2018.11.13
Anticontinente

Anticontinente

Atzera

Olatzagutia, 2017/04/07

Laburbidea

Errautsak globoetatik irauliko ditut
azufrez lurrari bere gosea kentzeko
zauriak irekiko ditut odola isuri dadin
zuretzako usteldurak opari
Eta nola da hori?
pasioaz urtzen ginen
bitartean itsasoak
pasioaz heltzen ditu
Emakume beltzak itsasoari eman dio ito den umea
sedimentu gehio marrauskien zoruari
geroan kareharri grabatua bihur dadin
geroan edonork jakin dezan, maite ginen...
Bitartean itsasoak
usteldurak opari
Gauza txikietan begiratzen zaitut badaezpa
akats txiketaz hitz egiten dugu