2026.09.14
Arene 6

Arene 6

Atzera

Suak gugan dirau

Egileak: Hodei Torres, Oskar Gutierrez

Atzera

Sustraiak

Atzera

Taupadaka

Atzera

Bereizezinak

Atzera

Txikia

Atzera

Auzoan

Atzera

Herri baten arnasa

Atzera

Skinhead

Atzera

Herio

Zuloan

Errealitateari beti aurre egin diot
soinu mutuak zarataka jartzen
Sarritan nekatzen naiz bakardade honetaz
hartzen nauen iluntasunaz
Gau ilunetan zeruko izarrak jarraitzen
zure argia aspaldi itzali zen
Esnatu naiz nirea ez den amets baten
Amildegi ertzean eroso hasi naiz sentitzen

Hainbatetan zapaldua sentitzen naizen arren
Etsipenaren suak jada ez nau erretzen
Botila artean itoz (nik) eragindako minek
Izan nintzenaren errautsetatik jaio nintzen

Bakarrik nire zuloan berriz
Borrokan barneko deabruekin
Zoratzen nauten irudiak
Buruan bueltaka erruki barik
Bueltaka gelditu ezinik

Bide baten amaiera beste baten hasiera dela
Sinistarazi zigutenei
bide okerrak uztearen zailtasuna zein den
irakatsiko nieke

Mila zatitan txikituta sentitzean bihotza
Itxaropenik ez!
Zure mundua gainera erori zaizu
Zuk zeuk bota duzu!