Anti-Regimen punk rock taldea Irunen sortu zen 1984. urtean. Gaztelaniaz egin du ibilbide osoa. 2025ean Nortasun lapurtua 7 hatzbeteko singlea plazaratu zuen, Bonberenea Ekintzak-en eskutik. A aldean Nortasun lapurtua kanta dago, euskaraz abestua, eta B aldean Esclavo digital.