2026.09.14
Arene 6

Arene 6

Atzera

Suak gugan dirau

Egileak: Hodei Torres, Oskar Gutierrez

Atzera

Sustraiak

Atzera

Taupadaka

Atzera

Bereizezinak

Atzera

Txikia

Atzera

Auzoan

Atzera

Herri baten arnasa

Atzera

Skinhead

Atzera

Herio

Hegan

Beste behin! Gurea zen mundua,
maite dudan guztia, jauzi zait gainera
Ez al gara konturatzen hitzen eraginaz
Hitz hutsek, gezurrek, sortu dezaketen minaz

Odolez eta malkoz idatzitako
lerroen zentsugabetasunak
Hitzetara ezin ekarriz sentitzen dudana
doinu batez abestuz ez bada

Esperantzara kondenatua bizitzearen hautua
Patuak epaitua!
Faltan zaitudala gutxi esatea da,
handiegia baita, barnean dudan zuloa

Goizaldean esnatzean, izaren artean
leihotik sartzen diren eguzki izpi artean
Aurrez aurre zure begirada topatzean
sentitzen naiz zeruetan

HEGAN!
Ametsetan hegan!
Izarretan hegan!
Zu topatu nahian!
HEGAN!
Hodeietan hegan!
Zure eskutik hegan!
Oroitzapenetan!

Sentimenduen ekaitz honetan
Mila ate! Aukera bakarra!
Erratzeko beldurrak, nostalgiaren mugak
Dena berriz hasteko beharra

Zure eskutik hegan!