2026.09.25
Aukera Okerra

Aukera Okerra

  • 2016
  • Punk-Oi!

Atzera

Zu gabe

Gurpila biraka dabil

Hilkutxa bat eskatu dut gabonetarako
gorputza lur azpiko hezetasunera ohitu dadin.
Barruan egotetik gertuago sentitzen naiz
Ta saihesten saiatu arren ezin dut ezer egin.

Petalorik gabeko arrosa bat eskatu dut,
arantzekin bakarrik konformatzen naizelako.
Egunero itotzen naiz alkohol artean
Aurreko eguna ahaztu egin nahi dudalako.

Beldurra oparitzen dute segurtasuna saltzeko
Horrela gurpila biraka dabil.
Ta ni beti bezala nahi eta ezin, gezurra esan ta zin egin
Ez dago irtenbiderik

Barrutik ustelduta nagoela sentitzen dut
Ta probetxuzko ezer aurkitzeko ezinean nabil.
Agian ez daukat ezer onik esateko
Hala ere, ez zarete nigandik libratuko.