Azpeiti aldetik datorren punk talde bat da Baserriko Ollaxkue Labien. Hitzetan, patriarkatuaren eta matxismoaren kontrako aldarriak egiten dituzte, eta kritikatu eskularru zuriko lapurretari eta gizarteak ezarritako betebeharrak. Orain arte bi disko kaleratu dituzte: taldearen izen berekoa 2017an, eta 113 bala 2019an.