroa, eta, gero, rockeroago eginez joan ginen, eta, azkenaldian, musika dantzagarriagoa egiten dugu. Orokorrean, hori izan daiteke gure eboluzioa.

“Gakoa taldekide bakoitzaren erritmoa errespetatzea da: kontuan izatea nola dagoen bakoitza, eta horren arabera aurrerapausoak ematea edo geldiuneak egitea”

HARITZ LETE

Orain hiru urte Kiliki Frexkorekin egin zenuten kolaborazio bat. Duela 26 urte esan balizuete autotunea sartuko zenutela, sinistuko zenuketen?

URAIN: Ba igual, bai. Gainera, Kilikirekin kasualitatez elkartu ginen: izatez Juanjorekin [Berasain] genuen adostua kolaborazioa, eta egun hartan Kiliki harekin etorri zen. Ezaguna genuen Chill Mafia, eta nik, adibidez, abesti batzuk ez nituen horren gustuko. Baina uste dut arazoa ez dela autotunea, baizik autotunearen gainean eraiki den estigma.

LETE: Azken batean, Kiliki halakoa da: autotunearekin egingo du, edo ez du egingo, eta hori inongo arazorik gabe errespetatzen dugu. Ez diogu hala sentitzen edo abesten duen norbaiti kontrakoa egiteko esango. Hori da haren egiteko modua, haren zigilua. Oso gustura egon ginen, orain arte egindako kolaborazio guztiekin bezalaxe.

Iaz Eibarko ‘…eta kitto!’ euskara elkarteak omenaldia egin zizun, Zaloa. Zer sentiarazi zizun?

URAIN: Hasieran arraro samar sentitu nintzen; alde batetik, zu nagusi sentitu gabe ere, zure ibilbidea omendu nahi dutela esatean nagusi sentitzen zarelako. Baina, beste alde batetik, oso pozik, eskertzekoa delako jendeak zuk egindakoa kontuan hartzea. Nolabaiteko harrotasuna ere sentitu nuen. Egia da Eibarko sortzaile eta musikari izateaz gain, Eibarren bertan bizi eta irakasle ere banaizela; beraz, lotura handia dut herriarekin, baita zehazki …eta kitto! elkartearekin ere. Oso egun berezia izan zen.

Kokein taldeko kideak. JUXE ARETA GOÑI

Rock talde bateko emakumea zara, sumatu al duzu jendearen aurreiritzirik hori dela eta?

URAIN: Bat ez, 8.000 aurreiritzi. Hasi ginenean nik uste ez nintzela —edo ginela— horretaz kontziente. Azken finean, ni lagunen artean nengoen, haietako bat nintzen, eta ez zegoen ezer aldarrikatzeko asmorik; besterik gabe, talde batean egoteko eta jotzeko gogoa nuen. Baina bidean gauza asko egon dira, eta nik pertsonalki lanketa bat egin behar izan dut; batez ere, sentitu dudalako gehiago eskatzen zitzaidala, hala fisikoari nola emakume izateari dagokionez. Bizi osoan izan ditugu inguruan gizonezkoak larregi pentsatu gabe musika egin dutenak, eta miretsi izan ditugunak. Aldiz, emakume naizen aldetik, exijentzia handia igarri dut beti, eta itxurari buruzko tontakeriak ere entzun izan ditut, baita gaur egun entzun ere. Ez ditut adibideak emango, iruzkin mozoloak izaten baitira. Baina norberaren egoeraren arabera, halako komentarioek eragina izaten dute autoestimuan, eta gogoan dut txiki sentitu izana. Orain ohartzen naiz, egoera horiei aurre egiteko, maiz saiatu izan naizela mutil batek duen rola neureganatzen, edo, behintzat, nire feminitatea murrizten. Halere, ezinezkoa izan da, naizen bezalakoa naizelako. Urteen poderioz, lanketa bat egiten duzu, bai pertsonala, bai taldekoa —baina lanketa eginda, e!— eta ikasten duzu zu, zu zarela. Hala, besteen iritziek garrantzia galtzen dute. Dena den, entzule moduan ere sumatu izan dut aurreiritzien eragina.

Musikak ematen du gai sozialak lantzeko aukera…

URAIN: Nik uste guk ere egin ditugula gai sozialak lantzen dituzten abestiak, baina, askotan, gerora konturatu naiz horretaz. Sentitzen nuenari buruz idatzi izan dut, jakin gabe soziala zela ni bizitzen ari nintzena. Gure ibilbidean gauza asko lortu ditugu, eta uste dut harro egon gaitezkeela; halere, asko dago egiteko. Gure ondorengoek erreferenteak merezi dituzte, eta, ez soilik, emakume abeslari erreferenteak —ohikoagoak direnak—, baita bateria joleak, gitarristak, baxu jotzaileak edo teknikariak. Musikaren alor askotan emakumeen falta sumatzen dut.

26 urteko ibilbidea bai, baina bidean aurrera egiteko asmoa ere baduzue.

LETE: Ez dugu hitz egiten taldea uzteari buruz; ez dakigu gure ibilbidea noiz amaituko den, egunetik egunera egiten dugu aurrera. Egia esateko, atzera begiratzeko joera handirik ez dugun bezala, datorrenari ere ez diogu askorik erreparatzen. Momentuaren arabera funtzionatzen dugu: gogoaren arabera egin, eta listo.