Arene 6 punk-oi! taldea 2019an sortu zen, Algortan. 2022an kaleratu zuen lehen lana, Errautsetatik, euskaraz eta gaztelaniaz. Garrasika eta Doubling Boys taldeetan ibilitakoak dira Arene 6 osatzen duten kideak. Oi! doinu klasikoak oinarri badituzte ere, maiz jotzen dute metalaren erritmoetara eta hardcorera beren kantuetan. 2023an Bereizezinak EPa kaleratu zuten.