2017.09.12
Anje Duhalde

Anje Duhalde

  • 1950
  • Arrangoitze (Lapurdi)
  • Rocka
Bilbo Hiria irratia. 20 urtez euskal taupada (Askoren artean)

PARTAIDEAK

  • Anje Duhalde, ahotsa, gitarra
  • Miren Aire, ahotsa
  • Amaia Aire, ahotsa
  • Paxkalin Aire, ahotsa
  • Sebastien Desgrans, eskusoinua

EROSI
Ibilean
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Anje Duhalde, ahots nagusia, gitarra akustikoa eta elektrikoa, harmonika
  • Txomin Duhalde, ahotsa, bateria, perkusioak
  • Remy Gachis, ahotsa, gitarra elektrikoa eta akustikoa
  • Igor Telletxea, baxua
  • Urbil Artola, lap steel gitarra (5, 6, 8)

EROSI
Sorminetan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Anje Duhalde, gitarra akustikoa, ahotsa
  • Rafa Rueda, gitarra elektrikoa
  • Rufo Urbina, bateria, perkusioak
  • David Gonzalez, baxua
  • Mikel Azpiroz, hammond C3, wurlitzer
  • Arkaitz Miner, mandolina

EROSI
Georges Brassensen kantari
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mathias Lopez, kontrabaxua
  • Remy Gachis, gitarra
  • Anje Duhalde, gitarra, ahotsa

 
Pinpirin eta florian
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Angel Unzu, gitarrak, mandolinak, melodika, baxua, perkusioak, bigarren ahotsa
  • Anje Duhalde, gitarrak, harmonika, perkusioak, ahotsak
  • Mathias Lopez, baxua, kontrabaxua
  • Txomin Duhalde, saxofoiak
  • Arnaud Lassus, tuba
  • "Kutx" Juste, flautak, txirula, panderoa
  • Stephane Goueyts, tronpeta
  • Maddi Oihenart, ahotsa
  • Ruper Ordorika, ahotsa
  • Akaitze Kamiruaga, errezitadua

 
Azkarate
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Anje Duhalde, gitarra akustikoa, koruak
  • Jose Alberto Batiz, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa
  • Mikel Irazoki, baxua
  • Patrick Ithurralde, bateria
  • Angel Unzu, mandolina, boodhram-a, whistle-a, armonika, koruak
  • J. Goikoetxea, perkusioa
  • Mikel Azpiroz, hammond organoa
  • Flaker, Tintin Delprat, B. Iriarte, koruak

 
Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Anje Duhalde, ahotsa, gitarra
  • Angel Unzu, gitarrak, mandolina
  • Joxan Goikoetxea, eskusoinua

 


 
Su gainean dantzan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Anje Duhalde, gitarra akustikoa, ahotsa, gitarra elektrikoa, 12 sokako gitarra
  • Angel Unzu, gitarra elektrikoa, koruak, gitarra akustikoa
  • Edu Cruz, gitarra elektrikoa
  • Jimmy Arrabit, bateria, perkusioak
  • Mikel Irazoki, baxua
  • Jose Alberto Batiz, gitarra elektrikoa
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia
  • Aitor Gorosabel, gitarra elektrikoa

 
Zuzenean
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Anje Duhalde, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Angel Unzu, gitarra, ahotsa
  • Jakes Ballue, pianoa, teklatua
  • Mikel Irazoki, baxua, ahotsa
  • Jimmy Arrabit, bateria, perkusioa

 
Bakezaleak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jakes Ballue, pianoa eta teklatuak
  • Kaki Arkarazo, gitarra elektrikoa
  • Anje Duhalde, gitarra akustikoa, koruak, ahotsa
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia
  • Angel Unzu, mandolina
  • Mikel Irazoki, baxua
  • Jimmy Arrabit, bateria, perkusioa

 
Xabier Amurizaren kantari
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Anje Duhalde, gitarra, ahotsa
  • Mixel Ducau, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, soprani, bigarren ahotsa
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia, sintetizadoreak
  • Jimmy Arrabit, bateria, perkusioak
  • Nikolas Chelly, baxu elektrikoa, baxu akustikoa
  • Jama Larreburu, bigarren ahotsa

