2026.09.15
Arti

Arti

  • 2005
  • Metala, Funka

Valzkor

Bihotza da kalapitan-tan ama ikastolan
Bihotza da kalapitan-tan lagunen artean
Bihotza da kalapitan-tan ama ikastolan
Lagunen artean borrokan !
Bihotza da kalapitan-tan aldapan bera
A topera bizikletan- tan aldapan bera
Bihotza da kalapitan-tan aldapan bera
Kamioi bat heldu parean
Uaaaaaaaa !!!
Burua da itzulikan-kan herriko bestan
Zintzurra ta mihia sutan-tan herriko bestan
Burua da itzulikan-kan herriko bestan
Goiti-botatzen dudanean
Bihotza da kalapitan-tan neskaren parean
Hormonak ari dira dantzan galtzaren
barnean
Bihotza da kalapitan-tan neskaren parean
Potta ematen didanean
Uaaaaaaaaaa !!!
Senargaia, emaztegaia
Gure etiketa berria
Izan behar zen amets eztia
Ta sar dadila kalabazan
Toto ta lolo kanapean
Ametsa rutina bihurtu zan
Etxea eraikitzekotan
Mailegua ezin eraman
Fakturak metatzen bazterretan
Zergak hemen eta zergak han
Gaixo buru ta tripak sutan
Denak jasaiten dituztanean
Xatarrak aldatzen ikasi
Attatto etiketa berri
Batzutan kaka bestetan pipi
Emaztea ama bihurtzen
Ene tresna koropilatzen
Ametsa rutina bihurtu zen
Arresaba da itzulika
Arrano tropada bezala
Begietan zirikatzeko nahia
Zapartaketa ene buruan
Hainbeste urte ilunpean
Azkenean argia agertu zan
Bai pu !
Bizia
Besta baizik ez da
Baliatzeko, baliatzeko,
Astia eskas da
Xahutzeko, xahutzeko,
Denborarik ez da ! Ha ha ha ha ha ha…
Heriotza
Besta baizik ez da
Beldurtzeko, beldurtzeko,
Arrazoinik ez da
Sailhesteko, sailhesteko,
Aukerarik ez da ! Ha ha ha ha ha ha…
…Zahar exteetan borrokan !!!