2026.09.14
Arene 6

Arene 6

Atzera

Suak gugan dirau

Egileak: Hodei Torres, Oskar Gutierrez

Atzera

Sustraiak

Atzera

Taupadaka

Atzera

Bereizezinak

Atzera

Txikia

Atzera

Auzoan

Atzera

Herri baten arnasa

Atzera

Skinhead

Atzera

Herio

Herio

1936a lehen lerroan, gudariak!
Aurrez aurre mola jenerala
zabaldu zen deia, eusko gudarostera!

Zenbat tiro hots!
Zenbat odol!
Zenbat malko!
Harrotasunez Bizkaian herio!

Herri baten defentsan
burdinezko gerrikoa
traidore baten beldurrak
beltz bilakatuz etorkizuna

Solluberen tontorretik Urkiolaren bihotzera
“Gernika” izuaren oihartzuna
Bizkargi menditik Artxandaren magalera
erresistentzia, odola eta sua

Zulo blindatuz, lubakiz eta metrailadore postuz osatutako
200 gotorlekudun 84 kilometroko esperantza!
Alejandro Goikoetxearen traizioaz,
1937ko ekainaren 12an, Elkolo eta Gaztelumendi (Larrabetzu)
inguruan zuloa zabaltzea lortu zuten faxistek,
ekainaren 19an bilbo Bereganatu zuten arte.
Porrotaren aurrean, duintasunaren aztarna,
harrotasunez borrokatu! Buruaz tente hil!