 
Nahas-mahas
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Anje Duhalde, ahotsa, gitarra
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia, sintetizadoreak
  • Jean Paul Gilles, baxua
  • Jimmy Arrabit, bateria, perkusioa
  • Mixel Ducau, gitarra, ahotsak
  • Niko Etxart, ahotsak
  • Anjel Valdes, perkusioa

 
Erroz eta oroz
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Anje Duhalde, gitarra, ahotsa
  • Joseba Tapia, trikitixa
  • Jose Alberto Batiz, gitarra, armonika
  • J. Markos Juaristi, baxua
  • Pako Diaz, bateria
  • Aitor Amezaga, sintetizadoreak, pianoa

 
Errobiaren hegitik
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jama Larreburu, bateria, koruak
  • J. Markos Juaristi, baxua, pianoa, koruak
  • Jokin Melara, biolina
  • Anje Duhalde, gitarra, txirula, ahotsa

 
Goizero

PARTAIDEAK

  • Bacchanales taldea
  • A. Serord

 
Ibilean
play_buttonadd_button

Kantu hau zuretzat

Ibilean

Ibilean
play_buttonadd_button

Gure lekukotasuna

Ibilean

Zuzenean
play_buttonadd_button

Zazpi lore

Zuzenean

Su gainean dantzan
play_buttonadd_button

Irtenbiderik ez zen

Su gainean dantzan

Sorminetan
play_buttonadd_button

Gitarra zahar honekin

Sorminetan

Oso ezaguna ez bada ere, Anje Duhalderen lehenengo taldea El Fuego izan zen, bateria jotzaile moduan aritzen zelarik. 15 urterekin hasi zen plaza talde hartan jotzen, baina jendaurrean Baionako antzokian abestu zuen lehen aldiz, 1973an, Maite Idirinekin batera. Mikel Laboa eta Etxamendi eta Larralde ere aritu ziren emanaldi hartan. Hurrengo urtean grabatu zituen bere lehen bi kantuak (“Beste batekilan” eta “Goizero”), single baterako. Bi kantuek Daniel Landart idazlearen hitzak zituzten, eta Duhalderen eta haren arteko harreman estuaren lehen fruitua izan ziren. Izan ere, hurrengo urtean Mixel Ducau ezagutu eta Errobi taldea sortu ondoren, Landartek idatzi zituen Errobiren kantu gehienetako hitzak.

Anje Duhalde.

Anje Duhalde, Errobiren garaian. (Luis Otaegi)

Euskarazko rockaren aitzindarietako bat izan zen Errobi. Batez ere, lehenengo diskoek izan zuten arrakasta; konpromisoz eta aldarrikapenez beteriko lanak ziren, hain zuzen ere. Rock progresiboa Ipar Amerikako rock tradizionalarekin uztartu zituzten, eta Euskal Herriko problematika sozial eta politikoaz mintzo ziren abestietan.

Errobi desagertu zenean, aurretik eginda zeuzkan zenbait kantu bildu zituen bakarkako lehen diskoan, Errobiaren hegitik izenekoan (Xoxoa, 1980), baina berehala Akelarre taldean hasi zen kantari lanak egiten. Gipuzkoako plaza talde arrakastatsuarekin lau urte eman zituen Duhaldek herriz herri dantzaldiak eskaintzen, eta bi disko grabatu zituen: Gau pasa (IZ, 1982) eta Ari gara (IZ, 1984). Hori ez zen izan bere rock alderdiari hauspoa emateko eragozpena, inolaz ere ez. “Akelarren sartu ninduan jan beharra zelakotz modu batean edo bestean. Hala ere, Akelarren oso ondo ibili nauk. Talde hori niri oso ongi etorri zaidak, eta nik taldeari zer eman diodan esatea zaila duk. (…) Lehen bi urteak oso pozik pasa nizkian: aldakuntza bat zuan niretzako. Jaialdietan beste tratu bat daukak jendearekin, jendea hiri so. Aldiz, berbena batean jendea mugitzera zetorrek, eta hartu-eman asko izan dizkiat, lagun asko egin… Euskal Herriko ia bazter guztiak ezagutu dizkiat. Gero etorri duk nekadura, zeren lan hori oso gogorra duk” (1).

