2018.11.13
Anticontinente

Anticontinente

Atzera

Olatzagutia, 2017/04/07

Lurraren zentrua

Lurraren zentrura jetsi naiz
konturatu egin gabe
bidean gauza ikusgarriak
topatu ditut
oinak zikindu eta bihotza asetu gabe utzi dut
Lurraren zentruan argiak erretzen du
azala askatuz oinarrizkora itzuli zen
harri magnetikoek bezela bilakatu nahi zuen
Uste zuen jaioa zela
zoriona zabaltzeko
Noiz eta nork kenduko dit min hau?
nork ezarri zidan pena hau?
nik madarikatzen dut
ni kondenatu nau
Lurraren zentruraino bidaiatu daiteke
norbere barruko erdigunea arkitu gabe
esaten zuen begirada aseptiko batez
eta ondoren urrunean desagertu zen
Noiz eta nork oparitu dit min hau?
nork eman zidan aukera hau?
ni neu sentitzeko
nik neuk erantzunak aurkitzeko
gora bizitza arraro hau
gora bizitza zoragarri hau
gora bide xamur hau gora zure begirada
gora ni naizena gora ni naizena
gora ni naizena