Azken Trena pop-rock talde elektro-akustikoa da, 2014. urtean Beran sortua. Janus Lester taldearen arima Jokin Pinatxo (ahotsa), Carlos Goikoetxea (perkusioa), Manex Ormazabal (baxua) eta Jon Mazizior (gitarra) kideek osatzen dute. 2017an Banden Lehia lehiaketako finalista izan ziren, eta urte berean kaleratu zuten Errailik gabe diskoa, beren lehenbiziko lana.