Errobiren amaierak sortutako atsekabea gainditu eta etorkizuneko ibilbidearen nondik norakoa patxadaz aztertzeko baliatu zuen Duhaldek Akelarren igarotako denbora. Errobiren eragina nabaria zen oraindik Errobiaren hegitik diskoan, eta talde harekin lotzen zuten antzekotasun formal asko zeuden. Garai hartan, Rock Radical Vasco deituriko fenomenoa lehertzear zegoen, eta Duhalderen musika moldea zaharkitutzat jotzeko arriskua zegoen. “Oroitzen naiz, adibidez, Hertzainak taldearekin kontzertu bat eman ginuela 83an Iruñako Anaitasunan, eta harriturik gelditu nintzela talde hori ikusi nuelarik, beren indarra, beren hitzak eta beste. Pentsatu nuen hor beste fase batetara pasatuak ginela. Konturatu nintzen nere burua, ez kanpo bezala, bainan beste onda batean zela. Horrek pentsarazi ninduen zer zitekeen geroa nerekiko eta beste ainitzekiko. Hor krisi handi bat izan zen talde askotan” (2).
1985ean berriz elkartu ziren Duhalde eta Ducau, Errobiren azken diskoa lantzeko: Agur t’erdi (Xoxoa, 1985). Diskoak ez zuen harrera onik izan.
Anje Duhalde

Anje Duhalde, 1989an.

Erroz eta oroz diskoarekin (IZ, 1987) Errobiren soinutik aldentzen hasi zen, baina betiere oinarri rockeroari eutsiz, AEBetako musikariak (Dan Fogelberg) eta euskal tradizioa batuz (Xalbador, Manex Pagola, herri kantuak…). Halere, jendeak ezarritako etiketa apurtu nahian edo, Nahas-mahas (IZ, 1988) kaleratu zuen, kolore eta estilo askotariko diskoa. Musika egiteko orduan zituen hainbat eragin agertu zituen Duhaldek lan horretan, horietako batzuk itxuraz lotura gutxi zutenak: esaterako, Los Lobos (“Ezinbestean”) eta Georges Brassens (“Fama txarra”, “Gorila”). Disko hori grabatzeko, berriz elkartu ziren estudioan Duhalde eta Ducau.

Hurrengo lana Xabier Amuriza bertsolariarekin ondu zuen, Xabier Amurizaren kantari (IZ, 1990). Bertsoaren munduan sartzeko aukera eman zion lan hark Duhalderi, eta baita Amurizarekin adiskidetasun emankorra finkatzen hasteko ere. Izan ere, geroztik grabatutako ia disko guztietan Amurizaren hitzak erabili ditu Duhaldek kanturako.

Hitzari garrantzi handia ematen dio Duhaldek, sinetsi behar du testuak esaten duen horretan kantura eramateko. Hitzak onak ez badira kantua ere ez dela uste du Duhaldek. Halaber, artistaren engaiamendua aldarrikatzen du. “Maiz erran dut kantari inplikatu bat nintzela eta nere ideien kontra ez nuela deus eginen. Beti inporta izan zait nerekiko koherente izatea. Hala baldin bazara, publikoarekin ere hala zara” (2).

186

Anje Duhalde 1950eko irailaren 12an jaio zen.

Hurrengo diskoa Bakezaleak izan zen (IZ, 1992). Haserrea erakusteko garaia zen. “Nazka eginda nago inguruan hainbeste ‘bakezale’ ikusita, ‘bakezaleak’ omen ditugunak eta gainera demokratikoki horrela deitzen direnak. Sinestarazi nahi digute haiek direla benetako bakezaleak, eta horien kontra daudenak terroristak eta beste direla. Kanta hau egiterakoan, egia esan, ni Errobin ari nintzeneko garaiko giroaz gogoratu naiz, orain hamasei edo hamazazpi bat urte. Ordutik hona gauzak ez direla gehiegi aldatu esango nuke, edota okerrera joan direla. Orduan faxistak zirenek, eta gaur aurpegi demokratikoa dutenek, pakearen irudia darabilte, eta besteoi ukatu egiten digute. Guzti hori salatzeko egin dut” (3). Disko horretan atzerriko musikari miretsien zenbait moldaketa grabatu zituen Duhaldek: Tom Waits (“Jersey girl” ezaguna), John Hiatt (“Gogoaren baitan”), Brassens berriro (“Osaba Artxibald”, “Gaixo Mattin”)… Diskoari izena ematen dion abestiaren bertso elektrikoan Fermin Muguruzaren laguntza izan zuen kantatzeko orduan.

