Berria entzun duka ?
Antsu bukatua da…
Hogei urte baino gehiago
Horrek ote zuen balio ?
Biziaren erdia
Mundutik baztertua
Justizia hau ote dago ? Nun dago ?
Epea hurbiltzen da!
Beldurra sentitzen da!
Hik ! Ote badakik ?
Kanpoan zer den ?
Nik ! Ziega baizik
Ez dut ezagutzen !
Bigarren aukera
Izanen omen da
Lehena lurpean dago
Bortxaz ahantzi beharko !
Betiko ber kezka
Ber amets gaiztoa
Etxeko bidea nun dago ? Nun dago ?
Hik ! Ote badakik ?
Kanpoan zer den ?
Nik ! Ziega baizik
Ez dut ezagutzen !
Nik ! Ote badakit?
Kanpoan zer den ?
Hik ! Ziegan baizik
Ez nuk ezagutzen !
Hogei urte berantago
Herria hire beha dago
Askatasuna ta gero
Lotsa zauk eskapatuko !
Ez ! Ez ! Ez ! Ez dut ahazten !