Folklorea lengoaia modernoaren bidez lantzen du Ander Erzilla saxofoi jotzaile eta abeslari durangarrak, inprobisaziotik abiatuta. Hiru disko kaleratu ditu gaur arte: Ekuru (2020), Sustraiak adarretan (2022) eta Durundi (2024). Durangoko Bartolome Ertzilla kontserbatorioko irakasle ere bada.