Hardcorearen sustraietara itzuliz, Armarrik doinu primitibo zakar bezain zorrotzetan murgilarazten du entzulea. Berrizko laukoteak 80ko hamarkadako hardcorea, punk-oi! doinuak eta eskola berriko Ingalaterrako hardcorea uztartzen ditu. 2024ko abenduan, taldearen izen bereko lehen lan luzea kaleratu zuten, hamar kantuz osatua.