bi ardien arteko amodioa
hautsi du gau batez autobideak
bi partez moztuz haien pentzea
ta behesiz gure bikotea.
lau hortzekin baizik ezin oihuka
lau patekin berriz ezin borroka
artzainak bere gisa uzten dena
askatu zure ardi gasna!!
euskal herriko artalde guziek
elkartasunez juntatzen dira
beren anai arreberendako
ta artalde osoarendako
ardiak, oldartzen dira.
gizonek ez bagituzte
gehiago errespetatzen
ez dugu esnerik emanen
gasnarik ez dute ukanen
ardiak! errapiak tinka!!
ekonomia peko errekan da
ta laborantsa desagertu da
artzain ohia nigarrez ari da
ardiak aldiz hala dira
askatu dute ardi gasna...