Ordurako, hogei urteko ibilbidea egina zuen Duhaldek, aukera egokia atzera begiratzeko eta ibilbide horren errepasoa egiteko. Hori egin zuen Zuzenean diskoan (Elkar, 1993), non Errobi, Akelarre eta bakarkako garaietako kantu ezagunenetako batzuk bildu zituen, eraberrituriko talde batekin: Mikel Irazoki (M-ak, Bizkar Hezurra), Jimmy Arrabit (Itoiz, King Mafrundi)… Urte berean polemika heldu zen. Mallabian eskainitako kontzertu batean Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro gogoan izateagatik –Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren komisarietan hil berriak ziren, hurrenez hurren–, Duhalde Herriz Herri jaialdi zirkuituaren kontratazioetatik kanpo uztea erabaki zuen Bizkaiko Diputazioko Kultura Sailak. Bere aurkako “zentsura” salatu zuen Duhaldek (4), eta hurrengo diskoan, Su gainean dantzan (Elkar, 1994), Iantziri eskainitako kantua argitaratu zuen, “Irtenbiderik ez zen”, Duhalderen kanturik hunkigarri eta arrakastatsuenetako bat. Halaber, “On Thomas” kantuan bere kontrako dekretua sinatu zuen Tomas Uribeetxebarria kultura diputatuaren aurka jo zuen Duhaldek. Diskoaren izenburua ere aferarekin lotuta zegoen. “Gizarte mailan, kultura mailan eta politika mailan bizi dugun egoera ikusita, nik uste dut arrisku baten gainean gabiltzala, erdi bizi edo erdi  hilak, baina hor” (5). Lehen aldiz, kantu guztiak Duhalderenak ziren, Mikel Irazokik idatzitako pare bat izan ezik, eta Amurizak idatzi zituen hitz gehienak.

Geroztik, denboran sakabanatuagoak iritsi dira Duhalderen lanak. Azkarate izenekoaren ondoren (Elkar, 1997), bederatzi urteko isilunea etorri zen kantu propioez osaturiko diskoei dagokienez. Tarte horretan, haurrentzako disko bat kaleratu zuen, Pinpirin eta Florian (Elkar, 2000), eta aspalditik buruan bueltaka zerabilen ideia gauzatu zuen, Georges Brassensi disko oso bat eskaintzea. Georges Brassensen kantari (Elkar, 2001) zuzeneko emanaldi batean grabatu zuen, Baionako Luna Negra aretoan eta hiruko formatuan, Mathias Lopez (kontrabaxua) eta Remy Gachis (gitarra) musikariekin.

Estepan Urkiaga Lauaxeta-ren omenezko diskoan, Ehungarrenean hamaika lanean (Gaztelupeko Hotsak, 2005)Rafa Rueda (Pi.L.T.) ezagutu zuen, eta hurrengo lana ekoiztea proposatu zion. Sorminetan diskoa (Elkar, 2006) guztiz gazteturiko talde batekin grabatu zuen Duhaldek: Rafa Rueda, Rufo Urbina, David Gonzalez, Mikel Azpiroz, Arkaitz Miner… Rock, folk eta blues amerikarrak jarraitzen du musikaren ardatz izaten, baina Rafa Ruedaren aholkuek ekarritako ukitu modernoarekin emana dago. Benito Lertxundik jarri zion ahotsa Mixel Labegeriek idatzitako “Oi! kanta berri” abestiari, eta Jimmy McCarthy eta John Hiatten kantu banaren bertsioa egin zuen.

ANJE DUHALDE

‘Sorminetan’ diskoa kaleratu zuenean. (Ander Gillenea)

Zenbait urte geroago berriz ere zuzeneko disko bat, bere bakarkako ibilbide hirugarrena, grabatzea erabaki zuen Duhaldek, azken garai horretan zuzenean aritutako taldearen testigantza uzteko asmoarekin. Txomin Duhalde (bateria), Remy Gachis (gitarra) eta Igor Telletxea (baxua) lagun zituela, kantu ezagunen (“Irtenbiderik ez zen”, “Kantuz”, “Eperra”, “Amnistiaren dema”…) eta zuzenean inoiz grabaturik gabekoen arteko nahasketa jaso zuen Duhaldek Ibilian (Elkar, 2012) izeneko lanean.

