Donibane Garazi eta Oztibarre aldeko zenbait lagunek osatzen dute Arti metal taldea. 2005ean ekin dioten bideari, Ainhize-Monjolose herriko Artikaite kartierrean (hortik datorkio izena taldeari), eta, hamar urtez geldirik egon ondotik, 2.0 diskoarekin itzuli dira.