2026.09.14
Arene 6

Arene 6

Atzera

Suak gugan dirau

Egileak: Hodei Torres, Oskar Gutierrez

Atzera

Sustraiak

Atzera

Taupadaka

Atzera

Bereizezinak

Atzera

Txikia

Atzera

Auzoan

Atzera

Herri baten arnasa

Atzera

Skinhead

Atzera

Herio

Bidean aurrera

Aita zor dizut bizitza, amari beste
Zuen irakaspenek egin nauten nor naizen
Amaren indarrak eta leialtasunak
Zure jaiotzetikako maitasunak

Lagun arteko liskarrak, umekeri eta borrokak
Malko artean jasotako besarkadak
Umetan inozoa, nerabezaro zoroa
Harrokeriaz beteriko gaztaroa

Negarrez hasitako bizitza bat
Akatsez jositako bidean aurrera
Negarrez hasitako bizitza bat
Oztopoak gaindituz bidean aurrera

Maldan gora bizitza, barne borrokak hitza
Iparrean galduta bizitzaren giltza
Ukabilean estutuz lehertzear bihotza
Urtez-urte aldez-alde balantza

Ikastola garaietan otsoen antzera
Kalean taldean, leial izaeraz
Zuek izan zineten, gaur gu gara
Maitasuna, memoria familia

Negarrez hasitako bizitza bat
Akatsez jositako bidean aurrera
Negarrez hasitako bizitza bat
Oztopoak gaindituz bidean aurrera