Gladys del Estal pertsonaia historikoa da Donostiako Egia auzoan, eta aski ezaguna da haren erretratua edozein auzotarrentzat. Galdysen figurak ekarri duen iruditeria kolektibotik abiatu dira Andoni Olaetxea eta Telmo Trenor musikariak lau kantuko lan hau osatzeko. EP honetan, Gladysenea parkeko eta Bardeako soinu paisaia, Gladys aipatzen duen herri jotaren moldaketa, gitarra elektrikoa, sintetizadoreak eta beste hainbat bitxikeria aurkituko ditugu.