Txalaparta hotsa trumoi artean,
istorio ilunez jantzitako mendietan
Hemen dira zuen beldurrik sakonenak
Barreak, sua, Mari, akelarreak!
Ortziren tximistek ongi etorria,
Zeru eta hodeien gainetik irribarrez aita
Sorginak dantzan akerbeltzen inguruan
Sasi guztien gainetik, hodeien azpitik
Haitzuloetan zelatan begi bat
Tartaloren kondaira plazetan zehar
Kantaurik harro agertuz bere indarra,
kostaldean sarrakio, traganarru iritsi da
Lur azala urratuz, kristautasuna meatxatuz
Jentilak azaldu dira, mairuak mendeku bila
Herensuge aurrez-aurre, heriotzari irribarre
Zazpi buruak, aldez alde!