Iruñeko punk-oi! taldeak melodia ilunez janzten ditu bere kantuak. 2018an sortutako hiruko honek Aturri ibaitik hartzen du izena: historikoki eta geografikoki, euskararen iparraldeko mugatzat jo izan da Aturri, Lapurdi eta Nafarroa Beherea gaskoi hizkuntzaren eremutik bereiziz. 2023an, lehen disko luzea kaleratu zuten, taldearen izen berekoa, Tough Ain’t Enough diskoetxearekin.