Gaur egun, Bilboko Kafe Antzokiko Lagun Artean Kantari proiektuaren gidaria dugu. Hilean behin, oholtza gainera igo, eta bertan bildutakoekin bat, aho batez, euskal kantu tradizionalak abesten ditu. Aurretik Baionako Gure Irratian eta Bizkaiko hiriburuko Bilbo Hiria irratian aritu da.

Testua: Xabier Doncel

  • (1) Argia, 1.146. zenbakia, 1987ko apirilaren 12a
  • (2) Euskonews & Media, 298. zenbakia, 2005eko apirilaren 29a
  • (3) Argia, 1.385. zenbakia, 1992ko maiatzaren 3a
  • (4) Euskaldunon Egunkaria, 1994ko otsailaren 19a
  • (5) Euskaldunon Egunkaria, 1994ko ekainaren 22a

Atzera

Maitasun nortasun

Atzera

Etxekoandre

Atzera

Eperra (Paperezko Kontzertuak)

Atzera

Zalantzan (Bonberenea, 2005-10-28)

Ibilean
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Gure lekukotasuna

Maitasun nortasun

Oh, Garbiñe

Bilintzi balantzan

Langabeak

Isilean

Gitarra zahar honekin

Gogoaren baitan

Ezin isildu

Irtenbiderik ez zen

Etxeko andre

Eperra

Kantuz

Amnistiaren dema

Kantu hau zuretzat

18/98+... auzolanean (Askoren artean)

ABESTIAK:

Madril ezagutarazi

Pinpirin eta florian
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Aita, ekarzazu

Pinpirin eta florian

Ipiñaburu leku altuan

Ardoa eta gizona

Aldrebeskeriak

Bardabioko semea

Peru Dubako

Lehenengotxuori

Atzamarren errezitadua

Paradisuko atean

Anderia gorarik

Hiru laukoko txokolatea

Arrosa xuriaren azpian

Bizkaiko txerriari

Jai egunez

Gure herriko ihiztariei

Azkarate
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Etxeko andre

Ezin isildu

Samin eta malkoz

Gezur bat, gezur bi

Eman bizitzeari

Derryra itzuli

Dena grazi

Zure goaitean

Maitasun gosez

Kantu hau zuretzat

Autodeterminatzen

Zuzenean
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Euskara

Hemengo

Errobiaren hegitik

Zazpi lore

Perttoli

Ez deat erranen

Beste batekilan

Eperra

Espetxetik

Kantuz

Betiko leloa

Goizero

Aurrera Bolie

Amnistiaren dema

Ama Euskal Herria

Nora goaz?

Gure zortea

Bakezaleak

Sortirria

Bakezaleak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Espetxetik

Eragiok

Maitasun aroak

Gaixo Mattin

Jersey girl

Kafeminez

Gogoaren baitan

Osaba Artxibald

Orratz puntan

Norbaitek dio

Bakezaleak

Xabier Amurizaren kantari
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Txoriak eta Txoriburuak

Nezkazaharrak eta apaizak

Izugarria

Ogi gogorrari hagin zorrotza

Anbotorekin trukean

Asteburu aldera

Agur sagar beltzeran

Barruaren barrutik

Hilkutxan ere kantari

Nahas-mahas
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Nahaste

Fama txarra

Ezinbestean

Astiria mendian

Nere sortetxeari

Mahain ixtorio

Kapito harri

Rantx eroa

Gorila

Ihes

Erroz eta oroz
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Betiko leloa

Ama Euskal Herria

Lendakari

Zazpi lore

Jakintsuna

Bi urtxoen kanta

Igaroan

Sortirria

Iparragirre. Zure oroiz (Askoren artean)

ABESTIAK:

Zugana Manuela

Errobiaren hegitik
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hemengo ta denetako

Uholde "Errobia-ren hegitik"

Errobiari "Haur denborako urteak"

Gogoetak

Euskara

Beste batekilan

Prima eijerra

Herri Adanik gabekoa

Goizero

ABESTIAK:

Goizero

Beste batekilan