2026.09.23
Attürri

Attürri

  • 2020
  • Punk-Oi!

Disdira

Inorako bidean
Betirako bidaian
Jakinaren gainean
Betikolez

Amaiurren izenpean
Mehatsua gibelean,
Isilean, zelatan
Gertutik jarraitzen

Ta hala nahi izan zuen patuak
Joan zinen

Bazenekiten eginbeharraren arriskua
Disdira hura itzaltzea
Ez dugu nahi zaldirik auzoan
Gaztelua errautsi zuten haiek ez bezala

Ta hala nahi izan zuen patuak
Joan zinen

Ez zinen joan, eraman zintuzten
Beste askori bezala
Indarrez, tiraka
Ez zineten joan, eraman zintuzteten, baina
bizirik zaudete denak, bizirik!