Algortan 2017. urtean sortutako punk-oi! taldea da Aukera Okerra. Brigada Criminal taldearen kantutik hartu zuten proiektuaren izena, eta beren inspirazio iturrien artean aipatzen dute, Badlands (Herbehereak) eta Social Distortion (AEB) taldeekin batera. Hain zuzen, Euskal Herrian azken urteetan ohikoagoa izan den oi! musika alde batera utzi nahi izan dute, eta punk-rock soinu sotilagoetara itzuli. 2019an kaleratu zuten Zorte txarra baino ez disko autoekoitzia, beren lehen lana, eta 2022an Beltza, Tough Ain’t Enough eta Kaset Ekoizpenak zigiluekin.