2026.09.25
Aukera Okerra

Aukera Okerra

  • 2016
  • Punk-Oi!

Atzera

Zu gabe

Denak ez du balio

Inguruetan ikusten dudana gaixo jartzen nauelako
Dauden moda ergel guztiak jasaten ditudalako
Euskal ezkertiek etsai berria direlako
Aro berri hauei bizkarra ematean nago

Arraroa sentitzen naiz normaltasun giro honekin
Denak ez du balio
Alboko laguna polizia bestea eskuindarra
Ongi etorri aro berrira

Atzo aurre egiten zutenei gaur jasaten dutelako
Buruzaletasuna galtzear dagoelako
zapaltzen gintuztenekin elkartzen direlako
neure bostetan bizitzear nago

Arraroa sentitzen naiz normaltasun giro honekin
Denak ez du balio
Alboko laguna polizia bestea eskuindarra
Ongi etorri aro berrira

Dirua hautatzen dute duintasuna baino
Soldata putre baten truke saltzen direlako
lehen trafikatzaile ta orain zipaio
Soldadu espainolen antzera baino nazkagarriago